71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Álvaro Pastor, Antonio Naharro
Espainia 
105 min.
Daniel, 34 urteko Sevillako gaztea, Down sindromea duen eta unibertsitateko titulua lortu duen lehenengo europarra da. Administrazio publikoan hasiko da lanean, eta han, Laura ezagutuko du, itxuraz inongo ezgaitasunik ez duen lankidea. Daniel harekin maiteminduko da.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Atom Egoyan
Frantzia-Kanada 
99 min.
Catherine arrakasta handiko medikua da, baina bere senarra David musika irakasle erakargarriak engainatu egiten duela susmatzen du. Bere susmoak eta beldurrak alde batera uzteko, Chloe izeneko neska gazte liluragarri bat kontratatuko du Daviden fideltasuna probatzeko. Chloek Davidekin egiten duenari buruz esaten dizkion kontakizun sutsuek sexuaren eta sentsualitatearen bidea berriz aurkitzera eramango dute Catherine. Baina tentazioaren atea irekitzean, familia arrisku larrian jarriko du?
Klausurako filma
Rodrigo García
AEB 
125 min.
Mother and Child hiru emakumeren eta haien maitasun istorio nagusien kontakizuna da: beren gizonekin, alabekin eta amekin. Amak behin eta berriz eskatu ondoren, azkenean Karenek abandonatu egingo du 14 urterekin izan zuen alaba. Orain, 36 urte geroago, alaba galdu izanaren atsekabeak jarraitzen duen bitartean, familia bat eta bizi-poz pixka bat emateko prest dagoen gizona aurkituko du. Elizabeth, neskatila hura, bere familiako arazoekin, sexualitatearekin eta boterearekin borrokan ari da. Berak ere badu maitatzeko gaitasuna, baina haurdun geratu beharko du beste pertsona bat gurtzen ikasteko. Lucyk ama izateko prest dagoela uste du. Haren ama ezinbestekoa izango da Lucyk beti eduki nahi izan duen alaba zaintzen ikasten duen bitartean. Mother and Child filmak bizitzan egiten ditugun aukeraketez hitz egingo digu, galtzen ditugun aukerez eta amaren eta seme-alaben arteko lotura hautsiezinaren indarrari buruz.
Lehiaketatik kanpo
Pelin Esmer
Turkia-Frantzia-Alemania 
110 min.
Mithat bildumazale amorratuaren eta hura bizi den finkako atezaina Ali-ren istorioa da hau. Mithatentzat Istanbul bere bildumak bezain handia da; Ali, ordea, landako herri txiki batetik dator eta hiria bere inguruko lau edo bost etxeen multzora mugatzen da. Bizilagunek eraikina berreraikitzeko erabakia hartzen dutenean -lurrikaren beldurragatik eta etxearen balioa areagotzeko-, Mithatek borroka egin beharko du bere bildumak salbatzeko. Eraikina bakarrik bizi diren bi gizonen leku komuna izango da; azkenean, nahi gabe, batak bestearen destinoa aldatuko du.
Ana Kokkinos
Australia 
115 min.
Egun batean eta gau batean zehar, zazpi ume kaleetan barrena ibiliko dira hiriko odisea batean murgilduta. Nolanahi ere, etxerako bidea ez dute guztiek aurkituko. Egunsentia da baina oraindik egun berean gaude; oraingoan odisea bost amen ikuspuntutik ikusiko dugu. Haien bidaiei erreparatuta antzemango dugu amak, zaintzen dituzten haurrak bezain galduta eta babesgabe daudela. Eta gaua amaitzerako, horietako batek bere amesgaiztorik handienari egin beharko dio aurre.
Lu Chuan
Txina 
135 min.
1937. urtea. Japoniako tropak Txinako behin-behineko hiriburuan sartu dira. Okupazio anker horri "Nanjingen bortxaketa" izena jarriko diote. Zuri-beltzean errodatua dago angeluhandiarekin, eta japoniarren eta txinatarren ikuspuntuak tartekatzen ditu hiri suntsituko eguneroko bizitzaren erretratu inpresionista eta sinesgarria egiteko. Xehetasun handiz azalduko dizkigu, halaber, gerra garaian bizirik ateratzen direnek izaten dituzten dilema etikoak.
Isaki Lacuesta
Espainia 
104 min.
Martín militante argentinarra izandakoa da eta hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Espainian erbesteratuta. Egun batean, adiskide izandako Raúlen deia jasoko du; hark, Argentinara itzul dadin eskatuko dio. Helburua Raúlek Tucumaneko oihanean hasi dituen indusketetan laguntzea da. Indusketa horien bitartez haien kide izandako Ezequielen hondarrak aurkitu nahi ditu. Ezequiel, militarrekin izandako borroka baten ondoren desagertu zen. Bi adiskideek etxe berean bizi beharko dute zenbait egunez, eta ondorioz, urte hauetan beren mundua ikusteko modua asko aldatu dela ohartuko dira. Tentsioak gora egingo du pixkanaka, eta bilaketak aurrera egiten duen heinean, Raúlek eta Martínek Ezequiel zer lekutan dagoen esaten dutena baino hobeto dakitela ikusiko dugu.
Aaron Schneider
AEB 
101 min.
Tennesseeko ermitau misteriotsu bati buruzko kondaira eta egiazko istorioa nahasten ditu. Felix Bushek luxuz beteriko bere hileta-festa antolatu zuen 1930eko hamarkadan? oraindik bizirik zegoela! Gizartean moldatzen ez zen Bush ?basatia? bere herriko biztanleek haren inguruan eraiki zituzten mito maltzurrek irentsi zutela zirudien, bere ?hileta egunean? gizartetik zergatik alde egin zuen azaltzeko adorea bildu zuen arte. Sekretuak, istorioak eta desengainuak nola puzten diren erakutsiko digu kontakizun honek, baita egia esateak erredentzioa dakarrela ere.
Bruno Dumont
Frantzia 
105 min.
Hadewijch izeneko nobiziaren fede itsu eta estasizkoarekin txundituta, Ama Nagusiak komentutik botatzea erabakiko du. Orduan, Hadewijch, Céline izango da berriz, diplomatiko baten 20 urteko alaba. Hala ere, Jainkoagatik duen maitasun sutsuak, bere haserreak eta Yassine eta Nassirrekin duen topaketak, eremu arriskutsuetara eramango dute neska.
Mohammad Rasoulof
Iran 
92 min.
Rahmatek hainbat irletara joateko agindua jaso du berriz ere; urte asko daramatza lan bera egiten. Irla horietako biztanleen malkoak jaso ditzan eskatu diote. Urte askoz jendeak bere malkoak Rahmati eman badizkio ere, inork ez daki, zehatz-mehatz, zer egin duen hark malko horiekin.
Christophe Honoré
Frantzia 
105 min.
Nigel-engandik banandu zenetik, Lénak ahal duena egiten du bere bi semeak aurrera ateratzeko, eguneroko bizitzan gertatzen zaizkion gorabeherak gaindituz. Baina oraindik okerrena geratzen zaio: bere familia geldiezin eta gogotsuari aurre egitea; alaba kosta ahala kosta pozik ikusteko edozer egiteko prest baitaude.
Javier Rebollo
Espainia-Frantzia 
95 min.
La mujer sin piano XXI. mendearen hasierako Madrilgo edozein etxekoandreren erretratua da. Protagonista emakume ezkondua da. Harentzat ez dago bazkaltzeko orduan, puntu-puntuan, janaria mahai gainean kea dariola ikustea baino poztasun handiagorik. Filmak emakumearen bizitzako hogeita lau ordu erakutsiko dizkigu; etxean egiten duena, lanean, haren bizitza sexuala. Gau batez bizitza horretatik alde egitea erabakiko du, eta gauak irauten duena iraungo duen ihesaldi horretan gertatzen zaion guztia kontatuko digu. Filma etxekoandreen alienazioari eta esklabotzari buruzko lana dela esango du zenbaitek, baina egiaz, menopausian sartzear, lagunik eta gizarte harremanik gabe, bizia familiaren alde eman duen, eta bere burua eta ilea gustuko ez dituen emakumeak gauaren bultzadari jarraitzea erabakitzen dueneko istorioa da.
François Ozon
Frantzia 
90 min.
Mousse eta Louis, gazteak, ederrak eta aberatsak dira, eta maiteminduta daude. Baina drogek haien bizitza inbaditu dute. Egun batean, Louis gaindosiz hilko da. Mousse bizirik aterako da, baina laster, haurdun dagoela jakingo du. Nahastuta, etxetik alde egingo du, Parisetik urrun. Zenbait hilabete geroago, Louisen anaia harekin elkartuko da bere babeslekuan.
Juan José Campanella
Argentina-Espainia 
129 min.
Azken 25 urteetan krimen bat burutik ezin kendu ibili da Benjamín Espósito. Orain, bere heldutasunean, istorio hartara itzultzea erabaki du; berriz ere maitasunak, heriotzak eta laguntasunak zeharkaturiko iragan hartan sartuko da. Baina oroimen horiek, hamaika aldiz gogora ekarri dituen arren, iraganaren ikuspegia aldatuko diote orain. Eta bere etorkizuna berridatziko dute.
Matthias Glasner
Alemania 
107 min.
Chris eta Jenjira txikia mafiarengandik ihesi dabiltza. Holger-ekin batera, Chrisek pertsonen trafikoan aritzen diren gaizkile batzuen eskuetatik hartu du 9 urteko vietnamdar txikia, harengatik ezer ordaindu gabe. Maggie polizia inspektore lotsatia da eta gehiegi edateko joera du. Egun batean bere senarrak duela 16 urte zergatik utzi zuen jakingo du. Bi pertsonaiek topo egingo dute Chrisi hilketa bat leporatzen diotenean. Hainbat galdeketaren ondoren ongi ezagutuko dute elkar, eta batak besteari bere ezkutuko beldurrak eta desioak aitortuko dizkio.
Jeon Soo-il
Hego Korea 
83 min.
In-hwa, 18 urteko neska gaztea, bakarrik bizi da Busanen. Inork ez daki haurdun dagoela, Sang-mi lagun-minak izan ezik. Hark, haurra adopzioan eman dezan aholkatuko dio. In-hwak gogo txarrez utziko du haurra. Denborak aurrera egin ahala gero eta gehiago oroituko da umeaz eta adopzio etxera joatea erabakiko du, hura errekuperatzera. Umezurtz etxeko langileek ez dute haren eskakizuna onartuko eta haurra familia berriarekin askoz hobeto egongo dela esango diote. In-hwak adopzio familiaren helbidea besterik ez du, Frantzian bizi dira, eta hara joatea erabakiko du.
Fernando Trueba
Espainia 
127 min.
Txilen, demokrazia iristearekin batera, amnistia orokorra eman diete odol deliturik ez zuten preso guztiei. Ángel Santiagok kartzelan jasan zituen abusuengatik mendekua hartzeko erabakia hartu du eta Vergara Grey banku-lapur ezagunaren bila abiatuko da. Lapurrak, ordea, alde batera utzi nahi du irabazi duen ospea. Lapurreta arriskutsu baterako planak okertu egingo zaizkio Santiagori Victoria dantzari nerabe misteriotsuaren presentzia magikoagatik.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: