71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Bereziak
Zabaltegi-Bereziak
Lucy Walker
AEB 
92 min.
Gerra Hotzean zehar iritzi publikoaren kezka nagusia "Bonba" zen. Sobietar Inperioa erori ondoren, bonba atomikoa beste garai bateko sinbolo bilakatu zen. Guk, inozo halakoak, arriskua igaro zela uste genuen. Baina, azken urte hauetan, ugaltze nuklearraren mehatxua gero eta handiagoa da, eta gero eta handiagoa da, halaber, arma nuklearrak ezabatzeko politikarien nahia. Countdown to Zero arma nuklearren arriskuei buruzko dokumental zirraragarri bezain beldurgarria da. Alde batetik, gaur egungo mehatxuak azaltzen ditu, eta bestetik, guztizko desarmearen alde dauden nazioarteko hainbat adituk eta lider mundialek beren iritziak azaltzen dituzte.
José Luis Guerin
Espainia 
133 min.
Film bat mundu osoko hainbat zinema jaialditan aurkezten ari den bitartean, zuzendaria, kamera eskuan hartuta, kaleetan barrena ibiliko da bere hurrengo lana sortzeko gai edo pertsonaia baten bila. Bidaietako eguneroko baten formatuarekin, Guest filmak zinemagileak hartutako erregistroak erakutsiko dizkigu. Itxuraz inolako egiturarik ez duten apunte horietako bakoitzaren atzean film bat dago; egoera, gatazka, ekintza garatuko duen pertsonaia. Ondorioa da "ikusitakoa" zinemaren lehenengo maila dela, funtsezkoa eta agortezina.
Isaki Lacuesta
Espainia 
80 min.
Beste hainbat aktorek bezalaxe, Ava Gardnerrek gorroto zuen bere filmak ikustea. Pantailako emakumea ez zela bera zioen. Baina film guztiek bi kontakizun biltzen dituzte: argumentua bera eta filmatutako gorputzen historia. Film honek bi irudiren artean gertatutakoa kontatzen du: Pandora eta Harem filmen lehen plano bana; Avak Espainian egin zituen lehenengoa eta azkena. Seguruenik, Avak pentsatuko zuen bi emakume horietako batek ere ez zuela bere antzik.
Pierre Thoretton
Frantzia 
100 min.
"Yves Saint Laurentek utzi egin gaitu" zioen 2008ko ekainaren 1eko egunkariko titularrak. Pierre Bergé kameren aurrean agertuko da zendu berri den diseinatzaile bikainari buruzko galderak erantzuteko. Beste edozer gauzaren gainetik, gizon zoragarri hura, bere bizi osoko laguna izan zen. Biek elkarrekin, irmotasunez eta pasioz beterik, mundua aldatu zuten. Gure mundua, eguneroko mundua, emakumeek safari jakak eta galtzak janzten dituzten hori; azkenik, emakume guztien poltsikoen neurrirako egin baitzituzten, Rive Gaucheri esker. Pierre Bergé eta Yves Saint Laurent: batak inperio bat sortu zuen eta besteak emakumeak askatu zituen. Eta berrogei urtean, bi gizon horiek munduan parekorik ez duen arte bilduma sortu zuten. 2009ko otsailaren 23an, 24an eta 25ean, aparteko bilduma hori enkantean saldu zen Grand Palais etxean. Bildumaren enkantea bi gizon berezi horien amodio eta bizitza sakon eta basatiaren istorioa da: Pierre Bergé eta Yves Saint Laurentena.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: