tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Haurrentzako zinema
62. Edizioa 2014
Filmak
Filmak
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Ernest & Celestine
Stéphane Aubier, Benjamin Renner, Vincent Patar
Frantzia - Belgika - Luxenburgo 
Hartzen munduan, sagu baten lagun egitea gaizki ikusita dago. Ernestek, musikari ibiltari gisa aritzen den hartz erraldoi pixka bat ipurterre baina bihotz onekoak, Celestine txikia hartuko du bere etxean; karraskarien lurpeko mundutik ihes egin duen sagutxo umezurtz bat. Gabrielle Vincenten haurrentzako liburu-sail ospetsuan oinarritutako fabula ederra da eta Danniel Pennacek i...

Hartzen munduan, sagu baten lagun egitea gaizki ikusita dago. Ernestek, musikari ibiltari gisa aritzen den hartz erraldoi pixka bat ipurterre baina bihotz onekoak, Celestine txikia hartuko du bere etxean; karraskarien lurpeko mundutik ihes egin duen sagutxo umezurtz bat. Gabrielle Vincenten haurrentzako liburu-sail ospetsuan oinarritutako fabula ederra da eta Danniel Pennacek idatzi du; hau da, gaur egungo egile frantziar handietako batek.

Kon-Tiki
Espen Sandberg, Joachim Rønning
Erresuma Batua - Norvegia 
XX. mendeko bidaia harrigarrienetako batean oinarrituta dago, Thor Heyerdahl gazte abenturazalea buru izan zuen espedizio harrigarrian. Kon-Tiki baltsan 8.000 kilometroko zeharkaldia egin zuten, munduari teoria ausart hau frogatzeko: Polinesiako lehenengo biztanleek Ozeano Barea zeharkatu zuten eta Hego Amerikakoak ziren, ez Asiakoak.

The Nut Job (Hurrak eta lapurrak)
Peter Lepeniotis
Kanada - AEB - Hego Korea 
Surly katagorriak eta bere lagun Buddyk beren bizitzako lapurretarik handiena egin nahi dute, fruitu lehorren denda batean. Ia konturatu gabe, gangster batzuk prestatzen ari ziren banku-lapurreta batean nahasiko dira. Familia osoarentzako abenturazko komedia dibertigarria.

Tarzan
Reinhard Klooss
Alemania 
Afrikako urrutiko oihan batera egindako espedizio batean, John Greystoke eta bere emaztea hil egingo dira, helikoptero-istripu baten ondorioz, 70 milioi urte lehenago meteorito bat non erori zen ikertzen duten bitartean. Meteorito horren mineralek munduko energia-arazoak konpondu ahal izango lituzkete. Beraien seme gazteena, Tarzan izengoitia duen J.J., bakarrik aterako da bizi...

Afrikako urrutiko oihan batera egindako espedizio batean, John Greystoke eta bere emaztea hil egingo dira, helikoptero-istripu baten ondorioz, 70 milioi urte lehenago meteorito bat non erori zen ikertzen duten bitartean. Meteorito horren mineralek munduko energia-arazoak konpondu ahal izango lituzkete. Beraien seme gazteena, Tarzan izengoitia duen J.J., bakarrik aterako da bizirik. Gorila batzuek umea topatu, eta haietako bat balitz bezala hartuko dute.

Walking with Dinosaurs (Dinosauroen artean)
Barry Cook, Neil Nightingale
AEB 
Historian lehenengo aldiz, dinosauroak nagusi zirenean planeta nolakoa zen ikusi ahal izango dute ikusleek. Pelikulak historiaurreko mundu epiko eta zirraragarrian murgilduko gaitu.

Historian lehenengo aldiz, dinosauroak nagusi zirenean planeta nolakoa zen ikusi ahal izango dute ikusleek. Pelikulak historiaurreko mundu epiko eta zirraragarrian murgilduko gaitu.

L'extravagant voyage du jeune et prodigieux T. S. Spivet / The Young and Prodigious T. S. Spivet (Gazte harrigarria, T.S. Spivet)
Jean-Pierre Jeunet
Frantzia - Kanada 
T.S. Spivet Montanako arrantxo batean bere familia bitxiarekin bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako duen talentu izugarriak, laster, ordaina izango du. Erakunde zientifiko batek sari entzutetsu bat emango dio. Maleta txiki batez hornituta, herrialdea zeharkatzera doa, saria jasotzeko.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea