Irekita dago 28. Zinema Eraikitzen ekimenean proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko zinema-jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.
Ekimenaren helburua da postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dira.
Zinema Eraikitzen ekimenak Latinoamerikako produkzio nabarmenak bukatzen eta hedatzen lagundu du. Zinema Eraikitzenen azken hiru ediziotan aurkeztu diren zenbait pelikulek – esaterako, Sebastián Lelioren Gloria, Alejandro Fernández Almendrasen Matar a un hombre, Benjamín Naishtaten Historia del miedo, Jayro Bustamanteren Ixcanul eta Sergio Castroren La Mujer de barro– parte-hartu dute Berlinekoaren, Rotterdamekoaren eta Sundance-koaren gisako nazioarteko zinema jaialdi garrantzitsuetan, eta sariak lortu dituzte.
Zinema Eraikitzen 28 eta Europa–Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroa egun berberetan izango dira, horrela, sinergia profesionalak sortzeko eta koprodukzioak nahiz filmen nazioarteko zirkulazioa bultzatzeko.
SARIAK
Zinema Eraikitzen 28ren barruan, Zinema Eraikitzen Industriaren saria entregatuko da. Daniel Goldstein SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresak filmaren postprodukzioaz arduratuko dira –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko dute.
Berritasun gisa, 2015ean Zinema Eraikitzen Ibermedia TV Saria sortu dugu, Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du saria, Ibermedia Programaren bitartez. Hain zuzen, filma Telebistan Zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza saria: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 25.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 15.000 USDrengatik (dokumentala).
HELBIDE HONETARA BIDALI:
Harremanetarako:
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Crous Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C Postproduction training program, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.