tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
55. Edizioa 2007
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Acné / Acne
Federico Veiroj
Uruguai - Argentina - Espainia - Mexiko 
Rafael Bregmanek (13 urte) birjintasuna galdu du, baina sekula ez dio neska bati musurik eman. Bere ametsa lortzeko akneari aurre egin beharko dio, bere baldartasuna eragotzi, lotsa gainditu eta nerabezaroa onartu.

La extranjera / The Foreigner
Fernando Díaz
Argentina 
Maria Bartzelonan bizi den izaera goibel eta isileko emakume argentinarra da. Bere aitonaren heriotzak, bizirik zirauen bere azken senideak, Argentinako bazter galdu batera itzultzea behartu du, Indio Muertora. Eremuko bakardadea areagotuz haize etengabea eta hauts-lainoak nagusi diren parajera heltzen da Maria, bidaia amaigabe baten ondoren. Ustekabean, Mariak bertan gelditzea...
Maria Bartzelonan bizi den izaera goibel eta isileko emakume argentinarra da. Bere aitonaren heriotzak, bizirik zirauen bere azken senideak, Argentinako bazter galdu batera itzultzea behartu du, Indio Muertora. Eremuko bakardadea areagotuz haize etengabea eta hauts-lainoak nagusi diren parajera heltzen da Maria, bidaia amaigabe baten ondoren. Ustekabean, Mariak bertan gelditzea erabakiko du.
A festa da menina morta / The Dead Girl’s Feast (Hildako neskaren festa)
Matheus Nachtergaele
Brasil - Argentina - Portugal 
Filmak Santinhoren istorioa kontatzen du, Amazonas Garaiko ibaertzeko komunitate bateko buruzagi espiritual bihurtua, bere amaren suizidioaren ondoren egindako ?mirari? baten ondorioz. Filma sekta honetan sartutakoen erretratu intimoa da, baita gizakiak fedea ?sortzeko? nahiz heriotzaren lazturaren aitzin zentzu bat bilatzeko gaitasunarena ere.

Gasolina / Gasoline
Julio Hernández Cordón
Guatemala 
Hiru gazte noraezean doaz gasolina gutxi daukan auto batean. Nerabe zarenean, adiskidetasuna traizioaren, etsipenaren eta ezaugarri anbibalenteko elkartasunaren arteko mugarri dela erakusten du bidaia honek. Ezusteko haurdunaldi baten berri azaltzen duen istorio intimista ere bada, eta nola zintzotasun nahiz estutasun-une laburrek gazteria definitu eta herrialde bat deskribatze...
Hiru gazte noraezean doaz gasolina gutxi daukan auto batean. Nerabe zarenean, adiskidetasuna traizioaren, etsipenaren eta ezaugarri anbibalenteko elkartasunaren arteko mugarri dela erakusten du bidaia honek. Ezusteko haurdunaldi baten berri azaltzen duen istorio intimista ere bada, eta nola zintzotasun nahiz estutasun-une laburrek gazteria definitu eta herrialde bat deskribatzen duten.
Una semana solos / A Week Alone
Celina Murga
Argentina 
Ume talde bat (7 eta 14 urte bitarteko anai-arreba eta lehengusuak) etxe batean bakarrik gelditzen dira egun batzuetarako country (urbanizazio itxia, segurtasun pribatu eta alanbre-hesiz inguratua, kirol instalazioak eta bestelako zerbitzuak barne dituena, segurtasun eta bizikidetza-arau propioak izateaz gainera) baten barnean, gurasoen artarik gabe. Haurtzaroaren berezko egune...
Ume talde bat (7 eta 14 urte bitarteko anai-arreba eta lehengusuak) etxe batean bakarrik gelditzen dira egun batzuetarako country (urbanizazio itxia, segurtasun pribatu eta alanbre-hesiz inguratua, kirol instalazioak eta bestelako zerbitzuak barne dituena, segurtasun eta bizikidetza-arau propioak izateaz gainera) baten barnean, gurasoen artarik gabe. Haurtzaroaren berezko egunerokotasun xaloaren eta itxialdiak sortzen dien basatasunaren kronika da egun horietakoa.
Sol na neblina / Sun in the Mist
Werner Schumann
Brasil 
Bere emaztearengandik banandu eta bahituta egon ondoren, Pedro bere bizitza berregiten saiatuko da Hego Brasilgo itsasbazterrean. Bertan, haur-prostituzioaren eta adin txikikoen trafikoaren biktima izandako neska gazte bat ezagutuko du.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea