71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Srdan Golubovic
Yugoslabiako Errepublika Federala 
96 min.
Sasa, junior mailako tiro txapeldun jugoslaviarra, Parisen egingo den Munduko Txapelketarako prestatzen ari da. Bere anaia Igor, munduko txapeldun-ohia, bere idoloa da. Kroazia eta Bosniako gerran, Igor frankotiratzaile izan zen eta handik heroinazale bihurturik itzuli zen. Sasak ezin du jasan anaiaren gainbehera. Igor behin eta berriz jipoitzen eta makurrarazten dutela ikusirik, Sasak mendeku hartzea erabakiko du eta bere ustez anaiaren egoeraren errudun diren guztiak hilko ditu. Hilketak Sasak egin dituela konturatzean, Igorrek bere burua erruduntzat aitortu ondoren, bere buruaz beste egingo du. Anaiaren heriotzak jota utzi duen arren, Sasak txapelketan parte hartzea erabakiko du.
Pasquale Marrazzo
Italia 
90 min.
Abuztua Milango hiriaren kanpoaldean. Gianni mutil artega da, Moreno bere anaia bikia minusbaliatuentzako egoitza batean ikustean sufritzen duena. Anselmo bere aitak, soldata urriko langile xume batek, bere emaztearen heriotzaren ondoren ez du bere semeak zaintzeko ez dirurik, ezta gogorik ere. Gianni bere kasa bizi da eta gasolindegi batean lan egiten du. Astialdia bere anaiaren, zeinari oso elkartuta dagoen, eta Betty bere neska-lagunaren artean banatzen du. Giannirentzat Moreno etxera eramatea obsesio bihurtuko da; baina bere asmoa zapuztu egingo da Anselmok familia batekin bizi dadin Morenoren denboraldi baterako adopzioa sinatzen duenean. Giannik dakien gauza bakarra zera da, anaia berreskuratu nahi badu diru asko beharko duela, eta azkar gainera; honela bakarrik konbentzitu bait dezake aita adopzioa bertan behera utz dezan.
Christophe Otzenberger
Frantzia 
93 min.
Haxix droga-trafikoagatik atxilotu dituzten Yann, Céline eta Lénak lau hilabeteko kartzela-zigorra eta bi urtez Parisko eskualdean bizitzeko debekua izango dituzte, eta epe horretan birgizarteratu egin beharko dute: enplegu bat, ostatua aurkitu... Corrèzeko herri batean kokatzen dira eta bertan epaileak ezarritako baldintzetara egokitu beharko dute. Aldatu egin direla frogatu beharko dute eta gizartera moldatzeko gauza direla.
Gerardo Tort
Mexiko 
85 min.
Rufinok 15 urte ditu eta Mexiko Hiriko kaleetan bizi da. Dirua lortzeko lantxoak eginten ditu eta La Seño eta El Ochoak, auzoa kontrolatzen duen begiramenik gabeko polizia batek, daukaten droga-salmenta negozian xixatzeaz moldatzen da. Egun batez, egoerak bultzatuta, Rufinok Ochoaren dirua ostuko du, eta poliziak haren jazarpenari ekingo dio. Xóchitl bere neska-lagunarekin hiritik aldegiteko asmotan dabilela, berak hilda uste zuen aita bizirik dagoela jakingo du. Alde egin aurretik hura aurkitzearekin itsututa, maitasunetik bakardadera, drogatik adiskidetasunera, elkartasunetik traiziora eramango duen abenturan murgilduko da eta, azkenik, deusik ez dutenen heriotz zentzugabera.
Michiel Van Jaarsveld
Herbehereak 
90 min.
Sammy, hamabost urteko neskatila, gizonengan pizten dituen desirez ohartzen da, nahiz eta Jacob bere anaia zaharrenak baino ez du erakartzen. Aita ospitale psikiatriko batean denez eta ama urtetan ikusi ere egin ez dutenez, Jacobek hartuko du neskaren kargu. Jacobek arreba halako arretaz zaintzen du, ezen harreman horrek emakume gisa heldutasuna lortzea eragozten dion. Patua erabakita dago jada, halabeharrez anaia-arreben elkartzea dakarren hori, azken finean, onartezina den zerbait. Sammy bere ekintzen aurrean erantzukizunak hartzearen garrantziaz ohartuko da orduan, baina horrek, ezinbestez, sakrifizio pertsonalena eskatuko dio.
Beto Gomez
Espainia 
102 min.
Iñaki, munta txikiko delituei esker bizi den ?bala galdu? batek, Mexikora ihesi joandako aitaren eskutitz baten bidez jakingo du amak gezurra esan ziela biei. Hartara, zoritxarreko lapurreta baten ondorioz, Mexikora alde egin beharko du. Iñaki harrapatuko duen enkontru eta gezur baten istorioa dugu honakoa, alde ezberdinez jositako herrialde batean, Mexiko bizi, magiko eta guztiz surrealistan, murgilduko duena. Oharkabean, amets arriskutsu bati lotuko zaio. Mexiko eta Espainiaren arteko putzu itzelaren gainetik eta Konkista garaitik bizirik dirauten ustezko gaitzondoetatik haraindi, adiskidetasunaren eta familia-loturen balioa azaleratuko da; eta zorte handirik gabeko eta bizitzan korrontearen aurka igeri egiten duten tipo batzuk edozerren kontra borrokatuko dute amets berezi hori lortzearren... Kaimanaren Ametsa, alegia.
Peter Naess
Norvegia 
90 min.
Ospitale psikiatriko batean bi urte igaro ondoren, Elling ?mundu erreala? esaten zaion horretara itzultzeko prest dago. Gizarte-laguntzak berari eta bere gelakideari, Kjell Bjarneri, Oslon apartamentu bat eskaini die, bertan euren buruak zaintzeko gai izango direlakoan. Jatetxe batera sartzea Antartida zeharkatzea bezain zaila denarentzat, bizitza berri hau oztopoz josita dago. Ahalegin handiz (eta ospitalera itzultzeko mehatxupean), Elling eta Kjell Bjarnek ziurtasunik gabe, urratsez urrats, bide ezezagunetan barrena abiatu beharko dute. Kjell Bjarnek emakume bat ezagutzen duenean, gora-behera ugari sortuko zaizkie, izututako bi gizon hauek daukaten guztia ematera behartuko dituztenak, guztia... eta gehiago.
Naguel Belouad
Algeria 
83 min.
Jadanik adinean sartutako Brahimek Fadah neska eder eta osasuntsuarekin ezkontzea erabaki du, hirugarren emazte batek oinordeko bat emango dion itxaropenaz, beste bi emazteak, Nakla eta Gamra, ez baitira hari seme bat emateko gauza izan. Brahimekin ezkontzera behartuta, Fadah beste bi emazteekin elkartuko dute mundutik erabat bakandutako etxe batean, bertatik irteteko erabateko debekuaz. Inork ez du kanpoaldearekin harremanik izango Brahimek salbu... Etxean lan egiteko neska gazte bat, Hemna, kontratatzen duen arte. Zenbait hilabeteren buruan, Fadahk haurdun dagoenaren zantzuak agertuko ditu.
Peter Callahan
AEB 
96 min.
Institutuko klaseak bukatu dira eta New York inguruko Hudson ibaiertzeko hiri txiki batean jendeak bere planak egin ditu eta hanka egin du; mundu guztiak, Jimek ezik. Bere lagunak unibertsitate batera edo bestera doazen bitartean, Jimek bertako taxi-konpainiarako lan egitea erabaki du, eta beraz, denbora alferrik galtzeko aukera izango du, kalean ibiltzeko, ?John's Bar & Grill? ostatuan herriko jendearekin edateko eta ezkondutako emakume batekin izan zuen abentura zoragarri hartaz gogoeta egiteko, zeinak, iraun zuen bitartean, bere bizitza pasioz eta zentzu berri batez bete zuen.
Mansour Sora Wade
Frantzia 
90 min.
Senegalgo hegoaldeko kostaldea. Laino arraro batek arrantzale-herriska bat estaltzen du egun askotan, batelak arrantzara atera daitezen galaraziz. Herriskako biztanleak larri dabiltza oso. Beldurra eta sineskeria nagusi diren ingurune horretan, haurtzaroko lagunak diren bi gazte, Yatma eta Mbanick, emakume berarekin maitemintzen dira, Maxoyrekin. Neskak Yatma errefusatzen duenean, honek bere aurkaria hiltzen du. Komunitateak bultzaturik, Maxoyek Yatmarekin ezkontzea onartzen du Mbanick mendekatzeko. Baina beste mendeku bat, hau askoz ere estaliagoa, iritsiko zaie itsasotik.
Tomas Gislason
Danimarka 
107 min.
Kamilla eta Henrik gazte daniarrak Las Vegaseraino ezkontzera joan diren arren, zeremonia erdian neskari beldurra sartu zaio eta korrika aldegin du. Ihesi doala, Rock izeneko ezezagun batek Los Angelesera motoz eramango du, eta gero bakoitzak bere bideari jarraituko dio. Kamillak Henrik limurtzen du bere bila joan dadin, baina hura iritsi baino lehen berriz aldegingo du. Honako ihesaldian, Kamila bahitu egiten dute eta berriz leku eta une egokian azalduko den Rockek libratuko du. San Francisco eta Seattlerako bidean elkarrekin abiatuko dira. Pixkanaka-pixkanaka, Kamillari Rocken bidaiaren zioa eta honen helburu arriskutsua igarri dituela irudituko zaio.
Petr Vaclav
Txekiar Errepublika - Frantzia - Herbehereak 
100 min.
Harreman baten amaieraren erretratua. Mutilak hogeita hamabost urtetik gora ditu; neskak, hogeita zortzi. Elkarrekin luzaroan egon dira: sei, agian zortzi urte. Batak bestearengan duen eragina handia da eta elkarrekin bizitutako esperientzien berezko mundu bat izateak lotzen ditu. Baina, orain, bizitzak bide ezberdinetatik eramaten ditu, gauza ezberdinek erakartzen dituzte... Zergatik? Zuk agian jakin, badakizu, agian egoera hori ezaguna duzu jada. Gizon baten eta emakume baten arteko harremanaren azterlan honen bidez, Petr Václavek Txekiar Errepublikan zegoen giroa eta bere belaunaldiaren baloreak deskribatzen ditu.
Carlos Molinero
Espainia 
98 min.
Gaur egun. Mediterraneoko kostaldean. Bidezko duten bizitza berri baten itxaropenak bultzatuta, ?legez kanpokoak? uholdeka iristen dira Afrikatik. Berta erizaina portuko taberna malapartatuetan zoriontasunaren bila dabil. Eduardo, hirira iritsi berri den polizi inspektore batek, gaisotasunak eta bere lanbideak sortzen dion etsipena tragoka edaten du. Biok topo egiten dute, amodiozko istorio basati batean murgilduz, baina euren harremana hiru gazte gatazkatsu diren Bertaren ilobek arriskuan jarriko dute: neska, Lucía, etorkinen trafikoan sartuta dabilen gizatxar batez maiteminduta dago; mutilak, Guillermo eta Raúl, skinhead talde bortitz bateko kide dira. Gau batez, senegaldar bat, Omar, gogotik egurtzen dute. Ikerketa polizialak beste oztopo bat gehituko dio pertsonaia hauen arteko harremanari.
Tomasz Thomson
Alemania 
93 min.
Anne hiri handi bateko bere apartamentuan bizi den neska gaztea da. Maitasunaren bila dabil, zehazki zer den ez daki ordea. Lau gizon ezberdin ezagutuko ditu eta denek arrastoa utziko dute bere bizitzan. Anneren bizitza hirian jendetzaren erdian sentitzen den bakardadearen isla da, mugimenduan sentitzen den mugiezintasunarena. Baina Annek ihes egin nahi du. Eta bere bihotzean ekaitz isil baten marruma entzuten da.
María Lidón (Luna)
Espainia 
101 min.
Tripulatzaileak daramatzan Marterako lehen bidaia helmugara iristear dago. NASAren eta ESAren baterako ahalegin bat da. Ezbeharra bat-batean gertatzen da eta jaitsiera-moduluak planetaren azalaren kontra joko du. Sei astronautetatik bost aterako dira bizirik. Berehala egoeraren larritasunaz ohartuko dira denak: Marterako joan-etorriko bidaia gutxienez 500 egunekoa da eta 26 hilabeteetan misio bakarra bidali daiteke. Erreskate-taldeak hiru urte behar ditu haraino iristeko, baina eurek airea, energia eta elikagaia hilabete gutxi batzutarako besterik ez dute.
Robert Connolly
Australia - Italia 
104 min.
Burtsaren erortzeak aurretik iragartzeko formula baten bila dabilen matematikako jeinu bat da Jim Doyle. Honek asmatutako programa informatikoaren ahalmenak Centabank-eko presidente Simon O'Reillyren irudimena eta diru-gosea piztuko ditu, bere gestio txarra dela eta, Administrazio Kontseiluaren miran dagoenarena. Simonek Centabanken lan egitea eskainiko dio Jimi, bertan dauden bitartekoei esker, bere teoria hobetu eta burtsaren hurrengo deskalabrua noiz gertatuko den zehazki jakin ahal izateko. Centabankek egun bakar batean merkatu osoa menpera dezakeela ziurtatzen dio Simoni. Azkenik, urriaren 25eko gauerdian historiako crack-ik handiena gertatzen da, Jimek sortutako sistema probatzeko unea, alegia.
Luis Eduardo Aute
Espainia 
90 min.
Luis Eduardo Autek erabat lapitzez marraztutako animazioko luzemetraia, Un gos anomenat Dolor (L'artista i el seu model) fantasia libertario bat da bertan erre-trataturiko pintoreen lan eta bizitzetako gertakizunetatik abiatuz, hala nola, Goya, Sorolla, Frida Kahlo, Picasso, Dalí eta Velázquez. Lan hau jorratzen 1996an hasi zen, eta denbora luze horrek benetako egile-artelan hau sortzeko prozesuaren konplexutasuna erakusten du, Aute artista polimorfoak osotasun bereiztezintzat jotzen baitzuen.
Fito Paez
Argentina 
97 min.
Europan ia hogei urte bizi ondoren, Carmen Uranga Buenos Airesa premiaz itzultzen da, bere aita hilzorian baitago. 42 urterekin, Carmen oso emakume hotza da, grinarik gabea, praktikoa. Sekula erreakzionatu gabe, bere erbestealdiak ekarri zion egoera traumatikoa estaltzen saiatu den Carmenek bizitza bikoitz bat dauka: gurasoen etxean bizi da, baina aldi berean, apartamentu bat alokatzen du, eta ondoko gelatik bikoteak larrua jotzen entzuteko kontratatzen ditu. Gatibutasunaren izuaren ondoren ezagutu duen plazerra sentitzeko modu bakarra da berarentzat. Carmen Gustavoren ahotsak sorgintzen du, lehendabizi neska batekin batera bikote gisa, eta gero, bakarrik kontratatzen duen mutilak. Carmen eta Gustavoren arteko harremana aurrera doan heinean, Anak, Carmenen ahizpa txikienak, sekretu ikaragarri bat, ezin aitortuzkoa, igarriko du.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: