71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Fernando Trueba
 
128 min.
Bebo Valdés, duela 40 urte Stockholmen atzerriratutako 85 urteko kubatar piano-jole bikaina, Bahiako Salvadorrera bidaian etorri da, Afrikako musikak eta erlijioak modu garbienean gorde diren tokira. Bertan Mateus topatu du, Bahiako musikari bat, zeinak komunitate afro-bahiatarraren bizitzan murgilarazi eta Candealera eramango duen, Carlinhos Brownen ekimenari eta bertako bizilagunen ahaleginari esker, oso komunitate berezia bihurtu den favela bat. Candealen ez dago armarik ezta drogarik ere. Egon badaude, hori bai, musika kontserbatorio bat, osasun-zentro bat eta Candealgo danborrak erakarrita kontinente guztietatik datozen artistentzako grabazio-estudio bat. Era guztietako ekimenetarako eragiletzat musika bera hartuz, Candealgo jendeak bere autoestimua eta errealitatea aldatu eta elkarrekin mundu hobeago bat egiteko itxaropena berreskuratu ditu.
Claude Nuridsany, Marie Pérennou
Frantzia 
80 min.
Umorea eta seriotasuna, xalotasuna eta jakituria nahastuz, afrikar griot (juglare herrikoi) batek mito eta elezaharren hizkuntza oroitarazlea erabiltzen du unibertsoaren eta izarren sorrera kontatzeko, gure planetaren hasiera sutsuak eta baita Lurrean biziaren agertzea ere; halere, benetako istorio bat da, gu guztion istorioa. Denboraz, materiaz, jaiotzeaz, maitasunaz eta heriotzaz mintzo zaiguna, protagonista nagusi animaliak direlarik. Sei urteko lana egin behar izan dute Microcosmos-en gidoilari eta zuzendariek bigarren lan hau gauzatu ahal izateko.
Robert Rodriguez
 
99 min.
Carmenek eta Juni Cortezek, helduxeagoak eta sailaren lehenengo emanaldian baina askoz ere eskarmentu handiagoarekin, euren ospeari eusten saiatu beharko dute, orain Gary eta Gerti Giggles anai-arreba espioi bikote berriarekin lehian baitabiltza. Mundua salbatzeko norgehiagokan, gazteak Amets Galduen Uhartera doaz, non Romero izeneko zientzialari ero batek genetikoki aldatutako izaki fantastikoak sortu dituen. Haatik, uharte misteriotsu horretan James Bonden erako goi-teknologiako tramankuluak ez dabiltzanez, euren senari jarraituz jokatu beharko dute.
M. Night Shyamalan
AEB 
108 min.
Herri bakartu batek bere lurren muga-mugan ezkutatzen den egia harrigarriari aurre egin beharko dio. Itxura batean, herriak leku baketsua dirudi, baina talde itxia osatzen duten bertako biztanleek sekretu ikaragarri bat gordetzen dute: herria inguratzen duten basoetan izaki beldurgarri batzuk bizi dira. Seinaleak hain dira kezkagarriak ezen inork ere ez duen herriko mugetatik haragoko basoetan sartu nahi. Alabaina, Lucius Hunt ikusnahi eta ausarta ezezagunean murgiltzeko asmotan dabil. Bere ausardia biztanleentzako mehatxagarri izango da, etorkizuna betiko aldatu baitezake.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: