Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
61. Edizioa 2013
Filmak
Filmak
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen 24. Donostia
Zinema Eraikitzen 24. Donostia
La comodidad en la distancia / The Comfort in the Distance
Jorge Yacoman Saavedra
Txile 
Familia oneko 24 urteko unibertsitate ikasle ohi bat Santiago hiriko kaleetan barrena ibiliko da, bere aitak, geratzen zaion gertuko senide bakarrak, kalean utzi baitu, ezer esan gabe desagertu ostean. Kaleetan etxe berri bat aurkitzen saiatuko da, ezezagunen eta aspaldiko ezagunen artean; bitartean, iraganeko atsekabeak eta osasuna azkar hondatzen ari zaion gaixotasun arrar...

Familia oneko 24 urteko unibertsitate ikasle ohi bat Santiago hiriko kaleetan barrena ibiliko da, bere aitak, geratzen zaion gertuko senide bakarrak, kalean utzi baitu, ezer esan gabe desagertu ostean. Kaleetan etxe berri bat aurkitzen saiatuko da, ezezagunen eta aspaldiko ezagunen artean; bitartean, iraganeko atsekabeak eta osasuna azkar hondatzen ari zaion gaixotasun arraro baten tormentuak jasango ditu.

Historia del miedo / History of Fear
Benjamín Naishtat
Argentina-Uruguai-Frantzia-Alemania 
Christianek auzo pribatu bateko lorategiak eta kantxak zaintzen ematen du eguna. Auzo pobre eta kaotiko batek inguratuta, auzo pribatuko biztanleetako asko nolabaiteko itxialdian bizi dira. Christian, ordea, handik hurbil bizi da, eta ondo ezagutzen ditu bi munduak; "segurua" eta "basatia". Auzoan nolabaiteko beldurra gailenduko da, erabiltzen ez diren al...

Christianek auzo pribatu bateko lorategiak eta kantxak zaintzen ematen du eguna. Auzo pobre eta kaotiko batek inguratuta, auzo pribatuko biztanleetako asko nolabaiteko itxialdian bizi dira. Christian, ordea, handik hurbil bizi da, eta ondo ezagutzen ditu bi munduak; "segurua" eta "basatia". Auzoan nolabaiteko beldurra gailenduko da, erabiltzen ez diren alboko lur batzuetan jende arraroa ezartzen hasia dela konturatzen direnean. Auzoa inbaditu egin dutela esango du norbaitek. Lasai egoten saiatuko dira, baina argi dago beldurrak hartuak dituela.

Matar a un hombre / To Kill a Man
Alejandro Fernández Almendras
Txile-Frantzia 
Alejandro Fernández Almendras zinemagilea Horizontes Latinos sailean izan zen 2009an, Huacho filmarekin, eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean 2011n, Sentados frente al fuego lanarekin. Hau da bere proiektu berria. Arratsalde batean, lapurtu egingo diote Jorgeri; erruduna Kalule da, auzoko delinkuente bat. Jorgeren semeak aitari lapurtutakoa berreskuratzea erabakiko du, e...

Alejandro Fernández Almendras zinemagilea Horizontes Latinos sailean izan zen 2009an, Huacho filmarekin, eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean 2011n, Sentados frente al fuego lanarekin. Hau da bere proiektu berria. Arratsalde batean, lapurtu egingo diote Jorgeri; erruduna Kalule da, auzoko delinkuente bat. Jorgeren semeak aitari lapurtutakoa berreskuratzea erabakiko du, eta aurre egingo dio Kaluleri; hark, mehatxua sentitzean, tiro egingo dio. Semea bizirik aterako da eta delinkuentea bi urtez sartuko dute kartzelan. Irtetean, mendekua hartuko duela zin egingo du Kalulek. Poliziak ez ditu aintzat hartuko familiaren erreguak eta, ondorioz, Kalule amestutako mendekua betetzear dagoela dirudienean, Jorgek justizia bere esku hartzea erabakiko du. Locarnoko zinema-jaialdiko Carte Blanche saria irabazi zuen, filma finantzatzeko laguntza gisa.

Nacimiento / Delivery
Martín Mejía Rugeles
Kolonbia 
Euri garaia hastean, Helenak haurra izango du. Haren adopziozko amak eta anaiak janaria eta egurra bilduko dute oihanean, hurbil diren euri-garairako eta amatasunerako prest egoteko. Beste pertsona batzuek arraina lehortuko dute, edo uzta bildu, eta eguneroko ekintzen artean, marrazten joango dira alde egiten uzten ez duen urrutiko leku horretako min eta bakardade istorioak....

Euri garaia hastean, Helenak haurra izango du. Haren adopziozko amak eta anaiak janaria eta egurra bilduko dute oihanean, hurbil diren euri-garairako eta amatasunerako prest egoteko. Beste pertsona batzuek arraina lehortuko dute, edo uzta bildu, eta eguneroko ekintzen artean, marrazten joango dira alde egiten uzten ez duen urrutiko leku horretako min eta bakardade istorioak. Atseden-eguna iritsi da, eta bizilagunek bideari ekin diote jaiotzan laguntzeko. Euria hasi du. Bizitzak aurrera darrai.

Pantanal
Andrew Sala
Argentina 
Gizon batek Buenos Airesetik ihes egin du, eta Brasilgo Mato Grossoko Pantanal eremura zuzendu da, diruz beteriko poltsa batekin. Anaiarekin duen zorra kitatzera doa; aspaldian hoztu zen haien arteko harremana. Kontakizuna bidean harekin topo egin dutela dioten pertsonen lekukotza dokumentalekin lotuko da. Pantanal fikzioaren eta dokumentalaren artean dagoen road movie hegoa...

Gizon batek Buenos Airesetik ihes egin du, eta Brasilgo Mato Grossoko Pantanal eremura zuzendu da, diruz beteriko poltsa batekin. Anaiarekin duen zorra kitatzera doa; aspaldian hoztu zen haien arteko harremana. Kontakizuna bidean harekin topo egin dutela dioten pertsonen lekukotza dokumentalekin lotuko da. Pantanal fikzioaren eta dokumentalaren artean dagoen road movie hegoamerikarra da.

La Salada
Juan Martín Hsu
Argentina 
Argentinako immigrante berrien esperientziari buruzko mosaiko hau La Salada azokan gertatzen diren hiru istorioren inguruan eraikita dago. Bakartasunaren eta deserrotzearen aurka borrokatzen diren arraza ezberdinetako pertsonaiak: hitzartutako ezkontza baterako prestatzen ari diren aita eta alaba korear bat; lan bila Boliviatik iritsi berri den gazte bat, eta konpainia eging...

Argentinako immigrante berrien esperientziari buruzko mosaiko hau La Salada azokan gertatzen diren hiru istorioren inguruan eraikita dago. Bakartasunaren eta deserrotzearen aurka borrokatzen diren arraza ezberdinetako pertsonaiak: hitzartutako ezkontza baterako prestatzen ari diren aita eta alaba korear bat; lan bila Boliviatik iritsi berri den gazte bat, eta konpainia egingo dion neskalaguna topatu nahian dabilen Taiwango DVD saltzaile bat.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones