71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemaldien Gailurra
Zinemaldien Gailurra
Abel Ferrara
Frantzia - Italia 
86 min.
Jesusen bizitzari buruzko pelikula baten filmaketa amaitu ondoren, Maria Magdalena antzeztu duen aktoreak (Juliette Binoche) Jerusalem aldera joko du, bere pertsonaiaren inguruko azalpenen bila. Handik urte betera, kazetari batek Jesus historikoaren inguruko telesail bat aurkeztuko du, New Yorken. Bere azken lan honetan, Ferrarak ebanjelio gnostikoek erlijioarengan sorraraziriko arazoak aztertzen ditu. Zinemaldiak aurten atzerabegirako batekin omenduko duen Abel Ferrara zuzendariaren azken filma.
Woody Allen
Britainia Handia 
124 min.
Tenis begirale xume batek goi-mailako estatusa lortuko du ikasle dirudun baten arrebarekin ezkontzerakoan. Ikasleak neskalaguna utziko duenean, senarrak neska horrekin harreman berria hasiko du. Film honek argi uzten du Woody Allenek behin eta berriro film bera egiten duela errepikatzen dutenak oker dabiltzala. Izan ere, opera musika aukeratu du, gatazkari irtenbide bortitzak bilatu eta amodio sutsu eta oso sexia adierazten duten eszenak erantsi ditu, beste osagarri berritzaileen artean. 2005eko Cannesen ohiartzun handia izan zuen.
Carlos Reygadas
Mexiko - Frantzia - Belgika - Alemania 
120 min.
Marcos jeneral baten txoferra da, haren alaba Anaren gidaria, Zócalo plazan egunero egiten den banderaren jasoeraz eta eraisteaz arduratzen da, eta ume bat bahitzeko asmoa du, ustekabean hil egingo dena. Japón (2002) sarituaren egilearen bigarren luzea, gizarte mexikarraren ikur miretsienak barregarri uztera ausartzen da. Canneseko azken Jaialdian antzeko zitalkeriaz txalotua bezain gorrotatua izan zen.
Giada Colagrande
AEB 
99 min.
Eleonora italiar gazteak hildako maitalearen etxea jarauntsi du. Hantxe, Leslie, etxe misteriotsu horren zaindaria topatuko du, jabearen sekretu ilunenak ezagutzen dituen gizona. Bien artean harreman estua sortuko da eta, aurrerantzean, etxea euren sentimenduen gotorleku bihurtuko da. Giada Colagranderen bigarren luzea, nazioarteko zenbait jaialditan saritutako Aprimi il Cuore (Open My Heart) (2002) arrakastatsuaren ondoren filmatua. Italiar kritikariek urteko zuzendari berri onena izendatutako zinemagile honek, espazioa, oroitzapenak, beldurra, maitasuna eta eromenarekin jokatzen duen drama barnerakoi eta iradokitzaile honen gidoia idazteaz gain, Willem Dafoe aktore nabarmenaren alboan rol garrantzitsua antzezten du.
Jim Jarmusch
AEB - Frantzia 
105 min.
Jarmuschek Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen, Cannesen. Seme ezagutu berriaren ama aurkitzekotan iraganean maitatu zituen emakumeengana joko duen gizonaren ibilbidea biltzen du. Zuzendariaren ohiko emozio eta estetika minimalista inoiz baino nabarmenagoa da, Bill Murray paregabea buru duen aktore talde zoragarriak antzeztutako lan honetan.
Danis Tanovic
Frantzia 
98 min.
Irakasle bat pedofiloa delakoan kondenatu egingo dute, emazteak ikasle batekin egoera konprometitu batean aurkitu ondoren salatuko duenean. Gertakari horren ondorio tragikoak hiru alaben bizitza baldintzatuko du, amodio kontutan, batik bat. 2001eko Donostiako Zinemaldian Publikoaren Saria jaso zuen No Man's Land-en zuzendariak erregistroz erabat aldatu du Krzysztof Kieslowskik idatzitako ideia bat oinarritzat duen drama intimista hau filmatzerakoan. Frantziar zinemagintzako aktore ospetsuek parte hartzen dute.
Bertrand Tavernier
Frantzia 
128 min.
Tavernierrek Kanbodia bezalako herrialde exotiko eta urruna aukeratu du desira baten istorioa filmatzeko, seme bat izateko desira, alegia. Isabelle Carré eta Jacques Gamblinek antzeztutako bikote gazteak adopzio legalaren eta legez kontrakoaren errealitate izugarri korapilatsuari aurre egin beharko dio, baita beren beldurrei ere. 1999an zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion zuzendari mirestuaren azken lana. Mosku, San Francisco eta New Yorkeko zine-jaialdietan aurkeztua.
Kim Ki-duk
Hego Korea 
90 min.
Itsas-gizon batek utzitako neska bat topatuko du. Haren ardura hartuko du, neskak hemezortzi urte betetzen dituen egun berean ezkonduko dela aginduz. Ontzia alokatzen dioten arrantzaleen artean, batzuk neska seduzitzen saiatuko direla ohartuko da eta, bere modura, horiek gainetik kentzea lortuko du. Ia elkarrizketarik gabe, soinu banda bereziki zainduz eta sekuentzia zoragarriez josiz, Kim Ki-duk zuzendariak ikus-olerki ederra osatu du, non neska gazte protagonistaren aurpegi fina oso lagungarria den.
Fenton Bailey, Randy Barbato
AEB 
92 min.
1971. urtean, Deep Throat porno filma estreinatu zen AEBn, jeneroa ederki ezagutzen zuen Gerard Damianok zuzendua. Sundanceko Jaialdian saritutako dokumental honek, filmeko irudien sailkapen bat biltzeaz gain, gogora dakartza orduko gobernu ultrakontserbadorearen eraginez estreinaldian sortutako iskanbilak, bai eta egile, banatzaile eta erakusleei egindako epaiketak, azken finean, filmaren mesederako izan zirenak. Watergate eskandalua zela eta, egun haietan Richard Nixonek halabeharrez dimitu behar izan zuen.
Miranda July
AEB 
91 min.
Christine eguneroko bizitzan nahiz lanean fikzioa fantasiarekin nahasten duen artista da. Richardek oinetakoak saltzen ditu, 7 eta 14 urteko seme-alabekin bizi da eta Christine ezagutu izanak erabat zoratuko du. Miranda July abangoardiako artista ezagunak, bere lehen film luzea idatzi, zuzendu eta antzezten du. Elkar ulertu ahal izateko lagunen bilaketari buruzko fabula imaginatibo bat da, zinema amerikar independentearen adierazgarri paregabea. Sundanceko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen eta 2005eko Canneseko ezustekoetako bat izan zen, opera prima onenaren Urrezko Kamera eta Kritikaren Asteko Saria irabaziz, besteak beste.
Rodrigo García
AEB 
112 min.
Beste hainbat emakumeren bizitzako bederatzi une garrantzitsu, bakoitza sekuentzia-plano bakarrez filmatua eta emakumezko aktore talde miresgarri batek antzeztua. Antzezpen onenaren taldeko saria beraientzat eta Urrezko Leopardoa Rodrigo García kolonbiarraren film iparramerikar honentzat, Locarnoko azken Jaialdian.
Hany Abu-Assad
Holanda - Israel - Alemania - Frantzia 
90 min.
Bi gazte bolondres Israelen egiteko atentatu suizida prestatzen ari dira, palestinar lurraldean. Horietako baten neskalaguna, erresistentziako heroi baten alaba, asmoa burutik kentzen saiatuko da. Gaurkotasun handiko zorigaitzeko gaia jorratzen du, gatazka barnetik aztertua eta egilearen aldetik azterketa azkar eta objetiboa egiteko asmoa argi uzten duena, nahiz eta eztabaidagarria izan daitekeenik ezin den ukatu. Berlingo azken Jaialdian erreakzio ezberdinenak eragin zituen filma.
Laurent Cantet
Frantzia - Kanada 
105 min.
Brenda, Sue eta Ellen, berrogeita hamar bat urteko emakumeak, Haitiko hotel batera doaz, sexu erraza, bizitza gozagarri eta giro atsegin baten bila. 70eko hamarkada da eta diktadorearen poliziak, oso boteretsua eta nonahi ageri dena, han eta hemen gupidarik gabe zigortzea du helburu. Zabaltegin aurkeztutako Ressources humaines eta L'emploi du temps filmen ondoren, Laurent Cantetek baliabide narratibo guztiak ederki menderatzen dituen zinemagile osoa dela erakutsi du. Aurtengo film onenetakoa.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: