71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Gereon Wetzel
Alemania 
108 min.
Dokumental honek El Bulli jatetxeko platerak nola sortzen diren erakusten du. Neguro, denboraldia amaitzen denean, Ferran Adrià Bartzelonako bere sukalde-laborategira erretiratzen da bi kolaboratzaile gertukoenekin: Oriol Castro eta Eduard Xatruch. Ferran Adrià munduko sukaldaririk onena, berritzaileena eta ezohikoena dela diote. Hala, hirurak elkartzen direnean, denboraldi berrirako menua sortzeko lanean aritzen dira, buru-belarri. Dokumentalak sorkuntza-hilabete neketsu horiek jasotzen ditu.
Nicolás Carreras
Argentina 
90 min.
Charlie Arturaola sommelier entzutetsua Argentinako Mendoza probintziara heldu da, ardo-dastatze batean parte hartzera. Bertan dela, sekulakoa gertatuko zaio: dastamena erabat galduko du. Nola edo hala sendatu eta zentzumen preziatuena berreskuratzeko irrikaz, Mendoza osoa zeharkatuko du eskualdeko ardo bikainak probatzeko eta, bide batez, ahosabaia "garbitzeko". Bidaia horretan, lagun maiteenak, beldurrak eta fantasmarik ezkutuenak topatuko ditu berriro ere.
Roberto Rabitti
Italia 
12 min. Film laburra
Film labur honek Massimo Bottura sukaldariaren oinarri gastronomikoak deskribatzen ditu. Botturaren errezetek arrantzaleen, nekazarien eta artisten kontakizunetarako bide ematen dute; Po ibaiaren haraneko tradizioak, hasi ibaiaren deltatik eta Modenaraino.
David Gelb
AEB-Japonia 
83 min.
Jiro laurogei urtetik gorako sukaldaria da, hiru Michelin izar dituen munduko sushi jatetxe bakarraren jabea. Jiroren jatetxea Tokioko metro geltoki batean dago, eta hamar pertsona baino ez dira kabitzen. Bezeroek hilabete aurretik hartu behar dute lekua, eta 300 euro ordaindu behar dituzte sukaldari exotiko honek beren begien aurrean prestatzen dituen gutiziak dastatzeko.
Jean-Pierre Améris
Frantzia 
80 min.
Jean-René txokolate-fabrika bateko burua da; Angélique, berriz, talentudun txokolategilea. Biak ere pertsona oso sentiberak eta txokolatezale amorratuak. Bata bestearekin maiteminduko dira, baina ez dira elkarri aitortzeko gauza izango. Lotsatuta, aldendu egingo dira. Baina errezeta goxoei esker, beren buruan konfiantza handiagoa izaten ikasi eta sentimenduak aurkituko dituzte.
Felipe Ugarte, Juantxo Sardon
Espainia 
70 min.
Felipe Ugarte musikariak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak elkarrekin abiatutako proiektua, gastronomia-menu bat esperientzia musikal bilakatzeko helburuz. Mugaritz jatetxeko errezetek soinu-mundu fidel eta gardena sortuko dute, gustuaren bitartez jasotako sentsazioak musika-konposizio bilakatuz.
Christian Vorting
Danimarka 
58 min.
Britainiako Restaurant aldizkariak bi urtez jarraian aukeratu du Kopenhageko Noma jatetxea munduko jatetxerik onen. Dokumental honen bidez, René Redzepik zehaztasun militarrez eta talentu izugarriz gidatutako sukaldea ezagutuko dugu. Era berean, Eskandinaviako zapore eta lurrinetara ere gerturatuko gara.
David Mackenzie
Erresuma Batua 
92 min.
Mundua epidemia izugarri batek astinduta dago: gizakiak bost zentzumenak galtzen ari dira pixkanaka. Eskoziako hiri batean bizi diren sukaldari bat eta epidemiologo bat maitemindu egingo dira elkar ezagutu ostean. Baina gaitzak joko ditu. Lan egiten duten jatetxean, ohiko bezeroak dastamena eta usainmena galtzen ari dira. Ondorioz, mahaiak usten ari zaizkiela ikusirik, errezeta originalak sortzea erabakiko dute.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: