71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash 9/16/2011
2011-09-20

‘Helduentzat pentsatutako animaziozko Espainiako filma, Zinemalditik banaketarekin irtetea merezi duena.’
Antón Merikaetxebarría, EL CORREO

‘Hunkigarria; uneoro sentimentalkeriak albo batera uzten ditu. Obra benetan ederra.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Arrugas filmak irudimenez eta sentiberatasunez aztertzen du egungo gizarte garatuak bizi duen arazo handienetako bat: nola zaindu adineko jendea, etengabe zahartzen ari den gizarte batean.’
THE HOLLYWOOD REPORTER

‘Carrièreri buruzko film poetiko eta bidaiaria, biografikoa baino gehiago.’
Gregorio Belinchón, EL PAÍS

‘Julie Delpyk komedia autobiografiko gozoa eskaintzen digu, batzuetan berotua ere bai; Le Skylab % 100 frantsesa da, baina ukitu unibertsalak dituena.’
SCREEN DAILY

‘Afrika aldera egindako bidaia oso pertsonala eta arraro samarra, Miquel Barcelóri eta bere François Augiéras kutunari omenaldia egiten diena.’
Olga Pereda, EL PERIÓDICO

‘Nahasmena eta nahasketa. Westerna, komedia, maitasuna, bilaketa espirituala eta, bilatuz gero, baita jainkoak ere.’
Sara Brito, PÚBLICO

‘Salsa doinuekin filmatutako road movie atsegina.’
Alicia G., EFE

‘Lan bikain honetan, dantzariaren eta bere ikasleen mugimenduek ia dimentsio onirikoa lortzen dute.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Davisek istorioaren antzerki usaina partekatzen du (…) bere lanean ohikoak diren itzal-argiak baliatuta eta eszenei kolore melenga eta antenporala ipinita.’
E. Rodríguez Marchante, ABC

‘Amodioa den bezain gordina. Apaingarririk, lasaigarririk eta osagairik gabe. Zerk min ematen duen eta zerk sufriarazten. Azken batean, amodioaren natura.’
Daniel Roldán, EL CORREO

‘Isiltasunez gerturatzen da giza arimaren txokoetara, zart egiten duten zoruak zapalduz.’
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

‘The Deep Blue Sea Daviesek egindako beste film bikain bat da, zuzendariaren estilo bakarra duena.’
Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO

‘Pantaila egiatik gertuen dagoen horrekin blaitzen da (abstraktuan esanda). Zinemaldian ikusi dugun egiantzekoena. Animalia zauritua balitz bezala.’
L.M., EL MUNDO

‘Dohainik preziatuenak –eta enbidiatuenak– edertasuna eta adimena badira, The Deep Blue Sea lanak erakusten du bietatik ugari duela, eta Zinemaldian ziur aski azken urteetan ikusi dugun orotik gailendu zen atzo, Kursaaleko ikusleen artetik lehendabiziko aupadak ateratzeraino.’
P. Vallín, LA VANGUARDIA

‘Daviesek denbora-espazioan tarteak egiten ditu, elipsiak txertatzen, denbora tolesten; guztia ere zinema-errezitaldi mamitsu eta ahaltsuarekin.’
Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: