tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Horizontes Latinos
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Alba
Ana Cristina Barragán
Ekuador - Mexiko - Grezia 
Albak, 11 urteko neska batek, bere aita Igorrekin bizitzera joan beharko du, gaixo baitu ama. Igor gizon bakarti bat da: familiarengandik banandu ostean etxe txiki batean itxi zen. Albarentzat ia jasanezina izango da elkarbizitza. Aitak Albarengana hurbiltzeko egingo dituen ahaleginak, lotsa, lehen musua eta eskolako bullyinga: estimulu horiek guztiek markatuko dute Albak nerab...

Albak, 11 urteko neska batek, bere aita Igorrekin bizitzera joan beharko du, gaixo baitu ama. Igor gizon bakarti bat da: familiarengandik banandu ostean etxe txiki batean itxi zen. Albarentzat ia jasanezina izango da elkarbizitza. Aitak Albarengana hurbiltzeko egingo dituen ahaleginak, lotsa, lehen musua eta eskolako bullyinga: estimulu horiek guztiek markatuko dute Albak nerabezarora arte eta bere burua onartzera arte egingo duen bidea.

Aquí no ha pasado nada / Much Ado About Nothing
Alejandro Fernández Almendras
Txile - AEB - Frantzia 
Vicente gazte arduragabe eta bakartia bere gurasoen hondartza-etxera itzuliko da, urtebete Los Ángelesen ikasten eman ondoren. Baina parranda-gau batek betiko aldatuko dio bizitza, bertako arrantzale bat autoarekin harrapatzea leporatu, eta susmagarri nagusitzat hartuko baitute. Vicente mozkorra zegoen eta lausotuta ditu oroitzapenak. Bai, autoan zihoan, baina zinez dio gidari...

Vicente gazte arduragabe eta bakartia bere gurasoen hondartza-etxera itzuliko da, urtebete Los Ángelesen ikasten eman ondoren. Baina parranda-gau batek betiko aldatuko dio bizitza, bertako arrantzale bat autoarekin harrapatzea leporatu, eta susmagarri nagusitzat hartuko baitute. Vicente mozkorra zegoen eta lausotuta ditu oroitzapenak. Bai, autoan zihoan, baina zinez dio gidaria ez zela bera. Eta are okerrago: gogoratzen duenez, politikari boteretsu baten semea zihoan gidatzen.

El Amparo
Rober Calzadilla
Venezuela - Kolonbia 
Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan, 80ko hamarkada amaieran, bi gizon onik aterako dira Arauca ibaiaren inguruetan gertatutako eraso armatu batetik; bertan hilko dizkiete hamalau kide, ordea. Armadak gerrillari izatea leporatuko die; larderiaz, haiek zeldatik ateratzen saiatuko dira, han daude-eta gordeta, poliziaren eta herriko jendearen babespean. Herritarrek ahaleginak e...

Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan, 80ko hamarkada amaieran, bi gizon onik aterako dira Arauca ibaiaren inguruetan gertatutako eraso armatu batetik; bertan hilko dizkiete hamalau kide, ordea. Armadak gerrillari izatea leporatuko die; larderiaz, haiek zeldatik ateratzen saiatuko dira, han daude-eta gordeta, poliziaren eta herriko jendearen babespean. Herritarrek ahaleginak egingo dituzte ez ditzaten eraman, eta haiek arrantzale hutsak direla esango dute, baina handia da bertsio ofizialari men egiteko presioa.

El Cristo ciego / The Blind Christ
Christopher Murray
Txile - Frantzia 
Michael (30) mekanikariak kontatzen du Jainkoaren errebelazio bat bizi izan duela desertuan. Baina bere herrikoek ez diote ezertxo ere sinetsiko, eta zorotzat hartuko dute. Arratsalde batean, txikitako lagun batek urruneko herri batean istripua izan duela jakingo du. Michaelek guztia bertan behera utzi eta oinutsik lagunaren bila abiatzea erabakiko du, hura mirakulu baten bidez...

Michael (30) mekanikariak kontatzen du Jainkoaren errebelazio bat bizi izan duela desertuan. Baina bere herrikoek ez diote ezertxo ere sinetsiko, eta zorotzat hartuko dute. Arratsalde batean, txikitako lagun batek urruneko herri batean istripua izan duela jakingo du. Michaelek guztia bertan behera utzi eta oinutsik lagunaren bila abiatzea erabakiko du, hura mirakulu baten bidez sendatzeko. Haren ibilerek atentzioa emango diete meategietan esplotatutako eta drogetan eroritako pertsonei; Txileko basamortuko errealitate gorria arintzeko gauza den Kristo bat bezala ikusiko dute.

El rey del Once / The Tenth Man
Daniel Burman
Argentina 
Arielek uste du atzean utzi duela bere iragana, New Yorken ekonomista gisa bizitza berri eta arrakastatsua eraiki ostean. Haren aitaren bzitzako misioa Once auzoan judu-fundazio bat zuzentzea da; hark Ariel deitzen duenean, Buenos Airesera itzuliko da. Han Eva ezagutuko du, fundazioan diharduen emakume mutu bat, jakin-mina piztuko diona. Juduen Purim jaialdiarekin batera gertat...

Arielek uste du atzean utzi duela bere iragana, New Yorken ekonomista gisa bizitza berri eta arrakastatsua eraiki ostean. Haren aitaren bzitzako misioa Once auzoan judu-fundazio bat zuzentzea da; hark Ariel deitzen duenean, Buenos Airesera itzuliko da. Han Eva ezagutuko du, fundazioan diharduen emakume mutu bat, jakin-mina piztuko diona. Juduen Purim jaialdiarekin batera gertatuko da bisita, eta ospakizunak endredozko eta enkontruzko komedia baten azpidoinua jarriko du, eta gogoetari bide emango, gure iragana atzean uztea beti posible ez den ildoan.

Era o Hotel Cambridge
Eliane Caffé
Brasil - Frantzia - Espainia 
Era o Hotel Cambridge filmak Brasilera iritsi berri diren errefuxiatu batzuen istorioa kontatzen du. Baliabide gutxiko langile talde batekin batera, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuko dute São Pauloko erdigunean. Eguneroko bizitzako dramak, egoera komikoak eta munduari buruzko bestelako ikuspuntuak gertatzear den kaleratzearen mehatxuarekin nahasiko dira.

Era o Hotel Cambridge filmak Brasilera iritsi berri diren errefuxiatu batzuen istorioa kontatzen du. Baliabide gutxiko langile talde batekin batera, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuko dute São Pauloko erdigunean. Eguneroko bizitzako dramak, egoera komikoak eta munduari buruzko bestelako ikuspuntuak gertatzear den kaleratzearen mehatxuarekin nahasiko dira.

La idea de un lago / The Idea of a Lake
Milagros Mumenthaler
Argentina - Suitza - Qatar 
Inés argazkilaria da lanbidez eta bere semea jaio baino lehen bukatu nahi du bere liburu berria. Oroimenak, oroitzapenek eta argazki-lan horrek behin eta berriz eramango gaituzte leku berera: familiaren etxea, Argentina hegoaldean. Espazio horrek Inésen bizitza markatu, eta urteen joanarekin haren nortasuna eratu zuen. Espazio horretan ateratakoa da Inések bere aitareki...

Inés argazkilaria da lanbidez eta bere semea jaio baino lehen bukatu nahi du bere liburu berria. Oroimenak, oroitzapenek eta argazki-lan horrek behin eta berriz eramango gaituzte leku berera: familiaren etxea, Argentina hegoaldean. Espazio horrek Inésen bizitza markatu, eta urteen joanarekin haren nortasuna eratu zuen. Espazio horretan ateratakoa da Inések bere aitarekin duen argazki bakarra, apenas bi urte zituela. Argazki hori atera eta hilabete batzuetara, Inésen aita desagertu zen, diktadura militarraren biktima.

La larga noche de Francisco Sanctis / The Long Night of Francisco Sanctis
Francisco Márquez, Andrea Testa
Argentina 
Buenos Aires, 1977. Franciscok, bere emaztearekin eta bi umeekin bizimodu lasaia daraman bulegari batek, diktadurako soldaduek bi pertsona bahitzear daudela jakingo du aspaldiko lagun baten bidez. Orain, erabaki beharko du ea bere bizitza arriskatuko duen bi ezezagunena salbatzeko.

Buenos Aires, 1977. Franciscok, bere emaztearekin eta bi umeekin bizimodu lasaia daraman bulegari batek, diktadurako soldaduek bi pertsona bahitzear daudela jakingo du aspaldiko lagun baten bidez. Orain, erabaki beharko du ea bere bizitza arriskatuko duen bi ezezagunena salbatzeko.

La región salvaje / The Untamed
Amat Escalante
Mexiko - Danimarka - Frantzia - Alemania - Norvegia - Suitza 
Sexua eta maitasuna hauskorrak izan daitezke lurralde jakin batzuetan, non oraindik badiren familia-balio indartsuak, zurikeria, homofobia eta matxismoa. Emakume gazte misteriotsu bat ziur da naturaz gaindiko zerbait bere arazo guztien erantzuna izan litekeela...Sangre (2005), Los bastardos (2008) eta Heli (Cannes 2013 - zuzendari onena) filmeen zuzendariaren lan berri eta prob...

Sexua eta maitasuna hauskorrak izan daitezke lurralde jakin batzuetan, non oraindik badiren familia-balio indartsuak, zurikeria, homofobia eta matxismoa. Emakume gazte misteriotsu bat ziur da naturaz gaindiko zerbait bere arazo guztien erantzuna izan litekeela...Sangre (2005), Los bastardos (2008) eta Heli (Cannes 2013 - zuzendari onena) filmeen zuzendariaren lan berri eta probokatzailea.

Rara
Pepa San Martín
Txile - Argentina 
Gurasoak banandu zirenetik, amarekin bizi dira Sara eta haren ahizpa txikia. Amaren bikotekide berria emakume bat da. Lauen eguneroko bizitza beste edozein familiaren antzekoa da oso, baina mundu guztiak ez du hala ikusten. Zehazki, aitak bere zalantzak ditu.

Gurasoak banandu zirenetik, amarekin bizi dira Sara eta haren ahizpa txikia. Amaren bikotekide berria emakume bat da. Lauen eguneroko bizitza beste edozein familiaren antzekoa da oso, baina mundu guztiak ez du hala ikusten. Zehazki, aitak bere zalantzak ditu.

Santa y Andrés / Santa & Andres
Carlos Lechuga
Kuba - Frantzia - Kolonbia 
Kuba, 1983. Santa baserritar bakartia Andrés zaintzera bidaliko dute. Andrés idazle gay bat da, eta Iraultzari ez zaio "fidagarria" iruditzen. Pixkanaka, bi pertsona ustez erabat desberdin horiek konturatuko dira garrantzitsuagoak direla biak batzen dituzten gauzak, biak banantzen dituztenak baino.

Kuba, 1983. Santa baserritar bakartia Andrés zaintzera bidaliko dute. Andrés idazle gay bat da, eta Iraultzari ez zaio "fidagarria" iruditzen. Pixkanaka, bi pertsona ustez erabat desberdin horiek konturatuko dira garrantzitsuagoak direla biak batzen dituzten gauzak, biak banantzen dituztenak baino.

Viejo Calavera / Dark Skull
Kiro Russo
Bolivia - Qatar 
Elder Mamaniren aita hil egin da eta badirudi hari ez zaiola inporta. Zurrutean jarraitzen du, karaoke eta kaleetan, eta arazoetan sartzen. Baina inork ez du nahi arduratu hartaz. Aukera bakarra geratuko zaio: aita ordezkatzea meatze alu horretan.

Elder Mamaniren aita hil egin da eta badirudi hari ez zaiola inporta. Zurrutean jarraitzen du, karaoke eta kaleetan, eta arazoetan sartzen. Baina inork ez du nahi arduratu hartaz. Aukera bakarra geratuko zaio: aita ordezkatzea meatze alu horretan.

X500
Juan Andrés Arango
Kanada - Kolonbia - Mexiko 
María Manilatik Montrealera iritsiko da, amonarekin bizitzera, eta ahaleginak egingo ditu giro berrira moldatzeko. Alex gazte afrokolonbiarra Estatu Batuetatik deportatuko dute; itzultzean, bere auzo zaharra kriminalek hartu dutela aurkituko du. David bere herritik joango da aitaren heriotzaren ostean, Mexiko Hirian etorkizun hobea bilatzera. X500 filmak hiru nerabe horien biz...

María Manilatik Montrealera iritsiko da, amonarekin bizitzera, eta ahaleginak egingo ditu giro berrira moldatzeko. Alex gazte afrokolonbiarra Estatu Batuetatik deportatuko dute; itzultzean, bere auzo zaharra kriminalek hartu dutela aurkituko du. David bere herritik joango da aitaren heriotzaren ostean, Mexiko Hirian etorkizun hobea bilatzera. X500 filmak hiru nerabe horien bizitzari jarraitzen die, Amerikako hiri desberdinetan oinaze, migrazio eta eraldaketa bide berbera egiten duten bitartean.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea