71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen 20. Donostia
Zinema Eraikitzen 20. Donostia
Juan Carlos Maneglia, Tana Schémbori
Paraguai 
105 min.
Ostirala da, eta 40 graduko tenperatura dute Asuncionen. Víctorrek 17 urte ditu, eta eskorgak eramaten lan egiten du. Ospetsu izatea du amets, Mercado 4 azokako telebista batean murgildurik. Halako batean, zazpi kutxa 100 dolarren truke garraiatzeko proposatuko diote, barruan zer dagoen jakin gabe. Lana erraza da itxuraz, baina gauzak nahastu egingo dira. Kutxan dagoenak sekulako jazarpena sortuko du. Victor eta bere pertsegitzaileak batere ezagutzen ez duten krimen batean nahasiko dira.
Marcelo Gomes
Brasil 
109 min.
Filmak Verônicaren hausnarketak ditu ardatz. Verônica medikuntzan lizentziatu berria da, eta zalantzaz eta ziurgabetasunez beteta dago. Bere karrerarekin eta lotura emozionalekin ez dago oso konbentzituta, eta, horrez gain, bere buruarekin eta bizitzari heltzeko gaitasunarekin ere ez, ezta bere etorkizunarekin ere.
Benjamín Ávila
Argentina-Espainia-Brasil 
110 min.
Juan klandestino dago. Bere amak, aitak eta osaba Beto maiteak bezalaxe, beste izen bat dauka etxetik kanpo. Juani, ikastetxean, Ernesto deitzen diote. Halako batean, María ezagutuko du, izen bakarreko neskatila. Benetako gertakarietan oinarritua eta 1979ko Argentinan girotua. Film hau maitasun-filma da.
Marialy Rivas
Txile 
109 min.
Daniela hamazortzi urteko neska da, familia ebanjeliko kontserbatzaile batean hazia. Kristau-erruaren eta berezko errebeldiaren artean zatiturik, Danielak gehiegikeriaz jositako gau traumatikoa igaroko du. Ondorioz, gurasoek zigortu egingo dute, eta bere existentziaren inguruan zalantzak sortuko zaizkio. Helduarora ezinbestean egindako jauzi horretan, Danielak nerabezaro kiskaliaz libratu nahiko du, baina beste traba batekin egingo du topo: sexu bereko lehendabiziko maitasuna agertuko zaio bat-batean.
Juan Andrés Arango
Kolonbia-Brasil-Frantzia 
90 min.
Tomás Kolonbiako Pazifikoko kostaldetik gerraren ondorioz ihes egindako gazte beltza da. Bogotan egin nahiko du bizimodua; zortzi milioi biztanleko hiri arrazistan, alegia. Jairo bere anaia kaleetan desagertuko da, eta, haren bila dabilela, Tomásek beldurrari, nostalgiari eta iraganeko zauriei aurre egiteko indarra proban ipiniko du. Bidaia horretan, itsasoaren gaindik 2.600 metrora dagoen hirian hutsetik hasi beharko du.
Gabriel Mariño
Mexiko 
93 min.
Maríaren azken eskola-eguna bidaiaren hasiera izango da. Mexiko zeharkatuko du, eta ez du seguru jakingo zergatik. Baina jakin badaki ez dela atsegin bidaia, badaki ez dela lagunei kontatzeko horietakoa. Bestelako zerbait da, bere ametsetan eta bihotz apurtuan jaiotako bidaia. Baina horri buruz ere ez dago oso seguru.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: