71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2013-09-24

“Curtis-ek ikuslea erabat harrapatzen duten argumentuak eraikitzen ditu”.

Koldo Landaluze, GARA

“Ekoizpen honek bizitzara esnatzeak eta iraganeko emozioekin topo egiteak sortzen duen asalduran erroturiko zenbait emozio piztea lortzen du”.

Koldo Landaluze, GARA

“Bidaia erakargarri eta atsegina”.

Mark Adams, SCREEN DAILY

“Gina Kimek energia dosi egokiarekin errodatzen du, barrea eta pathosa, janaria eta dibertsioa nahastuta, eta etekinik handiena aterata Shanghaiko eta Singapurreko lokalizazioei”.

Mark Adams, SCREEN DAILY

“Zuzendariak asko eskatu die aktoreei eta haiek gizakiaren izaera lazgarriaren altueran dagoen lanarekin erantzun diote”.

Víctor Esquirol, GARA

“Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioko bizitzari buruzko komiki sortaren egokitzapen erritmiko eta dibertigarria”.

Oti Rodríguez, ABC

“Thierry Lhermitte aktoreak primeran egin du Dominique de Villepinen rola, bai barrutik, bai forman”.

Oti Rodríguez, ABC

“Beti daki objektiboa non ipini, errealitatea begirada zorrotzaz ezin hobeto fokatuz”.

Angel Aldarondo, BERRIA

“Satira politiko dibertigarria eta nahaste-borrasteaz disfrutatzen laguntzen duen aktore-zerrenda egokia”.

Anton Merikaetxebarria, EL CORREO

“Donostia Zinemaldian entzundako barreak Tavernier-en lan onaren erakusgarri dira”.

EL MUNDO

“Komikiaren eta umorearen mundurako sarraldi harrigarria (…) film anfetaminikoa ekarri digu, lauoinka eginiko kontakizuna, goi-politikaren munduari buruzko karikatura bizia, politikak inozokeria eta ustelkeria usaina duen garai batean”.

Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

“John Lennonen ‘Strawberry Fields’ abesti enigmatikoan oinarritua, zeina, filma bezalaxe, behin entzunez gero, ahanzteko zaila baiten".

Fionnuala Halligan, SCREEN DAILY

“Javier Cámarak bere gogoak eta bere pertsonaiarenak historia eta film osoa kutsatzea lortu du, seguruenik bere interpretazio onenetakoa den honekin”.

Oti Rodríguez, ABC

“Arte, gozotasun, emozio eta graziarekin kontatuta dago.Bertan aurkituko ditugu estiloa, behatzeko gaitasuna, umore gazi-gozoa, deskribatzeko arintasuna, lirismoa, xamurtasuna eta konplexutasun sentimentala”.

Carlos BOYERO, EL PAÍS

“Javier Cámarak lan bikaina egin du (…) espontaneoa, barregarria eta distiratsua”.

Carlos BOYERO, EL PAÍS

“Eskertzekoa da David Trueba zinemagile eta gidoilariak komedia samur eta argitsua ekarri izana Zinemaldira, Sail Ofizial sakona alaitzeko hain beharrezkoa den film horietako bat (…) Entretenimendu zoragarri eta inteligentea”.

Angel Aldarondo, BERRIA

“David Truebak hunkitu egiten du 60ko hamarkadako Espainia baterako bidaiarekin, eta txalo ozena jaso du publikoarekin eginiko goizeko emanaldian".

Oskar L.Belategui, EL CORREO

“Zoragarria da hasieratik amaieraraino.Rollo ona ematen du tonaka, adimenez erabiltzen du egiazko pasadizo bat, The Beatles taldearekiko mitomaniarekin jolasten du eta primeran atzematen du Espainiako 60ko hamarkada hartako espiritu sineskor eta irrikaz beterikoa”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Javier Cámara bikain batek ezin hobe antzeztu du neurrira egindakoa dirudien rola, eta egiaz, berak baino egin ezingo zukeena”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Film maitagarria eta publiko guztiei gomendatzeko moduko produktua, zinema-aretoetan urteko Espainiako komedia izatera iritsi beharko lukeena; beldurrik gabe bizitzeari eta gizakien zintzotasunari eginiko kantu ederra”.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Itzela Javier Cámararen antzezpena”.

Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO

“Txunditu egiten du abesti baten hitzetatik film bat egiteko gaitasunak, eta David Trueba primeran konpondu da ‘Strawberry Fields Forever' abestiarekin kondaira bat sortzeko".

Mikel Insausti, GARA

“Zirrara sortzen du gidoilari, zuzendari eta eleberrigile honen obrak, eta egile-izaera zehatzeneko Trueba bilakatzen du, beti ezbeharraren aurrean ez tolesteko ekintza batean sartuta”.

Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Film bero eta humanoa, basamortu zitalak zuritutako eta haragirik gabe utzitako hezur horiek ere maitasun eta itxaropen izpi bat badutela sinestarazteko gaitasunarekin".

B.T., EL DIARIO VASCO

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: