74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Filmak
Filmak
Irekiera
Valentina Maurel
Belgika - Frantzia - Mexiko 
108 min.
Europan ikasten urteak eman ondoren, Elsa familiarengana itzuli da, Costa Ricara. Han, ikusiko du ahizpa txikia bakarrik bizi dela familia-etxean eta geroz eta jarrera hotz eta bakartiagoa duela, bere mundu propioan bizi balitz bezala. Bitartean, gurasoak euren bizitza propioan murgilduta daude. Aita alde batetik bestera dabil, amorantetik amorantera, eta ama, berriz, gaztaroan idatzitako poema erotikoen berrargitalpenean dago kontzentratuta; bietako inork ez du ulertzen zein larria den familiaren egoera.
Itxiera filma
Marcelo Martinessi
Paraguai - Brasil - Portugal - Alemania - Espainia - Frantzia - Uruguai 
101 min.
Paraguai, 1959. Erregimen militar itogarri batean, Narciso Buenos Airesetik itzuli da, rock-and-rollak liluratuta. Karismatikoa, enigmatikoa eta nola gizonek hala emakumeek desiratua, irratiko izar eta askatasunaren sinbolo bihurtuko da laster. Baina ikuskizun baten ondoren, hilik agertuko da. Isiltasunak eta beldurrak egia itotzen duten herrialde batean, nork hil du Narciso?
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020
Diego Luna
Mexiko - Espainia 
98 min.
Bizitza hobe baten bila, Lucilak bere anaia Diegorekin bidaiatzen du Mexikotik, amarekin topo egiteko Madrilen. Amak zortzi urte eman ditu Madrilen legez kanpo lanean, seme-alabak mantentzeko. Iristen direnean, bizitza uste zutena baino gogorragoa izango da anai-arrebentzat.
Colectivo colmena
© Colectivo colmena
Fernanda Tovar
Mexiko - Espainia - Frantzia 
90 min.
La Maestra eta Paula euren taldeko igerilari onenak eta lagunik onenak dira, baina festa batean jazotako gertakari batek dena nahasiko du. La Maestra bizia eta geldiezina da, eta lagunik onenarengan zerbait aldatu egin dela nabarituko du: orain triste dago. Egia argitara ateratzen denean, biek ezinezko erabaki bati egin behar diote aurre: Paulak isilik egon nahi du, baina La Maestrak justizia nahi du. Lehen garaiezina zen adiskidetasuna, inoiz ez bezala egongo da kolokan.
WIP Latam 2025 Proyecta 2022
Juan Miguel Gelacio, Esteban Hoyos García
Kolonbia - AEB 
84 min.
Kolonbiako gatazka armatuan, semearen arrastoa galdu zuen Marthak; azken deshobiratzean hezur-kointzidentziarik ez delako albistea jasoko du emakumeak. Bide instituzional guztiak agortu ondoren, emakume talde batengana jo eta Sandra ezagutuko du. Sandrak zurrumurru bati buruz hitz egingo dio: "Lautadetatik urruneko herri batean, hildako bati mesede bat eska diezaiokezu". Elkarrekin joango dira harantz bi protagonistak, erantzun bila.
WIP Latam 2025
Manuela Martelli
Txile - AEB - Espainia - Mexiko 
110 min.
Txile, 1992. Aitona-amonek mendietan duten hotelean dagoela, Hanna eskiatzaile alemaniarraren lagun egin da Inés. Hanna arrastorik utzi gabe desagertzen denean, haren bilaketak ezkutuko egiak erakutsiko ditu.
Proyecta 2022 50 urteko askatasuna
Alessandra Sanguinetti
Argentina - AEB 
93 min.
Dokumentala 1999an hasten da, Sanguinettik bederatzi urteko bizilagunei proposatzen dienean euren fantasiak partekatzea; kolaborazio hark hainbat hamarkada iraungo zuen. Guillerminak eta Belindak haur izateari uzten diotenean, errealitatearen pisua hartuko dute jolasek. Denboraren iragaitea ardatz hartuta, pelikulak adiskidetasuna erregistratzen du, lanaren, amatasunaren eta etorkizun desberdinen aurrean. Argentinako panpan, gizonen mitologiaz osatutako eskualde bati begirada femeninoa eskaintzen dio filmak.
Fernando Eimbcke
Mexiko - Espainia 
99 min.
Galera handi bat izan zuenetik, Olgak bakardadeari eutsi dio, baina oineko behatz lodian ebakuntza kirurgikoa egiteko dirurik ez duenez, Tuliori —Olga bizi den familia anitzeko eraikinaren pareko zentro medikoan ospitaleratutako paziente baten senarrari— gela bat alokatu behar dio. Alabaina, gizonak egun batzuetarako alde egin beharko du eta haren seme Cristian geratuko da han aitaren ordez.
WIP Latam 2025
© Simone D'Arcangelo
© © Simone D'Arcangelo
Dominga Sotomayor
Brasil - Txile 
112 min.
Txileko uharte urrun eta haizetsu batean, Silvia itsas algak biltzetik bizi da; bizimodu lasaia darama bikotekidearekin. Txakurkume abandonatu bat —Yuri— adoptatuko du egun batean, eta bere egunak hain alaitasun, maitasun eta samurtasun handiz beteko dira, ezen berriz nahi izango baitu ama izan (luzaroan eutsitako grina). Alabaina, Yuri ezustean desagertu eta haurtzaroko trauma oinazegarri bat piztuko zaio Silviari, eta gainditu gabeko iragan bati aurre egin beharko dio.
Ricardo Alves Jr.
Brasil - Frantzia - Portugal 
96 min.
Belo Horizonten bizi da Graça bere neska-lagun frantsesarekin; frantses-eskola partikularrak ematen ditu han. Egun batean, aitak osasun-larrialdi bat izan eta emakumeak haurtzaroko etxera, aldirietara, itzuli beharko du. Hor, kongregazio erlijioso baten buru den bizilagun batek laguntza eskainiko dio. Kongregazioa Graça «bere lekura» itzultzen saiatu bitartean, intolerantzia- eta fanatismo-mundu batean harrapatuta geratu eta erotasunerako bidaia aztoragarri bati ekingo dio protagonistak.
Proyecta 2018
Bruno Santamaría Razo
Mexiko - Brasil - Danimarka 
105 min.
Mexiko Hiria, 90eko hamarkadaren hasiera. 11. urtebetetze-egunean bere lagunik hoberen Vladimirrekin maitemindu da Bruno. Gau horretan aitak GIBa duela jakingo dute, eta familia-bizitza eraldatu egingo da. Saltsa-abestietan egiten den modura, Brunoren familia abesten eta dantzatzen saiatuko da mina urruntzeko. Hogeita hamar urte geroago, Brunok filmatu eta berrirudikatu egingo du haurtzaroan erabat ulertu gabeko oroimen hura.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2022
Lorenzo Ferro, Lucas A. Vignale
Argentina 
76 min.
Milo, 9 urteko mutiko bat, Argentinako herri urrun batean bizi da; malambo dantzatzen ari da ikasten. Alabaina, bere benetako ametsa beste bat da: trenez bidaiatzea eta Buenos Aires arakatzea (filmetan baino ez du ikusi hiriburua). Bere mundu txikitik askatzeko, bidaia berri bati ekin beharko dio.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: