71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Zuzendari Berriak
Zabaltegi-Zuzendari Berriak
Hafsteinn Gunnar Sigur∂sson
Islandia-Erresuma Batua 
82 min.
Finn eta Alfred Errepide Administrazioko langileak dira Islandia iparralde urrunean, 80ko hamarkadaren erdi aldera. Uda osoa lerroak margotzen emango dute, zerumugaraino doazen errepide bihurgunetsuetan. Biak bakarrik arituko dira; ingurumari idor horietan, ezbehar txikiak eta aurkikuntzak izango dituzte, biek ere beren burua berriro aurkitzen duten bitartean.
Ignacio Ferreras
Espainia 
90 min.
Arrugas bi dimentsioko animaziozko film luzea da, helduentzat pentsatua eta Paco Rocaren (2008ko Espainiako Komikigintza sariaren irabazlea) izen bereko komikia oinarri duena. Emilio eta Miguel zahar-etxe batean bizi diren agureak dira, eta filmak beren arteko adiskidetasuna kontatzen du. Emilio egoitzara iritsi berri da, alzheimerraren lehen faseak jota. Miguelek eta beste hainbat kidek lagunduko diote, egoitzaren goiko solairura eraman ez dezaten; lagunduen solairu izugarrira, hain zuzen. Izan ere, solairu horretara gaixo etsituak bidaltzen dituzte. Egoitzaren eguneroko bizimodu aspergarriari komedia eta goxotasun kutsua emango diote; askoren ustez gaixoonak egin badu ere, beraiek beste bizimodu bati ekin diote.
Hadar Friedlich
Israel-Frantzia 
84 min.
Hanna Mendelssohn, 80 urteko alarguna, oso harro dago sortzen lagundu zuen kibbutzarekin (etxalde kolektiboa). Komunitatea pribatizatzen dutenean, ordea, erretiroa hartu beharko du, eta bere bizimodua desegin egingo da. Horrez gain, ikusiko du kibbutza beren ongizatearekin bakarrik arduratzen diren kidez osatutako komunitate bilakatu dela. Garai batean bezala bizitzeko borrokatuko da, baina errealitatearekin topo egingo du behin eta berriz. Itxaropen guztiak zapuztu ostean, kibbutzean oraindik ere adiskidetasunik badela ikusiko du; gauzak lehen bezalakoak izango ez badira ere, agian zerbait berria sortuko da.
Mami Sunada
Japonia 
90 min.
Dokumental hunkigarri honek zuzendariaren aitaren bizitzako azken hilabeteak kontatzen ditu (Tomoaki Sunada), minbizi sendaezin bat diagnostikatu ostean. Zuzendariaren aitak berak idatzitako egunkarian oinarrituta dago. Tomoaki Sunada Japoniako merkataritza-agente tipikoa zen, enpresa bererako 40 urtez baino gehiagoz lanean aritua. 67 urterekin erretiratu ostean, minbizia diagnostikatu zioten hilurreneko fasean.
Lim Woo-seong
Hego Korea 
63 min.
Senarrak iluntzeko albistegia aurkezten du telebistan; Sun-hee, bien bitartean, bakarrik egongo da etxean. Senarrak maitalea dauka, biolin-jotzaile gazte bat; Sun-heek irudigile gisa gauzatu nahiko du bere burua. Hozten joan diren harremanez inguraturik, aldaketaren bat gertatuko dela esan liteke. Baina zauriak orbaindu diren arren, oraindik ere badago zerbait hor.
Jan Zabeil
Alemania 
80 min.
Alemaniar gazte bat Afrikako herrialde batean dabil bidaian. Ibai baten ondoan, arrantzale zahar bat ezagutuko du, eta bere egurrezko ontzian lurralde landugabeetara eramango du. Hurrengo goizean, delta baten erdian bakarrik esnatuko da. Eta hortxe hasiko da pertsonaiaren barne-borroka, heriotzaren, beldurren eta kanpoko munduaren pertzepzioaren aurka. Hiru egunez noraezean ibili ostean, erabat isolatutako herrixka batera iritsiko da, zibilizaziotik urrun. Baina odisea ez da hor amaituko.
Alejandro Fernández Almendras
Txile-Alemania 
95 min.
Daniel eta Alejandra elkarrekin daude orain urte pare batetik. Biek ere 40 urte inguru dituzte, eta abentura berri bati ekingo diote: landara joango dira bizitzera. Baina Alejandra gaixorik dago. Gaitzak poliki-poliki ametsak zapuztuko dizkio, eta Danielen maitasuna eta pazientzia ere probatuko ditu.
Simon Arthur
AEB-Erresuma Batua 
88 min.
Maitale bikote bat hiriz hiri dabil, eta joaten diren toki bakoitzean beste nortasun bat hartzen dute. Aldaketa-gose izugarriak bultzatuta eta ondorioei erreparatu gabe, parean egokitzen zaizkien pertsonen bizitzekin jolasean ibiliko dira. Eta betiko aldatuko dituzte. Baina, halako batean, sartu diren espiral horretatik irten ezinik geratuko dira.
Sebastian Meise
Austria 
78 min.
Gizon batek prostitutak ordainduko ditu, bere alabarena egin dezaten. Aitaren obsesio lazgarria azaleratzen denean, kili-kolo dagoen familia birrindu egingo da. Semeak bere buruari leporatuko dio errua, eta aitak fantasiak mamitu ote zituen jakin nahiko du; bien bitartean, arreba oroitzapenak antolatu nahian ibiliko da. Zalantzak zalantza, amaren erreakzioak garbi utziko du zer pentsatzen duen. Azkenik, aitak lotsari eta erruari aurre egiteko moduren bat topatu beharko du.
Sandra Sánchez
Espainia-Argentina-Portugal 
112 min.
Tralas luces bidaia baten kontakizuna da; Lourdes ferietako saleroslearen bidaia, hain zuzen. Espainia iparraldeko errepideak zeharkatzen ditu bere karabanarekin, familia eta autotxokeen pista bizkarrean hartuta. Aspaldi, pista hori bere amets handia zen. Errepideetan, herrietan eta herrixketan barrena, desagertzear dagoen mundua ezagutuko dugu; bizimodu ibiltaria, eta, batez ere, maitasun- eta galera-istorioa.
Telmo Esnal
Espainia 
107 min.
Urte berri on, amona! filmak umore beltz ukituak ditu. Senar-emazte batzuek emaztearen ama zaharraz arduratu beharko dute.
Dexter Fletcher
Erresuma Batua 
97 min.
Zortzi urte kartzelan eman ostean, Bill Ward preso ohiak apenas ezagutzen dituen bi semeen kargu egin beharko du. Ahaleginak eta bi egingo ditu aita ona izateko, baina, seme gazteena aitaren garai bateko gaizkile-banda bortitzarekin elkartzen denean, Billek zer-nolako aita eta pertsona-mota den erakutsi beharko die semeei.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: