71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Berriak
32 resultados Dibulgazioa
Astelehena, 2024(e)ko martxoak 11

Hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango zaizkie

Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 15ean hasiko da eta apirilaren 26ra arte egongo da zabalik

Asteazkena, 2023(e)ko abenduak 13

2024ko eskaintzak partekatutako pantaiaren programazioaren bidez talentu gazte berria sustatzea izango du helburu nagusietako bat

Zinema-bonua eta emanaldietarako sarrerak abenduaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakalerako webgunean eta informazio-gunean

Osteguna, 2023(e)ko azaroak 9

Donostia Zinemaldiko Z365 eremuaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntza duen ekimenak ‘Kontatutako zinea’ eta ‘Zinemagileen elkarrizketak’ programak biltzen ditu hamasei elkarrizketatan

Ostirala, 2022(e)ko abenduak 16

Lehenengoz, zentroaren zinema-programazioa hiriko zinema-jaialdien egutegiarekin koordinatuta diseinatu da

2023ko eskaintzaren xedea bereziki herritarrekin partekatzea izango da, bai eta sorkuntza-prozesuak ikusgai jartzea ere zinemagileekin topaketak eginez

2023ko emanaldietarako zinema-bonua eta sarrerak abenduaren 20tik aurrera eskuratu ahal izango dira Tabakaleraren webgunean eta informazio-puntuan

Asteartea, 2022(e)ko abenduak 13

‘Artxiboa’ web-orri berriak aukera ematen die herritarrei 4.000 dokumentu digital baino gehiago (argazkiak, kartelak, egunkariak…) libreki kontsultatzeko, eta, era berean, 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat ere badago, adituek aztertu ahal izateko

Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babestuta, Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiaren, Medialab Tabakaleraren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, garatutako ikerketa-proiektuaren lehen fasea amaitu da

Asteartea, 2022(e)ko urriak 18

Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernández Iriarte izango dira bederatzi elkarrizketetako lehenengoaren protagonistak. Haien elkarrizketa azaroaren 3an izango da, eta egingo den azkena, berriz, maiatzaren amaieran. Horretan, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira protagonistak

Saioak –Donostia Zinemaldiaren Z365 atalak eta Elías Querejeta Zine Eskolak kolaboratu dute– irekiak izango dira, aurrez aurre nahiz online

Osteguna, 2022(e)ko irailak 22

Lankidetza hori generoen araberako parte-hartzeari eta emakumezko zinemagileen presentzia handiagoari buruzko txostenean egindako txertaketetan hezurmamitzen da

Asteartea, 2022(e)ko irailak 13

Pentsamendua eta Eztabaida arloak hainbat alderdi jorratuko ditu, hala nola berdintasunaren eta genero-aniztasunaren defentsa, ingurumenaren eta lanaren iraunkortasuna industrian eta teknologia berrien eragina

Asteazkena, 2022(e)ko irailak 7

Zinemagile eta artista donostiarrak argazki-proiektu bat eraman du zentroaren bigarren solairura, Donostia Zinemaldiko hainbat departamentutan diharduten edo Zinemaldiarekin lotuta dauden pertsonen erretratuekin

Asteartea, 2022(e)ko irailak 6

Jada ezarri diren neurriekin, bederatzi eguneko lehiaketak 62 tona inguru CO2Eq murriztu ahalko ditu, CREAST kontsulta-agentziaren kalkuluen arabera

Astelehena, 2022(e)ko abuztuak 29

Abendura arte hamaika film proiektatuko dira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostia Zinemaldiaren programaziotik igaro zirenak

Asteartea, 2022(e)ko uztailak 12

Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Eceizaren ibilbidea ere errepasatzen du, haren artxibo pertsonaleko zenbait material argitaragabetan oinarrituta; material horiek Euskadiko Filmategian daude 2021etik

Asteazkena, 2022(e)ko ekainak 29

Zinemaldiak bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako funtsaren bitartez

Bigarren urtez jarraian, Zinemaldiak moketa gorri birziklatu eta birziklagarria erabiliko du

Asteartea, 2022(e)ko ekainak 7

Ikusmira Berriak ekimenaren babesean sortutako 'El agua' proiektua –bere lehen film luzea– Canneseko Zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu eta aste batzuetara izango da Alacanteko zinemagilea Tabakaleran

Osteguna, 2022(e)ko apirilak 7

‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zinemazale eta ikasleei zuzendua dago eta Z365 arloak, urte osoko Zinemaldiak, eta Elías Querejeta Zine Eskolak parte hartzen dute

Asteartea, 2022(e)ko martxoak 8

'Cea mai fericită fată din lume' / 'The Happiest Girl in the World' bere lehen filmaren emanaldian izango da zinemagile errumaniarra eta 2021ean Urrezko Hartza eskuratu zuen 'Babardeală cu bucluc sau porno balamuc' / 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lanaren sortzeko prozesuaz arituko da

Osteguna, 2022(e)ko otsailak 17

Saioa online izango da, eta ikastaroan izena emandako 280 lagunek jarraitu ahal izango dute

‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa, zinemazale eta ikasleei zuzendutakoa, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatzen du antolatzen du Donostia Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera

Ostirala, 2022(e)ko otsailak 4

'Zinemagileen arteko elkarrizketak' Z365 atalarekin -Donostiako Zinemaldiaren urte osoko zinemaldia- eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu da zine ikasleentzat eta zinemazaleentzat.

Osteguna, 2021(e)ko abenduak 30

Icíar Bollaínek, Lara Izagirrek, Carla Simonek, Rodrigo Sorogoyenek eta Jonás Truebak parte hartuko dute Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu den ikastaro honetan

Ostirala, 2021(e)ko abenduak 17

Nosferaturen baitako 'Zinemaldia 70' ziklo berriak Donostia Zinemaldiaren historiara hurbilduko gaitu Zinemaldiaren jaiotzaren 70. urteurrenean; 1953tik aurrera programatu izan diren 40 film proiektatuko dira

Zinemaldia + Plus-ek, Zinema eta Zientziaren bosgarren edizioak eta Christian Petzold zinemagile alemaniarrari eskainitako zikloak urtarrilean emango diote hasiera programazioari

Zine-bonua eta 2022ko proiekzioetarako sarrerak abenduaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakaleraren webgune berrian eta fisikoki eraikineko Info Puntuan

Osteguna, 2021(e)ko abenduak 16

Kutxa Kultur Plazan erakusketa bat egingo da 2022ko otsailaren 20ra arte: 30 argazki dira, esperimentazioak eta demokratizazioak, baina baita ezegonkortasun sakon batek ere, markatutako hamarkada batekoak

‘Zinemaldia 70. Historia posible guztiak’ egitasmoko lantaldea da ‘Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)’ erakusketaren komisarioa

Asteazkena, 2021(e)ko ekainak 9

Ekainaren 16an, asteazkena, eta 17an, osteguna, '2deo, Zinemaldia & Technology' jardunaldiak egingo dira, zinemagintzako zinemagile, teknologo eta profesionalentzako topagunea.

Profesionalek zineman eragiten ari diren aurrerapen teknologiko berriak eta 'blockchain', adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta droneen erabilera bezalako tresnak ezagutuko dituzte.

Asteazkena, 2021(e)ko martxoak 31

Online argitalpen hau urtean bitan plazaratuko da, eta kultura zinematografikoak beste diziplina zientifiko eta humanistiko batzuekin dituen loturak aztertuko ditu, arreta berezia eskainiz euskal zinemari

Lehenengo alean Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu da, konstruktibismoaren ikuspuntutik, eta Maria Jesusen 'Tatus' Fombellidaren lana aurkeztu da.

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: