tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Zuzendari Berriak
62. Edizioa 2014
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
Chrieg
Simon Jaquemet
Suitza 
Matteo, hamasei urteko mutikoa, mendiko urrutiko nekazalgune batera bidaliko dute, zentzategian egonaldia egiteko. Hilabete gutxi batzuetan nekazari familia batekin lan egingo du. Baina nekazariak ezingo du egoera menderatu. Hiru gazte zoro eta bortitzek agintea hartu dute. Gerran daude mundu guztiarekin. Matteo nerabeen haserre munduan murgilduko da.

In Her Place
Albert Shin
Kanada - Hego Korea 
Hego Koreako etxalde batean bizi den ama batek eta bere alaba nerabeak Seulgo emakume misteriotsu bat hartuko dute etxean, elkarrekin beren bizitza hondatuak konpontzeko itxaropenarekin.

Káin gyermekei / Cain's Children
Marcell Gerő
Hungaria - Frantzia 
Hiru gazte; denek hilketak egin dituzte. 1984an debekatu zuten espetxeei buruzko dokumental batean haien aurpegi ahaztezinak eta kontakizun kezkagarriak ezagutu ondoren, zuzendariak bilatu egingo ditu eta inoiz jakinarazi gabeko sekretuez gain, Hungaria ezezagun bat deskubrituko du.

Kak menya zovut / Name Me
Nigina Sayfullaeva
Errusia 
Bi neska moskutar, 17 urtekoak, Olya eta Sasha, Krimeara joango dira, Olyaren aita, Sergei, ezagutzera. Hasieran, neskek ondo pasatuko dute, baina ez dira konturatuko asmatu duten jolas xaloa drama bihurtuko dela eta bizitza betiko aldatuko diela.

Limbo
Anna Sofie Hartmann
Alemania 
Danimarkako landa eremuko herri txiki batean girotutako istorioa. Sara nerabearen eta Karen irakasle gaztearen artean harreman oso berezia sortuko da. Drama lasaia da, bai emakumezko protagonistei bai bizi diren inguruneari buruzkoa.

La Madre del Cordero / The Mother of the Lamb
Enrique Farías, Rosario Espinosa
Txile 
Cristinak, 49 urteko emakumeak, bizitza osoa bere ama Carmen zaintzen eman du. Sandrarekin topo egingo du, lankide ohi aske eta aurreiritzik gabearekin, eta hark bizitzeko beste modu batzuk erakutsiko dizkio lagunari.

Modris
Juris Kursietis
Letonia - Grezia - Alemania 
Seme nerabeari aurre egin ezinik, amak delitu txiki bategatik salatuko du. Baina nerabe baten bizitzak ezin du baldintzapeko askatasunaren mende egon. Benetako gertaeretan oinarritua.

No todo es vigilia / Not All Is Vigil
Hermes Paralluelo
Espainia - Kolonbia 
Bere film berrian, Hermes Paralluelok maitasunezko istorio bat kontatzen digu. Protagonistek, Antoniok eta Felisak, elkarrekin 60 urte baino gehiago daramatzatenean eta beren osasun makalak elkar zaintzea eragozten dienean hasiko da maitasun istorioa. Zaharren egoitza batean bizi behar izatea mehatxu gisa agertzen da horizontean. Filmak zahartzaroko maitasuna irudikatzen du; ba...

Bere film berrian, Hermes Paralluelok maitasunezko istorio bat kontatzen digu. Protagonistek, Antoniok eta Felisak, elkarrekin 60 urte baino gehiago daramatzatenean eta beren osasun makalak elkar zaintzea eragozten dienean hasiko da maitasun istorioa. Zaharren egoitza batean bizi behar izatea mehatxu gisa agertzen da horizontean. Filmak zahartzaroko maitasuna irudikatzen du; bakardadearen, heriotzaren eta maitearengandik urruntzearen beldur lo-kuluxkak egiten emandako gauak. Bizitza besteren esku utzi eta independentzia galtzearen beldurra.

Una noche sin luna / A Moonless Night
Germán Tejeira
Uruguai - Argentina 
Urteberri-gauean, hiru pertsonaia bakarti eta gautar Uruguaiko landa eremuko herrixka galdu batera iritsiko dira, eta han, beren patua aldatzeko aukera izango dute. Maitasunari, bakardadeari, aukerei eta denboraren joanari buruzko filma da.

Los tontos y los estúpidos / The Silly Ones and the Stupid Ones
Roberto Castón
Espainia 
Roberto Castónen bigarren film luzea da; aurrekoa, Ander, Berlingo Panorama sailean lehiatu zen, 2009an. Mario, Paula, Miguel eta Lourdesen bideak gurutzatu egingo dira, gustuko ez duten bizitza bati irtenbidea bilatzen dioten bitartean (batzuek beste batzuek baino gehiago). Horrek dela bihotzari dela aldatzeko beldurrari jaramon eginda erabakiak hartzera behartuko ditu. Proze...

Roberto Castónen bigarren film luzea da; aurrekoa, Ander, Berlingo Panorama sailean lehiatu zen, 2009an. Mario, Paula, Miguel eta Lourdesen bideak gurutzatu egingo dira, gustuko ez duten bizitza bati irtenbidea bilatzen dioten bitartean (batzuek beste batzuek baino gehiago). Horrek dela bihotzari dela aldatzeko beldurrari jaramon eginda erabakiak hartzera behartuko ditu. Prozesu horretan, pelikulako zuzendariaren laguntza izango dute. Roberto Álamok jokatuko du rol hori.

Toto si surorile lui / Toto and His Sisters
Alexander Nanau
Errumania 
Familiako kideen arteko maitasunari buruzko istorio harrigarria, Emmy saria irabazi zuen Alexander Nanau zuzendari. Totonel, hamar urteko mutikoa, eta haren arrebak hiriko auzo txiro batean bizi dira, ama espetxetik irten eta etxera itzultzeko zain.

Urok / The Lesson
Kristina Grozeva, Petar Valchanov
Bulgaria - Grezia 
Bulgariako herri txiki batean, Nadezhda irakasle gaztea bere ikasgelan lapurreta egiten duen ikaslea harrapatu nahian dabil, zer dagoen ondo eta zer gaizki erakusteko asmoz. Baina mailegatzaileekin zorpetzean, nola jakin ahal izango du berak zein den bide zuzena? Zerk bihurtzen du pertsona zintzo bat gaizkile?

Vincent n'a pas d'écailles / Vincent
Thomas Salvador
Frantzia 
Vincent ez da gainerako gazteak bezalakoa. Ura ukitzen duenean, bere indarra, erreflexuak eta bizkortasuna areagotu egiten dira. Lucie ezagutuko du, maitemindu egingo da, eta bizitzan lehenengo aldiz, bere sekretua norbaitekin partekatuko du.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea