71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Culinary Zinema
Culinary Zinema
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Asier Altuna
Espainia 
70 min.
Ostalaritza ikastea erabaki zuenean, zera erantzun zion amak Juan Mariri: egin zezala etorkizun handiagoko karrera bat. Harrez gero joan diren hirurogehi urte hauetan, gastronomiak sekulako prestigioa hartu du gizartean. Juan Mari bilakaera horren parte garrantzitsua izan da. Eta Arzak, Donostiako Mirakruz gainean kokatutako familiarteko jatetxea, munduko jatetxerik onenetakoa da azken urte hauetan. Belaunaldi berri baten txanda da orain. Elena Arzakek, Juan Mariren alabak, hartu du aitaren testigua. Erretiratzeko momentua iritsi zaio Juan Mariri,  bere ibilbideari errepasoa emateko unea. 
Ángel Parra
Espainia 
75 min.
Raül Balam sukaldariaren buruan, bihotzean eta sormenean murgiltzen den filma da Camí lliure. Sukaldaritzaren mundu lehiakorrean bikaintasuna lortzeko gogor egin behar da lan, baina Raülek ez du arazorik horrekin, bere ama Carme Ruscalleda betitik izan baita horren eredu. Raülek urteak eman zituen droga-adikzioen mende, eta bizitzaz gozatzea eragotzi zion horrek. Halaber, bere lanbidean gehiago haztea ere eragotzi zion. Nolanahi ere, altxatzea eta gaur egun den bezalakoa izatea lortu zuen, benetako Raül. Familia funts-funtsezkoa da Raülentzat, eta gero eta erronka zailagoak ezartzen dizkio bere buruari gaur egun, non sukaldaritzaren grina eta eguneroko jarduera bitxiak –Instagramen argitaratzen dituenak– uztartzen dituen. Sant Pau –Raülen amaren hiru izarreko jatetxea– itxi zutenez geroztik Raülek izandako ibilbidearen zati bat erakusten digu dokumental honek.
Óscar Bernàcer
Espainia 
70 min.
Ricard Camarenaren sukaldaritza Valentziako baratze-produktuetan oinarrituta dago. Zaporeen arteko harmonia etengabe bilatzen du chefak, eta kritika liluratu eta mugak gainditu ditu bilaketa horrek. Jatetxeen kudeatzaile Mari Carmen Bañulsekin talde banaezin bat osatzen du, baina ezbehar handiak gainditu behar izan dituzte arrakasta erdiesteko; arrakasta horren adierazgarri, bi Michelin izar lortu dituzte, eta Espainiako Gastronomia Sari Nazionala eman diete duela gutxi. Bikoteak unerik orekatuena bizi du. Orekatua? COVID-19ak erronka berri bati sortu die: jatetxeak berriz irekitzea, "normaltasun berriaren" ziurgabetasunarekin. Pandemiatik kanpo, baratzeak bere hazkunde-ziklo naturalari jarraitu eta zapore-etorkizun berri bat eskaintzen dio chefari.
Michael Dweck, Gregory Kershaw
AEB - Italia - Grezia 
84 min.
Italia iparraldeko basoen barren-barrenean Albako trufa zuri preziatua dago ezkutatuta. Munduko bezero aberatsenek eskuratu nahi dute, eta misterio nola usaintsua hala arraroa izaten jarraitzen du. Ezin da ez landu ez aurkitu, ezta hondeamakina moderno eta burutsuenekin ere. Trufa horiek lurpetik nola atera dakien izaki talde txiki bakar bat dago Lurrean, txakurrez eta horien gizaki ilezuriez osatua; bastoiarekin dabiltzan gizaki horiek umore-sen gaiztoko italiar agureak dira, eta gauez baino ez dira joaten trufen bila, besteei inolako arrastorik ez emateko. Halere, bilatzaileen kokagune txiki horrek planeta osoa hartzen duen merkatu bizi bat sortzen du.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: