71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Euskal Zinearen Eguna. Informazio Saila
Euskal Zinearen Eguna. Informazio Saila
Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert
 
103 min.
Ama Lur, batez ere, Euskal Herriari eginiko kantu hunkigarria da; bertako lurren eta jendearen ikuspegi samurra. Ezagutzen den herririk arkaikoenetako baten misterioaren eta errealitatearen isla, adierazpen kultuen zein herrikoien bitartez, tradizio, sinesmen, arte, lan egiteko modu eta folklore propio eta berezien bitartez. Kaleidoskopio itzel horren erretratua bi urte luzetan filmatu zen eta hirurogeita hamar gai baino gehiago biltzen ditu.
Egoitz Rodríguez
Espainia 
65 min.
Pedro Rivero
Espainia 
78 min.
Nacho Vigalondo
 
88 min.
Ustekabean iraganera bidaiatu eta bere buruarekin aurkituko den gizona. Basoaren erdian biluzik dagoen neska. Aurpegia arrosa koloreko bendaz estalia duen tipo arraroa. Mendixka baten gainean eraikitako mantsio aztoragarria. Puzzle inprobisatu honetan, beldurrak, dramak eta suspenseak krimen imajinaezin batera eramango gaituzte. Nor da hiltzailea? Nor da biktima?
Joseba Iñaki Agirre Errazkin
 
85 min.
Txikiren bizitzaren bitartez frankismoaren azken fusilamenduen historian murgilduko gara. Haren bizitza, historia, lagunak eta askatasun-ametsen berri izango dugu. Beste batzuek oroimena ahanzturaren hobi komunean lurperatzen duten bitartean, Txikiren senideek, lagunek, lankideek eta harekin frankismoaren aurkako militantzian aritu zirenek diktaduraren amaierari buruz eta beren oroitzapenei buruz hitz egingo digute.
Alberto Morais
Espainia 
107 min.
Candela Figueira, Maitena Muruzabal
Espainia 
98 min.
Negualdia hurbil dago. Fabrika bateko elurretarako kateak paketatzeko atalean eskaerak pilatzen hasi dira. Javier da arduraduna eta errefortzuak eskatu ditu. Jairo beste atal batetik ekarri dute. Ángela eta Karmentxu aldi baterako lana eskaintzen duen enpresa batetik datoz. Konturatu gabe, Ángela laneko arauak hausten hasiko da, eta pixkanaka, arau horiek aldatu egingo dira. Lana jolas bilakatuko da, eta nabe hotz eta grisa jolastokia izango da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: