74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
M. Tayfur Aydın
Turkia 
111 min.
Aita hil ondoren, zazpi anai-arreba etxera itzuliko dira bananduta hainbat urte eman ondoren. Zerinen anai-arrebek jabego familiarra banandu eta saldu nahi dute, baina emakumeak ez du inolaz ere hainbat urteko sakrifizioaren ondoren irabazitako herentzia entregatu nahi. Zerinen erresistentziak gatazka handia pizten du, eta gatazka horrek ezkutuko sekretuak, aldatzen diren leialtasunak eta belaunaldiz belaunaldi familia moldatu duten tradizioak azaleratzen ditu. Anatoliako hego-ekialdean kokatua, Kirpilerin Savaşi / The Battle of Hedgehogs drama intimo eta emozionalki sutsua da, justiziari, zerbaiten parte izateari eta oinordetzan jasotako arauei desafio egiteak dakarren ausardiari buruzkoa.
Val Jashari
Kosovo - Montenegro 
103 min.
Zeka albaniar-estatubatuarrak Pristiman ezkutatuta eman ditu azken hiru urteak, taberna bat kudeatzen beste erbesteratu batzuekin batera. Ingelesez hitz egiten dute, New York idealizatuta dute eta atzean utzitako bizitzekiko ilusioari eusten diote. Ideal hori zapuztuko da, ordea, estradizio-itun batek polizia-sarekada bat eragiten duenean. Setiatuta, Zeka Vloraren balkoitik jauziko da, urruneko herri bateko emakume bat, bere arrazoi propioengatik desagertzen saiatzen dena. Toki estu batean elkarrekin giltzapetuta egonik eta elkar ezagutu gabe, erreprimitutako guztiari aurre egiten hasiko dira bi protagonistak, erredentziorako ezusteko bidaia bati hasiera emanik.
Filip Mojzes
Kroazia - Polonia 
72 min.
Prvi tjedan u kolovozu / The First Week of August drama familiarra erdi-klaseko bi senar-emazteren (Zoran eta Ivana) udako oporren ondoren gertatzen da. Ivana kazetaria da, eta trauma psikologiko bat pairatu ondoren, bere portaeraren kontrola galtzen hasi eta oldarkortasunez erasoko dio hamar urteko seme Davidi. Oporrek aurrera egin ahala, Zoran eta Ivanaren arteko harremanaren arazo sakonenak azaleratzen hasi eta gatazkak bizilagunekiko (lau kideko familia bat) elkarreraginera zabalduko dira azkenean.
Mónica Lima
Portugal 
110 min.
Etorkizun handiko aktorea izandako Liak ezustean itzuli beharko du bere jaioterrira, lehorteak eragindako Portugalgo landa-eremu batera. Etxea hutsik egongo zela uste zuen, baina familia osoa zain duela ikusiko du. Ikaratuta, janaritegian ezkutatuko da Lia, eta iruzkin aztoragarriak entzungo ditu han. Azkenean ihes egingo du, konfrontazioa atzeratu nahian. Haurren alaitasunak etxea betetzen du. Helduen arteko tentsioak, ordea, hazi egingo dira, ez baitira gai euren zauri propioei aurre egiteko. Lehorteak eta dekadentziak markaturiko paisaia batean, Lia distantziaren eta zerbaiten parte izatearen artean ibiliko da, baina bilera labain batek behartu egingo ditu guztiak bete gabeko ametsei aurre egitera, baita heredaturiko zauriei eta konexiorako desio desesperatuari ere.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: