Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Nest Film Students
66. Edizioa 2018
Laguntzaileak:
DSS2016 legatua
Filmak
Filmak
Nest Film Students
Nest Film Students
Eskola magistralak
Eskola magistralak
Epaimahaia
Epaimahaia
Sariak
Sariak
À chacun sa malédiction / Count Your Curses
Lorène Yavo
Belgika  - (Film laburra)
Naturaz gaindiko izakiak egunerokoaren parte diren herrixka batean, bi pisukidek arazo errepikari bati aurre egin behar diote: haien etxeko espiritua izaki ezezagun batek irentsi zuen gauetik goizera. Haren ordezko espiritu baten eta haien izurrite-arazorako konponbide baten bila aterako dira biak.

Cukr a sůl / Sugar and Salt
Adam Martinec
Txekiar Errep. 
Lagun-talde bat urtero doa leku urrun eta isolatu batera elkarren adiskidetasuna ospatzera. Orain, 36. aldiz iritsiko dira bertara, baina aurtengo urtea bestelakoa izango da. Stañak minbiziaren aurkako borroka galdu zuen eta lehenengo aldiz bost lagun besterik ez dira izango. Udaberrian, loretan den naturaren erdian, euren eskuz arkume bat hil eta Stañaren oroitzapenez edango...

Lagun-talde bat urtero doa leku urrun eta isolatu batera elkarren adiskidetasuna ospatzera. Orain, 36. aldiz iritsiko dira bertara, baina aurtengo urtea bestelakoa izango da. Stañak minbiziaren aurkako borroka galdu zuen eta lehenengo aldiz bost lagun besterik ez dira izango. Udaberrian, loretan den naturaren erdian, euren eskuz arkume bat hil eta Stañaren oroitzapenez edango dute.

Sirin
Andrey Klychnikov
Errusia  - (Film laburra)
Lurraren bazterrean, bertan behera utzitako lurretan, hitz egiten duten hizkuntza ahantzia balitz bezala bizi da jendea. Helbururik gabe bizi dira, eta errutinazko bizitzak dituzte, ageriko maitasun- eta sinpatia-adierazpenik gabeak. Emakume batek gonbit egingo dio gizonari; gizonak onartu egingo du emakumea. Inork ikusten ez duen txori baten oihu urduriek haien mundua astintze...

Lurraren bazterrean, bertan behera utzitako lurretan, hitz egiten duten hizkuntza ahantzia balitz bezala bizi da jendea. Helbururik gabe bizi dira, eta errutinazko bizitzak dituzte, ageriko maitasun- eta sinpatia-adierazpenik gabeak. Emakume batek gonbit egingo dio gizonari; gizonak onartu egingo du emakumea. Inork ikusten ez duen txori baten oihu urduriek haien mundua astintzen dute; bitartean, ardi-lapur bat agertuko da bertan behera utzitako etxean.

El manguito
Laurentia Genske
Alemania - Kuba  - (Film laburra)
El Manguito Sierra Maestrako baso urrunetan dagoen herrixka txiki bat da, Kuban. Hamabi pertsona bizi dira han, kanpoko mundutik isolatuta, argindarrik gabe eta gidatzeko errepiderik gabe: Idael, familia-burua; haren emaztea, Nelcis; eta haien seme-alabak, lagunak eta anaia-arrebak. Filmak familiaren eguneroko bizitza erakutsiko digu. Mundu ezezagun batean sartuko ditu ikusleak...

El Manguito Sierra Maestrako baso urrunetan dagoen herrixka txiki bat da, Kuban. Hamabi pertsona bizi dira han, kanpoko mundutik isolatuta, argindarrik gabe eta gidatzeko errepiderik gabe: Idael, familia-burua; haren emaztea, Nelcis; eta haien seme-alabak, lagunak eta anaia-arrebak. Filmak familiaren eguneroko bizitza erakutsiko digu. Mundu ezezagun batean sartuko ditu ikusleak, eta agerian utziko du Kuban zenbateraino dagoen finkatuta sistema sozialista oraindik ere.

El verano del León eléctrico
Diego Céspedes
Txile  - (Film laburra)
Etxe batean ezkutatuta, hiritik urrun, Alonso bere arreba maitearekin dago, Danielarekin. El León profetaren zazpigarren emazte bihurtuko dela espero du neskak, eta (diotenez) profeta ukitzeak elektrokutatu egiten zaitu. Etzaulki eta xuxurlen artean, elkarrekin ematen duten azken uda izan daiteke hau.

Fragment de drame / A piece of tragedy
Laura Garcia
Frantzia  - (Film laburra)
Emilien, Vercorseko herrixka batean bizi den piano-irakasle hipokondriako bat, dolu-aldi gogorra ari da bizitzen: duela sei hilabete, istripu batean hil zen haren maitea. Bat-batean, hildako neska-lagun kutunaren bisitak jasotzen hasiko da, ustekabean, eta bere eguneroko bizitza guztiz ordenatua korapilatuko du horrek.

Inconfissoes / Unconfessions
Ana Galizia
Brasil  - (Film laburra)
Luiz Roberto Galizia garrantzitsua izan zen 70eko eta 80eko hamarkadetako antzerkigintzan. Nire osaba zen, halaber, baina nik ez nuen inoiz ezagutu. Dokumental honek bizitakoa berreskuratu nahi du, osaba Luizek bildutako eta nik hura hil eta 30 urtera aurkitutako argazki eta super 8 filmen artxiboan oinarrituta.

Nettles
Raven Jackson
AEB  - (Film laburra)
Asunak landare erremingarriak dira. Sei kapitulutan zehar, emakume eta neska batzuen bizitzetako une erremingarriak aztertzen ditu film labur honek.

Asunak landare erremingarriak dira. Sei kapitulutan zehar, emakume eta neska batzuen bizitzetako une erremingarriak aztertzen ditu film labur honek.

Onde o Verão Vai (episódios da juventude) / Where the Summer Goes (Chapters on Youth)
David Pinheiro Vicente
Portugal  - (Film laburra)
Uda da. Mutil bat eta haren lagunak ibaira joango dira. Lau kapitulutan zehar, basoko beroak eta hezetasunak haien arteko desirak piztuko ditu.

Uda da. Mutil bat eta haren lagunak ibaira joango dira. Lau kapitulutan zehar, basoko beroak eta hezetasunak haien arteko desirak piztuko ditu.

Premier amour / First Love
Jules Carrin
Suitza  - (Film laburra)
Frantziako eskualde urrun honetan, ohikoak dira erresumin eta susmo txar tematiak, biziraupen-ekonomiaren ondorioz estigmatizatuta dagoenez. Bikote gazte honek badaki, nolabait-edo, biak elkartzen dituen maitasuna izan daitekeela horiez askatzeko modua. Baina helduek sortutako gizarte-loturak ustekabeki bortitzak dira.

The Girl with Two Heads
Betzabé García
Erresuma Batua  - (Film laburra)
Annek bere burua filmatzen du bere telefono mugikorrarekin eta ispiluan bere gorputza aztertzen du; haren ama ere, Céline, ispiluan bere gorputzari begira ari da. Emakumezko gorputz eder eta eredugarriaren nolakotasunari buruzko aurkako idealak dituzte biek. Amaren, alabaren eta amaren mutil-lagunaren artean gatazka sortuko da agerian geratzen denean Annek bideo bat igo zuela ...

Annek bere burua filmatzen du bere telefono mugikorrarekin eta ispiluan bere gorputza aztertzen du; haren ama ere, Céline, ispiluan bere gorputzari begira ari da. Emakumezko gorputz eder eta eredugarriaren nolakotasunari buruzko aurkako idealak dituzte biek. Amaren, alabaren eta amaren mutil-lagunaren artean gatazka sortuko da agerian geratzen denean Annek bideo bat igo zuela Internetera, non borroka-klubean topless eginez entrenatzen ikus baitaiteke.

Tmunat Mishpahti Beshnati Hyud”gimel / Portrait of My Family in my 13th Year
Omri Dekel-Kadosh
Israel  - (Film laburra)
Omri bere txakurra hil zeneko eguna irudikatzen duen eszena bat zuzentzen saiatuko da. Ahalegin hori zaildu egingo da aitak gertakari horiek bestela gogoratzen dituela jakiten duenean Omrik.

Omri bere txakurra hil zeneko eguna irudikatzen duen eszena bat zuzentzen saiatuko da. Ahalegin hori zaildu egingo da aitak gertakari horiek bestela gogoratzen dituela jakiten duenean Omrik.

Tracing Addai
Esther Niemeier
Alemania  - (Film laburra)
Hogeita gutxi urterekin, Addaik atzean utziko du bere bizitza osoa eta Siriara joango da gerra zibileko biktimei laguntzeko. Hasieran sukalde-lanetara bidaliko dute, Iliasekin batera. Addaik honako hau idatziko dio bere amari: “Ez zaitez larritu niregatik, ondo nago”. Handik bi urtera, espetxetik gutun bat jasoko du Addairen amak. Alemaniako auzitegi batek terrorismoagatik ...

Hogeita gutxi urterekin, Addaik atzean utziko du bere bizitza osoa eta Siriara joango da gerra zibileko biktimei laguntzeko. Hasieran sukalde-lanetara bidaliko dute, Iliasekin batera. Addaik honako hau idatziko dio bere amari: “Ez zaitez larritu niregatik, ondo nago”. Handik bi urtera, espetxetik gutun bat jasoko du Addairen amak. Alemaniako auzitegi batek terrorismoagatik zigortu du Ilias. Addairen ama ezagutu nahi du, eta zera idatziko dio: "Gauza bat sinetsi behar duzu, asmo onez joan ginen hara”.

Violeta+Guillermo
Óscar Vincentelli Chirimelli
Espainia - Venezuela  - (Film laburra)
Etorkizunean, egunsentira arte dantzan egon zireneko 2018ko gau bat gogoratuko dute Violetak eta Guillermok.

Etorkizunean, egunsentira arte dantzan egon zireneko 2018ko gau bat gogoratuko dute Violetak eta Guillermok.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones