71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Álvaro Buela
Uruguai 
95 min.
Pamela 34 urteko emakume txiki eta lotsatia da. Supermerkatu batean egiten du lan. Erlijio-tenplu batera joateko ohitura du. Bere ama autistari maiz egiten dio bisita. Pertsonaia anonimo bat da, distirarik gabeko bizitza daramana. Bat-batean, miraria gertatzen da. Pamelari patu zoragarri baten mezuak ezohiko bideetatik iritsiko zaizkio: bezero bat, trabesti bat, bere ama, ametsak, barra-kodeak, benetako zantzuak eta ametsezkoak. Datorren milurteko Salbatzailea bidean da eta bera, birjina izaki, hura munduratzeko aukeratua izan liteke. Bere buruari aurre ematera bultzatuta, Pamela barne bidaia batean abiatuko da. Bidaia paradoxiko bat: Pamela zenbat eta mistikoago agertu, are eta gizatiarrago bihurtuko baita.
Marcelo Gomes
Brasil 
105 min.
Johann alemana bere kamioiaz 40ko hamarkadako Brasilgo Ipar-ekialde barruan galdutako hiri txiki batera iritsi da. Ranulpho saltzaile gaztea Johannen etorrera ikustera atera da, kamioiak liluratuta. Alemanak barrualdea konkistatu nahi du daraman produktuaren salmentarekin -Aspirina izeneko medizina berri baten aunitz flasko-, eta horretarako Ranulpho gida gisa kontratatuko du. Laguntza moduan mendeak ekarritako beste asmakizun aparta erabiliko du gainera, aspirinaren ondorio terapeutikoak erakusten dituen zine-proiektagailu bat. Johann bazter honetara gerraren amesgaiztotik ihesi dator, bere familia osoa atzean utzita. Bere aldetik, Ranulphok lan berri honetan txirotasunetik Hegoalde aberatsera alde egiteko aukeratzat joko du.
Tristán Bauer
Argentina 
100 min.
Iluminados por el fuego filmak Esteban Leguizamón, 40 urteko gizon baten oroitzapenak kontatzen ditu, 1982an, 18 urte besterik ez zituela, Malvinetara errekluta gisa borrokatzera eraman zutenekoa. Honen borrokakide bat bere buruaz beste egiten saiatu da eta gertakari honek berarekin batera gerran aritutako bi errekluta gazte gogora ekarriko dizkio; Vargas, suizida eta Juan, borrokan hila. Bertara azalduko dira, gerraren berezko izugarrikeriak eta hotza eta gosea jasan beharra ezezik, laguntasun eta kidetasun istorioak ere. Estebanen begirada abiapuntutzat hartuz, filmak agerian uzten du euren bizitza hauskorrak pixkanaka heriotzaren muinean murgilduko direla. Hogei urte badira gerra amaitu zela, eta Estebanek Uharteetara itzultzeko ordua iritsi dela uste du, bere iraganarekin bat egin eta zauri zaharrak sendatu nahi baditu.
Javier Patrón “Fox”
Mexiko 
120 min.
Bi anaia eta hauen aitaorde modukoa den osaba Jesus bost urteren buruan elkartu dira. El Cucúren urtebetetzearen eta El Malbororen lehen askatasun egunaren hogeita lau orduak. Hirurak berriz elkarrekin egotearen ospakizuna, ahazten eta sendatzen ez den amodio bilatzea, preso egotea baino mingarriagoa den argitu gabeko traizio baten zalantza. Bihozgabe izatearen sentsazio arraroa, beldurrik ez edukitzearen, mugarik ez izatearen, beti bidemugan ibiltzearen, gau ta egun errege izatearen truke; eguna berriz argitu arte.
Ruy Guerra
Brasil 
110 min.
Uholde-euriek astindutako herrixka bakartu batean, bertako biztanleak miseria gorrian ez ezik, errepresio politikoaren erasopean bizi dira. Eskualdeko ekonomia kontrolpean daukan familiaren eta Gobernu zentralak bidalitako kontu-hartzailearen artean boterea eskuratzeko gerra bat dago. Eta hori gutxi balitz, bizilagunen intimitateak ezagutzera ematen dituzten panfleto anonimo batzuk agertuko dira etxeetako ateetan itsatsita. Nahaste-borraste honen erdian, era askotako grinak, traizioak eta mendekuak azaleratuko dira, bertan nahastuta daudenak egia non hasten den eta gezurra non bukatzen den ez dakitela. Gabriel García Márquezen La mala hora eleberrian oinarrituriko iragana eta oraina nahasten dituen maitasunezko eta gorrotozko istorioa kontatzen du pelikulak.
Edgardo Cozarinsky
Argentina 
80 min.
Eros daitezkeen elkartze eta tratu intimoez beteriko gau luze baten ostean, Victor, nerabezarotik atera berri den kaleko mutiko batek, gero eta larriagoak diren arrisku adieraztezinei aurre egin beharko die: zemaitzen duten ezezagunak, ozta-ozta saihestutako istripu bat, gozamenaren ondorengo bera hiltzeko ahalegin bat, eta azkenik, zoramen hiltzailea, naturaz gaindiko indarra, baina baita heriotzaz haratago maiteminduriko neskatxa baten samurtasuna ere. Eguzkia itzuli baino lehen, Victorrek, bere gaztaroan harekiko itsu bazen ere, amodio horrek atzera ere bereganatu dezakeela ikasiko du, agian heriotzeraino eramateko. Amesgaizto kutsua duen iniziazio-zeremonia, gauak ez du mutila hain bihozgabe utziko beharbada; dena den, behar baino lehen arrastoa utziko dio.
Sebastián Campos
Txile 
110 min.
Aste Santua bitartean arkitekto-famillia baten hondartzako etxean gertatzen da akzioa. Marco arkitektura-ikaslea da eta arkitekto nabarmen eta egozentriko baten hogei urte inguruko semea. Biek harreman lehiatsu ikaragarria dute, Soledad, Marcoren ama, baretzen saiatzen dena. Familia urduri samar dabil, Sofia, Marcoren lehen neska-lagun ofizialaren zain baitaude, zeinari buruz gurasoek oso gutxi dakiten. Auzoko etxeetara ere Marcoren lagun batzuk iritsi dira: Aldo, zuzenbide-ikasle diruduna, zeinak Pedro, ikaskide bat, berarekin hondartzara etor dadin konbentzitu duen, eta egun hauek bakarrik igarotzea erabaki duen Rita, gazte eder, lotsagabe eta isila. Arrazoi sendoak direla medio, Marcoren amak Santiagora itzuli beharko du. Sofia iristen denean, den-dena desorekatuko da: neskak droga-sorta ederra eta indar erotiko aztoratzailea dakartza berarekin, eta horien eraginez, Pazko-igandean Marcoren ama itzultzen denean, familia bera eta gainerako pertsonaiak halabeharrez aldatuta aurkituko ditu.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: