71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Montxo Armendáriz
Espainia - Alemania 
107 min.
Lehiaketa aurtengo film espainiarren artean gehien espero izan den batekin hasiko da. Montxo Armendarizen lan zail eta asmo handikoena izanik, zinemagile gisa duen nortasuna mantentzea lortu du, Bernardo Atxagaren eleberri ospetsuaren izaera leialtasun handiz islatuz, aldi berean. Garai ezberdinek elkar gurutzatuko dituzten hiru istorio biltzen ditu, bakoitzean pertsonaia pila aurkeztuz, eta horien bitartez, Obabako biztanle batzuen bizitzak zehaztasun handiz deskribatzen ditu.
Klausurako filma
Roger Donaldson
Zeelanda Berria 
127 min.
Zuzendari australiarrak istorio erreal bat hartzen du. Hau da, 70eko hamarkadan moto zaharrarekin txapelketa batean parte hartzekotan Utahra bidaiatu zen Zeelanda Berriko jubilatu baten epopeia. Gizatasun handiko keinuez jositako istorio hunkigarria da, inuzentzia, ironia eta askatasuna barra-barra ageri dituen Anthony Hopkinsek protagonizatua.
Lehiaketatik kanpo
Alberto Rodríguez
Espainia 
86 min.
Anaiaren ezkontza dela eta, Tano gaztea ordu batzuz erreformatoriotik irten egingo da. Haren lagun min Richirekin, Patri neskalagunarekin, etxean bizi den amona zaharrarekin eta auzoko koadrilarekin egoteko aukera ezin hobea izanik, ez da erraza erreformatoriora itzuli beharra. El bola-ren protagonista ahaztezinak antzezpen nabarmena egiten du, aurretik Zabaltegin estreinatutako El factor Pilgrim eta El traje-ren egilearen film berri honetan.
Hur Jin-ho
Hego Korea 
105 min.
Istripu baten ondorioz, gazte bat hil eta autoan zihoazen bi lagunak, ustez maitaleak, koma sakonenean geratuko dira. Horien senar-emazteak ospitalean topo egin eta etorkizun zailari aurre egiteko elkartzea erabakiko dute. Amodiozko istorio eder hau melodramaren ohiko osagarriak ekiditen ditu eta pertsonaien barneko drama sentikortasun eta kontu handiz aztertzen du.
Fabián Bielinsky
Argentina - Espainia - Frantzia 
134 min.
Nueve reinas opera primarekin arrakasta handia lortu ondoren, Fabián Bielinskyk atraku perfektu berri bat proposatzen du, non ezer eta inor ez den itxuran dirudiena. Ricardo Darínek, protagonista nagusia ohiko naturaltasunez antzeztuz, hitz gutxikoa izanda ere oso erne dagoen taxidermista epileptikoarena egiten du. Emazteak utzi duenez geroztik, kasino bat atrakatzea bururatuko zaio.
Simon Staho
Danimarka - Suedia 
112 min.
Staho zinemagile gaztearen hirugarren luzea da. Aurretik Zabaltegin estreinatutako Vildspoor (Wildside) eta Dag og Nat (Day and Night) zuzendu zituen, nortasun handia erakutsiz. Azken horren eskema narratiboa errepikatuz, hain berekoia izanagatik irtenbiderik gabeko egoera batera iritsiko den pertsonaia ero bat erretratatzeko duen adimena nabarmen uzten du, berriro. Stahok eszenaratzean eta aktore zuzenketan birtuosismo bitxia erakusten du.
Michael Winterbottom
Erresuma Batua 
92 min.
Winterbottom ezusteko berri batekin dator. Nine Songs-en ondoren, literaturako klasiko bat egokitu du, hau da Laurence Sterneren "Tristram Shandy" berritzaile eta sailkaezina. Zuzendariak, liburuaren izaera askea galdu gabe, filmaketa bat aukeratu du, fikzio eta errealitateen arteko bidaia ironiko eta irudimentsu bat sortzeko. Protagonista 24 Hour Party People-eko Steve Coogan da.
Per Fly
Danimarka - Norvegia - Suedia - Erresuma Batua 
104 min.
Unibertsitateko irakasle ezkondu batek harreman bat du globalizazioaren aurkako mugimenduan buru-belarri sartuta dagoen gazte batekin. Arma-fabrika bati egindako erasoan ekintzaileek polizia bat harrapatu eta hil egingo dute. Inork ez du furgonetaren gidaria salatu nahi. Duela bi urteko Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Gidoi Onenaren Saria jaso zuen Arven (Inheritance)-en zuzendariaren film berriak gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu, konponbide eztabaidagarriak sahiestu gabe.
Lehiaketatik kanpo
Anne Fontaine
Frantzia - Belgika 
90 min.
Emakumeak aseguru-etxe batean lan egiten du, ezkonduta dago eta alaba txikia du. Gizona berriz, amarekin bizi den albaitaria, aspertuta dago bakardadean bizi duen ohikeriarekin. Albaitariaren kontsultan gertatutako ezbehar baten ondorioz, elkar ezagutuko dute eta harreman anbiguo eta misteriotsua sortuko da bien artean. Nettoyage à sec-en zuzendariak suspentse-giro harrigarria lortzen du, batik bat bikote protagonistaren lanari esker.
Tristán Bauer
Argentina 
100 min.
Gaztetan Malvinetan britainiar ejerzitoaren aurka borrokatu ziren bi gazte hogei urte geroago elkartuko dira. Biek zentzugabeko gerra hartan gogoz kontra bizi izandako inpernua gogora ekarriko dute. Gizarte argentinarrak ahaztu nahi lukeen une historiko hartaz zintzo mintzo den fikziozko lehen filma da. Iazko Zinema Eraikitzen saileko garaile nagusia.
Stéphane Brizé
Frantzia 
93 min.
Jean-Claude epai-idazkariaren lana jakinarazpenak banatu eta bahiturak komunikatzea da. Bananduta dago, aita zaharra egoitza batean bizi da eta semearentzat berea bezalako etorkizun kaskarra espero du. Bulego pareko dantza eskolan Françoise ezagutuko du. Filmak tangoaren erritmo sentsual eta limurtzailean itxaropen izpi bat aurkituko duten pertsonaia bakarti batzuen azterketa bikaina egiten du. Aziertuzko hiru aktoreek, gainera, ikuslearekiko komunikazio estu eta erraza lortuko dute.
Manuel Martín Cuenca
Espainia 
115 min.
Anak errefuxiatuen laguntza-bulego batean lan egiten du eta ezin dio aurre egin semeak logelan giltzaperatzeko hartutako erabakiari; ajedrezarekin itsututa dabilen preso ohiak kartzelako lagunarekin izandako harremana berreskuratu nahi du; kontrabandoan aritzen den kubatarrak harreman bat du bezero onenaren emaztearekin. Bigarren aukera bati buruzko istorio gurutzatuon zuzendariak La flaqueza del bolchevique bere lehen luzea Zabaltegin estreinatu zuen.
Jan Cvitkovic
Eslovenia - Kroazia 
103 min.
Mutilzahar batek herrian ospatzen diren lurperatze guztietan hileta-testuak irakurtzea du ogibide bakarra. Arrebarekin, ia beti kanpoan dagoen koinatuarekin, bere buruaz beste egin nahi duen aitonarekin eta bi ilobekin (bata bihurria eta gormutua bestea) bizi da. Ohitura-film hau Balkanetako ohiko zinemagintzaren eredu garbia da, gag-ez osatutako egoerekin hasi eta drama gordin batean bihurtuko dena. Lehen filmarekin zenbait jaialditan saritutako Esloveniako zinemagile baten bigarren luzea da.
Andreas Dresen
Alemania 
100 min.
Udara Berlinen. Bi emakume gazte, lagunak eta auzokideak, eguneroko oztopo ugariei aurre eginez bizitza gozatzen saiatuko dira. Batak seme bat du eta arazoak ditu alkoholarekin. Bestea gazte ausarta da, agureak zaintzen ditu eta bizitza partekatzeko gizon baten bila dabil. Berlin ezezagun bezain gertuko baten erretratu malenkoniatsua, nahiz eta dramatismorik gabe eta tonu arinez erakutsi eta bi protagonistak txera bereziaz zaintzen dituen.
Andreas Dresen
Txekiar Errepublika - Frantzia - Alemania 
100 min.
Auzo txiro bateko zenbait bizilagunen erradiografia: Ameriketara joan den mutil baten neskalaguna, izkutuan neskarekin maiteminduta dagoen gaztea, senarrak utzi eta dibortzioa eskatzera ausartzen ez den maitalea duen ama eta erabat harrituta alde batetik bestera eramango dituzten umeak, tartean. Gidoi zehatz bat, eszenaratze sendoa eta aktore talde bikaina nabarmentzekoak dira. Urte askoren ondoren, txekiar zinema Donostiako lehiaketara itzuliko da, interes handiko lan bat aurkeztuz.
Chema de la Peña, Gabriel Velázquez
Espainia - Portugal 
103 min.
Paristik Lisboarako trenean zenbait istorio garatuko dira: Frantziako taxista xenofobo eta arrazista bat, zorioneko topaketa bat sumatuko duen emazte portugaldarrarekin; erlojuak salduz ahal bezala bizi den afrikarra; trenbidearen ibilbidea alda dadin sinadura bila dabilen bikote gazte bat; elkarri hitz egiten ez dioten bi anaia... Arraza eta hizkuntza-anitzetako film honetan, zuzendariek heldutasun handia erakusten dute.
Terry Gilliam
Erresuma Batua - Kanada 
122 min.
Drogazale bikote bat eta euren alaba txikia etxe kalamastra batean bizi dira. Emaztea ustekabean hilko denean, aita-alaba landetxe korrokoil batean kokatuko dira. Aita ere hil egingo da, eta alabak, orduan, ezin pertsonaia bitxiagoez jositako alegiazko mundu bat eraikiko du. Terry Gilliamen gainontzeko lanetan bezala, "mareen herrialde" honetan istorioa bera baino are garrantzitsuagoak dira zuzendariak bere irudimen mugagabearen xehetasun guztiak islatu asmoz darabiltzan efektu berezi ikusgarriak.
Ruy Guerra
Brasil - Argentina - Portugal 
120 min.
Gabriel García Márquezen eleberri ezezagunetakoa den "La mala hora?-ren egokitzapena. Elkarren aurka dauden bi familia boterea lortzeko norgehiagoka ariko dira, kuriaren, udal gobernuaren eta epailetzaren ordezkarien bitartekotza interesatuarekin. Edozer baliabide egokia da batzuk besteei norberaren pentsamoldea inposatzeko, menderatutako lurraldea herrixka ziztrin bat besterik ez bada ere. Bere egitasmoa iazko ekitaldiko Zinema Eraikitzen sailean aurkeztu zuen Ruy Guerra zinemagile brasildar ospetsuaren film berria.
Farida Benlyazid
Espainia - Maroko 
101 min.
Angel Vázquez (1929-1980) idazlearen izenburu bereko eleberri arrakastatsuaren bertsioa, non protagonistaren bakarrizketak umore garratzez erakusten duen Tanger hiri mitikoaren bizitza, une oparoenak, erorialdia eta bere bakardadea barne. Mariola Fuentesek ederki antzezten du pertsonaia konplexu hori. Argazkia José Luis Alcainerena da, hau da Tangerreko beste ospetsua.
Zhang Yang
Txina - Herbehereak 
129 min.
1967an jaiotako gizon baten bizitza aztertzen du, hark bizi izandako hiru une garrantzitsuenen bitartez: hamaika urte zituela, aspaldian desagertutako bere aitaren berri izan zuen; hogeita bat urterekin, margolari izateari eutsi beharko dio, aitaren aginduz; hogeita hamaika urte dituela, aita berriro desagertu egingo zaio. 1999ko Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Xizhao-ren zuzendariak sinatutako famili-historia bat da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: