71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Aukeraketa
Horizontes Aukeraketa
Sebastián Cordero
 
108 min.
Manolo Bonilla, Miamiko albiste sentsazionalisten programa bateko aurkezle izarrak, bere taldearekin Ekuadorreko hiri txiki batera bidaiatu du haurren segidako hiltzaile baten, ?Babahoyoko Munstroaren? istorioaren berri emateko. Istripuz gertatu den haur baten ezusteko heriotzak hiriko biztanleak Vinicio Cepeda, saltzaile ibiltari apal bat, lintxatzeko zorian jarri ditu. Alabaina, Manoloren esku-hartzeak gizonari bizitza salbatuko dio. Vinicio nahi gabeko hilketagatik kartzeleratu dute eta Manolori ?Munstroari? buruzko informazioa eskainiko diola zin egiten dio, honek bere bidegabeko espetxeratzeari buruzko erreportaje bat ematen badu. Manolok baietz dio, Viniciorengan sumatzen duen alde ilunak erakarrita, eta aurki arauak hausten hasiko da, inorren laguntzarik gabe hiltzailea atxilotuko duen heroia izan nahi baitu.
Paolo Agazzi
 
126 min.
Bolivia. Laurogeiko hamarkadako bukaeran. Diruz betetako kamioneta bat (milaka meatzarien soldatarekin) Andeetako goi-lautadaren erdi-erdian erasotu dute. Ostutako diru-kopuru izugarriak lapurrak ere harritu eta kezkatu ditu. Ikerketa nahaspilatsu bat abian jarriko da, Polizia beraren aldetiko gaitasunik eza, ustelkeria eta babeseko salaketa larrien erdian. Adolfo, ofizial bizkor eta zintzoak, ikerketa ofizialarekin paraleloan doan beste bati ekingo dio eta oso gertutik jarraituko du lapurren arrastoa; lapurretaren atzean beste norbait dagoenaren susmoa dauka, boteretsuagoa den norbait, erasotzaileak eurak baino beldurgarriagoa den norbait...
Sergio Bellotti
Argentina 
87 min.
Juan Domingo Peron hil den egun berean, Alfredo Alvarez soldaduak bere aita ezustean hil dela jakingo du. On Pedro Ignacio Alvarezen gaubeila bitartean, boterea berreskuratzeko eldarniozko ahalegin batean, hildakoaren gorpua Peron generalarenaren ordez aldatzeko asmoa duen ezkertiar erakunde peronista batek gogoz kontra preso hartuko ditu Alfredo eta bere familia. Itxialdi horretan, egoera tragikoak eta komikoak gertatuko dira, eta denak, bai presoak baita presozainak ere, 70eko hamarkadan nagusi ziren diskurtsoen galbahetik pasatako euren aurreiritzi ideologiko eta pertsonalen biktima izango dira.
Pablo José Meza
Argentina-Frantzia 
93 min.
Buenos Airesko hiritik 100 kilometrora dagoen herri txiki bat. Bere usadioekin. Bere gezur, sekretu, idiosinkrasiarekin. Hiriburuarekin amets egiten duen leku bat. Denboran gelditu den toki bat. Esteban, Matias, Alejo, Damian eta Guido duela 13 urte jaio ziren herriska honetan. Betidanik lagunak izan dira eta elkarrekin jasaten dituzte udako arratsalde aspergarriak, emakumeen ileapaindegi bateko eskailera-mailan eserita. Grinatsu, artega, aldaketa baten irrikitan, bizitzaren sasoirik aldrebestuenean daude. Haurtzarotik nerabezarorako horretan. Emakumeenganako jakin-mina azalduko da eta sexu-iratzartzea, guraso eta familia-aginduekiko asaldatzearekin batera. Herri bat. Sekretu asko. Bost lagun. Bost mutiko bat-batean hazteko gogotsu. Leku hobeago batean bizitzea dute amets. Arriskuan dagoen adiskidetasunari eutsi nahian. Elkarrekin igaroko duten azken uda ari dira dastatzen, agian.
León Errázuriz
Txile 
101 min.
Egungo Santiago bortitzan gertatutiko istorio gordin eta basatia, bizitasun sutsu eta liluragarrikoa baina, delinkuentzia eta drogaren zigorra errealismo harrigarriz erakusten duena. Bi gazte marjinalen istorioa da, zeintzuri beren lehen droga-salerosketa gaizki atera zaien. Gero, beren bizitzak arriskuan jarriko dituzten arren, galdutako dirua itzultzeko bi eguneko epea izango dute, eta hori lortzeko, geroz eta larriagoak diren delituetan neurrigabe endredatuko dira.
Juan Taratuto
Argentina-Espainia 
105 min.
Javierrek 30 urte luze ditu, zirujaua da eta, bere astialdietan, disc-jockey. Bere neska-lagun Mariarekin Estatu Batuetara joatea erabaki du. Neska aurretik joan da kontaktuak egiteko, berak bere bizitza desmuntatzen duen bitartean. Aireporturantz doala, Mariaren dei bat jasoko du. Nahastuta dago, beste gizon batekin oheratu da. Etxerik gabe, lanik gabe eta andregairik gabe, Javier bere gurasoekin bizitzera itzuliko da eta beti mozkortuta bukatzen duen psikoanalista batengana joaten hasiko da. Bakardadeari aurre egiteko, daniar handi bihurtuko den taxkur txiki bat erosi eta neska berriak ezagutuz depresiotik ateratzen saiatuko da. Txakurraz libratzera doala, Julia ezagutuko du eta, pixkanaka-pixkanaka, bere bizitza bideratzen hasiko da. Haatik, gauzak ondo dihoazenean, Mariak hots egingo dio itzultzera doala iragarriz. Mariak behar duela dio eta atzera ere elkarrekin egongo direla ziurtatu nahi du, alegia, egin ziona barkatuko diola. Eta Javierrek erabaki bat hartu beharko du. Julia ere zain dauka, eta bera jada ez da lehengo pertsona bera.
Marcos Bernstein
Brasil-Frantzia 
99 min.
Regina, Copacabanako poliziarekin elkarlanean auzoko zelatari gisa aritzen den 65 urteko emakume bakartiak kalearen bestaldeko eraikinean gertatu den hilketa baten lekuko izan dela uste du. Regina susmagarriarekin endredatuko da arriskutsu izan litekeen gertakari-segida batean, eta ondorioz, bere bizitzari buruzko gogoeta egitera behartuta ikusiko du bere burua.
Santiago Palavecino
Argentina 
80 min.
Sebastian Pagani, zine-zuzendari gazte bat, Chacabucora (Argentina) itzultzen da, bere jaioterrira, kanpoan luze ibili ondoren. Bertan bere lehen film luzea filmatzeko asmotan dabil, Haroldo Contiren ipuin batean oinarriturik, bere jaioterri bereko idazlea, diktadurak erail zuena. Jatorrizko asmo hau bere iragana bortizki berrargetzean aldatu beharko du ordea: gaztaroko lagun batek bere buruaz beste egin du oso egoera misteriotsuan. Paganik heriotz horri buruzko xehetasun gehiago jakingo du, galderak ugaritzen dituztenak. Apurka, bere proiektuan interesa galduz doa, gero eta gehiago suizidaren azken egunei buruzko ikerketan murgiltzeko. Bukaera aldera, ustekabean bi kezkek bat egingo dute. Otra vuelta oroimenari eta identitateari buruzko ironia malenkoniatsu bat da.
Ana Poliak
Argentina-Belgika 
93 min.
Herrialde barrualdetik etorritako gazte bat, Adrian, bere bizitza Buenos Airesen egiten saiatzen da. Nancy bere lehengusinaren apartamentu xumera aldatu da. Hirian geratzen diren eskuzko bolatoki bakarrenetako batean, makilak altxa eta bolak itzultzen ?parapalos? gisa lana aurkitu du. Adrianek besteenganako jakin-min handia dauka, jokalekuko bere kide zaharragoen istorio eta pentsamendu filosofikoak entzuteko irrikitan dago, beraz. El Turco maisu antzeko bat da, beti aldarte onean dagoena. Nippur hippy eta heavy metal baten arteko nahasketa da, tatuatua, amets eta kontraesanez betea. Daniel patxada eta berotasuna darion gizona da. Quiroga meatzari izan zen... Adrian, Nancy, El Turco, Nippur, Quiroga eta Daniel gizarteak zokoratuta eta harekiko axolagabe izan zitezkeen, baina horietako bakoitza, nola edo hala, besteez arduratzen da.
Fernán Rudnik
Argentina 
70 min.
Herri bakarti bat itsasoaren ondoan. Herriko alkateak eskualdean agintzen du duela hogeita hamar urtetik hona. Maria honen neska-lagun gazteak postan egiten du lan. Toni marinela herrira heltzen da eskualdeko egoerari buruzko txostenak egiteko betekizunaz. Hirurak elkarrekin lasai antzean bizi dira. Egun batez, inbertitzaile batzuk iritsiko dira herrira aurrerapena ekartzeko asmoz. Alkateak aurka egingo die. Hiriburutik elikadura bidalketak eta irrati bidezko komunikazioak eten egingo dituzte, herria gose eta bakardadean isolatuz. Eutsi egingo dute. Desagertu nahi ez duen herri baten istorioa da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: