tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
51. Edizioa 2003
Filmak
Filmak
El cielito / Little Sky
María Victoria Menis
Argentina 
Argentinako herri bateko auzo txiro xume batean, Felix, 21 urteko kaleko xixkalari bakarti eta arloteak Chango bahitu du, urte eta erdiko haur bat eta ihesean berarekin eramaten du. Benetako istorio batean oinarrituta dagoen film hau gurasoen eginkizun eta anai-arreben arteko maitasunari buruzko hausnarketa da.
Argentinako herri bateko auzo txiro xume batean, Felix, 21 urteko kaleko xixkalari bakarti eta arloteak Chango bahitu du, urte eta erdiko haur bat eta ihesean berarekin eramaten du. Benetako istorio batean oinarrituta dagoen film hau gurasoen eginkizun eta anai-arreben arteko maitasunari buruzko hausnarketa da.
El transcurso de las cosas / The course of things (Gauzen iragaitea)
Esteban Menis
Argentina 
El transcurso de las cosas filmak Gonzalo, gaur egungo Argentinako gazte baten istorioa kontatzen digu, nerabezaroa utzi eta heldutasunean murgiltzen deneko garaia. Bere burua aurkitze bidean zailtasunei, beldurrei, frustrazioei aurre egin beharko diela esan nahi du, eta baita etxean zeukan mundu ziurra alde batera uztea.
El transcurso de las cosas filmak Gonzalo, gaur egungo Argentinako gazte baten istorioa kontatzen digu, nerabezaroa utzi eta heldutasunean murgiltzen deneko garaia. Bere burua aurkitze bidean zailtasunei, beldurrei, frustrazioei aurre egin beharko diela esan nahi du, eta baita etxean zeukan mundu ziurra alde batera uztea.
Fugaz / Fleeting (Iheskor)
Víctor Dinenzon
Argentina 
60 urte bete dituenean, Aldo, ardo saltzaile jasankorra, bizitza oharkabean joan zaiola eta egin duen guztia hutsean geratu dela konturatuko da. Sentimendu horrek bere burua bilatzera eta beti atzeratu izan dituen gauza txiki horiek egitera bultzatuko du, bizitzarekin adiskidetzera eta bere sentimenduak bere inguruko pertsonekin konpartitzera.
60 urte bete dituenean, Aldo, ardo saltzaile jasankorra, bizitza oharkabean joan zaiola eta egin duen guztia hutsean geratu dela konturatuko da. Sentimendu horrek bere burua bilatzera eta beti atzeratu izan dituen gauza txiki horiek egitera bultzatuko du, bizitzarekin adiskidetzera eta bere sentimenduak bere inguruko pertsonekin konpartitzera.
La sombra del caminante / The Wandering Shadows (Ibiltariaren itzala)
Ciro Guerra
Kolonbia 
Mañek egoera ekonomiko zaila bizi du. Hanka bat galdu du eta horregatik ezin du enplegurik lortu, ezin du errenta ordaindu eta bere lagun hurkoen iseka eta mesprezuei aurre egin beharko die. Kalean hala moduz irauten saiatuko da eta bertan ezohiko pertsonaia bat ezagutuko du, Bogotako erdigunean 500 pesoren truke jendea bizkarrean eramatea ogibide duen gizona. ?Silletero? bat....
Mañek egoera ekonomiko zaila bizi du. Hanka bat galdu du eta horregatik ezin du enplegurik lortu, ezin du errenta ordaindu eta bere lagun hurkoen iseka eta mesprezuei aurre egin beharko die. Kalean hala moduz irauten saiatuko da eta bertan ezohiko pertsonaia bat ezagutuko du, Bogotako erdigunean 500 pesoren truke jendea bizkarrean eramatea ogibide duen gizona. ?Silletero? bat. Elkarri laguntzeko aukera dutenez, euren artean adiskidetasun bitxi bat sortuko da eta honek bizitza samurragoa egin eta libre izateko egokiera eskainiko die. Baina biek iragan bera dute, betidanik kolonbiarrek izandako indarkeriazko iragana. Iragan horrek uztartu eta bereiztu egiten ditu aldi berean, den-dena, berriro hastearen esperantza izan ezik, galdu duten izaki gisa aurkeztuz.
Los suspiros de mi corazón / The Sighs of My Heart (Ene bihotzeko hasperenak)
Enrique Gabriel
Espainia-Argentina 
Argazkinobelen aldizkaritxo bateko horoskopoa irakurtzen du ekonomia munduko marrazo gazte batek. Aldizkariaren igarpen ahalmenaz harrituta, hurrengo hilabeteko horoskopoa ezagutu nahi du nahi eta nahiez. Aldizkaria hiru agure xelebrek egiten dute, ideal zaharren borrokalari erromantikoak. Bere horoskopoa lortzeko asmoz, enpresariak bere benetako nortasuna ezkutatzen die eta be...
Argazkinobelen aldizkaritxo bateko horoskopoa irakurtzen du ekonomia munduko marrazo gazte batek. Aldizkariaren igarpen ahalmenaz harrituta, hurrengo hilabeteko horoskopoa ezagutu nahi du nahi eta nahiez. Aldizkaria hiru agure xelebrek egiten dute, ideal zaharren borrokalari erromantikoak. Bere horoskopoa lortzeko asmoz, enpresariak bere benetako nortasuna ezkutatzen die eta bere burua argazki-nobeletako aktore gisa aurkezten du. Baina Fraty, agure horietako baten hiru alabetako gazteena, azaltzean gauzak trabatuko dira.
Meteoro
Diego de la Texera
Brasil 
Brasilia-Fortaleza errepideko lanak egiten ari den taldearen abangoardia osatzen duten hirurogeita hamar gizonak Bahiako sertao-aren erdian abandonatzen dituzte 1964ko apirilan, Joao Goularten gobernu aurrerakoia boteretik kentzen duen militar kolpeak eztanda egiten duenean. Hala ere, gaitzerdi, une horretan eurekin hamahiru prostituta baitzeuden. Bizirik irauteko, elkarte utop...
Brasilia-Fortaleza errepideko lanak egiten ari den taldearen abangoardia osatzen duten hirurogeita hamar gizonak Bahiako sertao-aren erdian abandonatzen dituzte 1964ko apirilan, Joao Goularten gobernu aurrerakoia boteretik kentzen duen militar kolpeak eztanda egiten duenean. Hala ere, gaitzerdi, une horretan eurekin hamahiru prostituta baitzeuden. Bizirik irauteko, elkarte utopiko bat antolatuko dute elkarrekin -langileak eta prostitutak-, prostituziorik gabe, adarrik jarri gabe eta esplotaziorik gabe. Harmonia osoan biziko dira, harik eta misterioz beteriko zerutik beraientzat guztiz arrotzak diren bisitari batzuk agertzen diren arte.
Otra vuelta / Another Turn (Beste bira bat)
Santiago Palavecino
Argentina 
Sebastian Pagani, zine-zuzendari gazte bat, Chacabucora itzultzen da, bere jaioterrira, kanpoan luze ibili ondoren. Bertan bere lehen film luzea filmatzeko asmotan dabil, Haroldo Contiren ipuin batean oinarriturik, bere jaioterri bereko idazlea, diktadurak erail zuena. Jatorrizko asmo hau bere iragana bortizki berragertzean aldatu beharko du ordea: gaztaroko lagun batek bere bu...
Sebastian Pagani, zine-zuzendari gazte bat, Chacabucora itzultzen da, bere jaioterrira, kanpoan luze ibili ondoren. Bertan bere lehen film luzea filmatzeko asmotan dabil, Haroldo Contiren ipuin batean oinarriturik, bere jaioterri bereko idazlea, diktadurak erail zuena. Jatorrizko asmo hau bere iragana bortizki berragertzean aldatu beharko du ordea: gaztaroko lagun batek bere buruaz beste egin du oso egoera misteriotsuan. Bere filmerako beharrezko artisau-lan bat ikasten diharduela, Paganik heriotz horri buruzko xehetasun gehiago jakiten du, galderak ugaritzen dituztenak. Apurka, bere proiektuan interesa galduz doa, gero eta gehiago suizidaren azken egunei buruzko ikerketan murgiltzeko. Bukaera aldera, ustekabean bi kezkek bat egingo dute.
Pueblo chico / Small Town (Herri txikerra)
Fernán Rudnik
Argentina 
Herri bakarti bat itsasoaren ondoan. Herriko alkateak eskualdean agintzen du duela hogeita hamar urtetik hona. Maria honen neska-lagun gazteak postan egiten du lan. Toni marinela herrira heltzen da eskualdeko egoerari buruzko txostenak egiteko betekizunaz. Hirurak elkarrekin lasai antzean bizi dira. Egun batez, inbertitzaile batzuk iritsiko dira herrira aurrerapena ekartzeko as...
Herri bakarti bat itsasoaren ondoan. Herriko alkateak eskualdean agintzen du duela hogeita hamar urtetik hona. Maria honen neska-lagun gazteak postan egiten du lan. Toni marinela herrira heltzen da eskualdeko egoerari buruzko txostenak egiteko betekizunaz. Hirurak elkarrekin lasai antzean bizi dira. Egun batez, inbertitzaile batzuk iritsiko dira herrira aurrerapena ekartzeko asmoz. Alkateak aurka egingo die. Hiriburutik elikadura bidalketak eta irrati bidezko komunikazioak etengo dituzte, herria gose eta bakardadean isolatuz. Eutsi egingo dute. Desagertu nahi ez duen herri baten istorioa da.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea