71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash 9/16/2011
2011-09-23

‘Adikos Kosmos filmaren alderdirik ederrena polizia-etxea nola girotu dute da, burokraziaren unibertso kafkatarra absurduraino murriztuta.’
Mikel Insausti, GARA

‘Behar besteko egile-ukituak dituen proposamena, egungo mundu garaikidearen gainbehera morala eta ekonomikoa erakusten diguna.’
Sara Brito, PÚBLICO

‘Drama txundigarria (hala deitzerik badago), karga ideologiko handiduna.’
SCREENDAILY

‘Oso argi uzten digute Japonia zergatik atera zen bizirik II. Mundu Gerraren ankerkeriaren ostean, eta zergatik ez duten lurperatuko ez lurrikarek, ez itsasikarek, ez Fukushimako heroiek zapaldu zuten indar nuklearrak.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Ez dago esan beharrik hunkigarriak eta politak direla familiarekin eta gertuko lagunekin pasatuko dituen azken momentuak. Ederra. ’
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

‘Oso gutxik dute Le Havreren tankerako filmak egiteko pribilegioa. Film mota horri esker, oraindik ere sinesten dugu zinemak bitarteko artistiko gisa dituen aukeretan.
Iratxe Fresneda, GARA

‘Kontakizun modernoa (...) munduak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa den pertsona horietako bat ardatz duena: zapata-garbitzaile umil bat, iraganean artearekin harremanik izan ostean, egun eskatzen duenari laguntzen dio, eta edozer egiteko gauza da horretarako.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Barre algara ugariak sortu ditu komentario zorrotz eta une absurdo batzuei esker, eta merezitako txalo zartak irabazi ditu bukaeran.’
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

‘Amorrua dago. Nazka dago. Malenkonia dago. Zinema oso estua ageri da. Nicolasek irekitako tartetxoan kabitzen bazara, bingo. Bestela, kanpoan geratuko zara, noraezean.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Plano sekuentzia liluragarri batekin hasten den filmaren izenburuak (Inbaditzailea), immigrazioa jorratzen duten pelikuletan apenas ikusi ez dugun aurpegi bat erakusten digu.’
Koldo Almandoz, BERRIA

‘Katzek gidoi hau nebarekin idatzi zuen, eta zuzen eusten dio dramaren eta komikoaren arteko orekari, azidotasunaren aldeko apustua eginda.’
Mateo Sancho Cardiel, DEIA

‘Harrelson zuzendariak bere filma jostaleku bilakatu du, eta sekulako magnetismoz kontatzen du pertsonaiaren neurastenia.’
Mateo Sancho Cardiel, DEIA

‘Isil-isilik, nahita isilik eutsita, zuzendariak ederki asko islatzen du zeinen zaila den ona izatea.’
Luis Martínez, EL MUNDO

‘Canijok zorrotz filmatutako drama.’
E. Rodríguez Marchante, ABC

‘Film honek modu adimentsuan eta ulergarrian kontatzen du gauzen egoera zitala.’
Carlos Boyero, EL PAÍS

‘Grinatsua, harrigarria, arakatzailea, ausarta, probalaria, porrota eta arrakasta lortzen dituena, eldarniagarria, larruz eta zapatilaz jantzia, skatelaria, patinekin hautsak harrotzen ditu bideetan; bizitzari, edertasunari, lirikari, gurasoei, lagunei eta heriotzari buurzko hausnarketa egiten du, eta bilatzen zuen errima (ona) topatzen du.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Bertsotan emandako elkarrizketek, hip-hop doinuek, Cervantesen obraren protagonismo paraleloek eta komikiei zein grafitiei egindako keinuek Verso proposamen berritzaile bilakatu dute Espainiako zinemagintzaren panoraman.’
Joseba Imaz, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: