tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Horizontes Latinos
62. Edizioa 2014
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Casa Grande
Fellipe Barbosa
Brasil 
Rio de Janeiroko elite sozialaren munduan girotutako istorio bat da, gehiegi babesten duten gurasoengandik ihes egin nahian dabilen nerabe bati eta bitartean sosik gabe gelditzen den familiari buruzkoa. Fellipe Barbosa brasildarraren bigarren pelikula hau Rotterdameko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen.

Rio de Janeiroko elite sozialaren munduan girotutako istorio bat da, gehiegi babesten duten gurasoengandik ihes egin nahian dabilen nerabe bati eta bitartean sosik gabe gelditzen den familiari buruzkoa. Fellipe Barbosa brasildarraren bigarren pelikula hau Rotterdameko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen.

Ciencias naturales / Natural Sciences
Matías Lucchesi
Argentina - Frantzia 
Berlingo zinema-jaialdiko Generation sailean aurkeztu zuten filma, Matías Lucchesiren lehenengo pelikula, eta Guadalajarako zinema-jaialdian Iberoamerikako pelikula onenaren saria irabazi zuen. Emakume bihurtzear dagoela benetako nortasuna ezagutzeko beharra sentituko duen neska bat da protagonista. Ez daki nor den bere aita, baina aurkitzeko asmoa dauka.

Berlingo zinema-jaialdiko Generation sailean aurkeztu zuten filma, Matías Lucchesiren lehenengo pelikula, eta Guadalajarako zinema-jaialdian Iberoamerikako pelikula onenaren saria irabazi zuen. Emakume bihurtzear dagoela benetako nortasuna ezagutzeko beharra sentituko duen neska bat da protagonista. Ez daki nor den bere aita, baina aurkitzeko asmoa dauka.

Dos disparos / Two Shots Fired
Martín Rejtman
Argentina - Txile - Herbehereak - Alemania 
Martín Rejtman zinemagile argentinarra Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu zen bere pelikula berriarekin. Goizalde batean, 16 urteko nerabe batek, Marianok, etxean errebolber bat aurkituko du, eta pentsatu gabe, bere buruari bi tiro botako dizkio. Bizirik irtengo da. Marianok eta bere familiak egoera horren aurrean izango duten erreakzioari buruzko istorioa da Dos disparos.

Martín Rejtman zinemagile argentinarra Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu zen bere pelikula berriarekin. Goizalde batean, 16 urteko nerabe batek, Marianok, etxean errebolber bat aurkituko du, eta pentsatu gabe, bere buruari bi tiro botako dizkio. Bizirik irtengo da. Marianok eta bere familiak egoera horren aurrean izango duten erreakzioari buruzko istorioa da Dos disparos.

Gente de bien
Franco Lolli
Frantzia - Kolonbia 
Franco Lollik, bere film laburrek nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan sariak jaso ondoren, egin duen lehenengo film luzea da. Canneseko Kritikaren Astean aurkeztu zuen. Hamar urteko Eric haurra, gauetik goizera, ozta-ozta ezagutzen duen Gabriel aitarekin bizitzera joango da. María Isabelek, Gabriel arotz gisa kontratatuta daukan emakumeak, laguntzea erabakiko du eta bere land...

Franco Lollik, bere film laburrek nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan sariak jaso ondoren, egin duen lehenengo film luzea da. Canneseko Kritikaren Astean aurkeztu zuen. Hamar urteko Eric haurra, gauetik goizera, ozta-ozta ezagutzen duen Gabriel aitarekin bizitzera joango da. María Isabelek, Gabriel arotz gisa kontratatuta daukan emakumeak, laguntzea erabakiko du eta bere landetxera gonbidatuko ditu, Gabonak berarekin pasatzera. Baina ez ditu haurra bere zaintzapean izatearen ondorioak igarriko.

Güeros
Alonso Ruizpalacios
Mexiko 
Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-a eta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitz...

Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-a eta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitzera bidaliko du. Tomásek Epigmenio Cruzen kasete bat eraman du, aitarengandik oinordetzan hartua. Hirukoteak bere idoloa ospitale batean hilzorian eta bakarrik dagoela jakitean, auto herdoildua hartzea eta rock izar zaharrari begirunea adieraztera joatea erabakiko du.

Historia del miedo / History of Fear
Benjamín Naishtat
Argentina - Frantzia - Alemania - Uruguai - Qatar 
Zinema Eraikitzen 24
Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko iazko edizioan parte hartu ondoren, Benjamín Naishtaten lehenengo filma Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen eta Jeonjuko zinema-jaialdian pelikula onenaren saria eman zioten. Beroaldi batek auzo pobre bat estutzean, itzalaldien eta kutsadura-boladen eraginez, gizarte-ordena hausteko zorian egongo da eta biztanleak beren zergatie...

Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko iazko edizioan parte hartu ondoren, Benjamín Naishtaten lehenengo filma Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen eta Jeonjuko zinema-jaialdian pelikula onenaren saria eman zioten. Beroaldi batek auzo pobre bat estutzean, itzalaldien eta kutsadura-boladen eraginez, gizarte-ordena hausteko zorian egongo da eta biztanleak beren zergatiei, senei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu egoera horrek.

Jauja
Lisandro Alonso
Argentina - AEB - Mexiko - Herbehereak - Frantzia - Danimarka - Alemania 
Viggo Mortensen da Lisandro Alonsoren film honetako protagonista. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen eta FIPRESCI saria irabazi zuen. 1882an, Dinesen kapitaina Danimarkatik Patagoniara iritsiko da, hamabost urteko Ingeborg alabarekin batera, Argentinako armadarentzat ingeniaritzako lan bat egiteko. Ingeborgek soldadu gazte batez maitemindu et...

Viggo Mortensen da Lisandro Alonsoren film honetako protagonista. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen eta FIPRESCI saria irabazi zuen. 1882an, Dinesen kapitaina Danimarkatik Patagoniara iritsiko da, hamabost urteko Ingeborg alabarekin batera, Argentinako armadarentzat ingeniaritzako lan bat egiteko. Ingeborgek soldadu gazte batez maitemindu eta harekin ihes egin ondoren, kapitaina etsaien lurraldera joango da, bikotea bilatzera. Bakarkako bilaketa izango da, denboratik haratagokoa.

Matar a un hombre / To Kill a Man
Alejandro Fernández Almendras
Txile - Frantzia 
Zinema Eraikitzen 24
Alejandro Fernández Almendras txiletarraren hirugarren pelikula honek Zinema Eraikitzen saileko iazko edizioan parte hartu zuen, eta ondoren, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan saritu dute, besteak beste, Sundancekoan eta Rotterdamekoan. Jorge langile xumearen istorioa kontatzen du. Bizilagun gaizkile batek, Kalulek, lapurreta egingo dio. Kalulek Jorgeren semeari tiro eging...

Alejandro Fernández Almendras txiletarraren hirugarren pelikula honek Zinema Eraikitzen saileko iazko edizioan parte hartu zuen, eta ondoren, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan saritu dute, besteak beste, Sundancekoan eta Rotterdamekoan. Jorge langile xumearen istorioa kontatzen du. Bizilagun gaizkile batek, Kalulek, lapurreta egingo dio. Kalulek Jorgeren semeari tiro egingo dio, aita defendatu nahian dabilela, eta espetxe-zigorra ezarriko diote. Baina aske geratzean, gauza bakarra bilatuko du Kalulek: mendekua.

Praia do futuro / Future Beach
Karim Aïnouz
Brasil - Alemania 
Karim Aïnouzek zuzendutako maitasunezko istorio hau Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen. Donatok sorosle gisa lan egiten du, Praia do Futuro ikusgarria –eta aldi berean, arriskutsua– patruilatzen. Itsasora korronteak harrapatutako bi gizon salbatzera sartzean, Brasilen oporretan dagoen Konrad alemaniarra erreskatatzea lortuko du, baina haren bidaidea ito ...

Karim Aïnouzek zuzendutako maitasunezko istorio hau Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen. Donatok sorosle gisa lan egiten du, Praia do Futuro ikusgarria –eta aldi berean, arriskutsua– patruilatzen. Itsasora korronteak harrapatutako bi gizon salbatzera sartzean, Brasilen oporretan dagoen Konrad alemaniarra erreskatatzea lortuko du, baina haren bidaidea ito egingo da. Gorpua azalera ateratzearen zain dauden bitartean, Donatoren eta Konraden artean lotura estu bat sortuko da eta lehenengo sexu-kontuek lotura sakonago eta emozionalago bati bidea emango diote. Sebastiane Latinoa saria irabazi zuen.

La princesa de Francia / The Princess of France
Matías Piñeiro
Argentina 
Matías Piñeirok berriz ere antzerkiaren munduari buruzko gogoeta egin du film honetan eta Locarnoko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu da. Aita Mexikon hil eta urte batera, Victor Buenos Airesera itzuliko da, bere antzerki-talde ohiarentzako lan batekin: irratirako antzezlan sorta bat egitea, Latinoamerikarako, elkarrekin egin zuten azken laneko atal pilotua grabatuta.

Matías Piñeirok berriz ere antzerkiaren munduari buruzko gogoeta egin du film honetan eta Locarnoko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu da. Aita Mexikon hil eta urte batera, Victor Buenos Airesera itzuliko da, bere antzerki-talde ohiarentzako lan batekin: irratirako antzezlan sorta bat egitea, Latinoamerikarako, elkarrekin egin zuten azken laneko atal pilotua grabatuta.

Refugiado
Diego Lerman
Argentina - Kolonbia - Frantzia - Polonia - Alemania 
Diego Lermanen film berria Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Matías zazpi urteko haurrak, urtebetetze jai batetik etxera bueltatzean, ama, Laura, lurrean konorterik gabe aurkitzean hasten da istorioa. Laurak kordea berreskuratutakoan, semearekin batera tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako aterpe batera ihes egitea erabakiko du. Matíasen begien bit...

Diego Lermanen film berria Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Matías zazpi urteko haurrak, urtebetetze jai batetik etxera bueltatzean, ama, Laura, lurrean konorterik gabe aurkitzean hasten da istorioa. Laurak kordea berreskuratutakoan, semearekin batera tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako aterpe batera ihes egitea erabakiko du. Matíasen begien bitartez, ihesaldia ikusiko dugu eta berak ezagutzen zuen guztia arriskutsu bihurtzen, Laurak bizitoki seguru bat bilatzen duen bitartean.

La Salada
Juan Martín Hsu
Argentina - Espainia 
Zinema Eraikitzen 24
Iazko Zinemaldian, Zinema Eraikitzen saileko Industriaren Saria irabazi zuen film honek. Argentinan etorkin berriek bizi duten esperientziaren inguruko mosaiko bat da. Bakardadearen eta deserrotzearen aurka borrokatzen diren hainbat arrazatako pertsonaiei buruzko hiru istorio dira, «La Salada» azokaren inguruan kokatuak.

Iazko Zinemaldian, Zinema Eraikitzen saileko Industriaren Saria irabazi zuen film honek. Argentinan etorkin berriek bizi duten esperientziaren inguruko mosaiko bat da. Bakardadearen eta deserrotzearen aurka borrokatzen diren hainbat arrazatako pertsonaiei buruzko hiru istorio dira, «La Salada» azokaren inguruan kokatuak.

La tercera orilla / The Third Side of the River
Celina Murga
Argentina - Alemania - Herbehereak 
Celina Murga zuzendari argentinarra Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen pelikula honekin. Protagonista Nicolás da, probintzia-hiri txiki batean amarekin eta anaia txikiekin bizi den hamazazpi urteko gaztetxoa. Beste familia bat osatu duen aita berriz ere bere bizitzan agertzean, bien artean tirabirak sortuko dira. Nicolás etorkizunera begirako muturreko erab...

Celina Murga zuzendari argentinarra Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen pelikula honekin. Protagonista Nicolás da, probintzia-hiri txiki batean amarekin eta anaia txikiekin bizi den hamazazpi urteko gaztetxoa. Beste familia bat osatu duen aita berriz ere bere bizitzan agertzean, bien artean tirabirak sortuko dira. Nicolás etorkizunera begirako muturreko erabakiak hartu behar dituela konturatuko da.

Ventos de Agosto / August Winds
Gabriel Mascaro
Brasil 
Brasilgo kostaldeko herrixka batera alisio haizeak erregistratu nahi dituen ikertzaile bat iristearen eta aurkikuntza harrigarri baten ondorioz, Shirleyk eta Jeisonek bizitzaren eta heriotzaren, memoriaren eta ahanzturaren, haizearen eta itsasoaren arteko duelu bati aurre egitera bultzatuko dituen bidaia bat egingo dute. Gabriel Mascaróren lehenengo pelikula da. Locarnoko zine...

Brasilgo kostaldeko herrixka batera alisio haizeak erregistratu nahi dituen ikertzaile bat iristearen eta aurkikuntza harrigarri baten ondorioz, Shirleyk eta Jeisonek bizitzaren eta heriotzaren, memoriaren eta ahanzturaren, haizearen eta itsasoaren arteko duelu bati aurre egitera bultzatuko dituen bidaia bat egingo dute. Gabriel Mascaróren lehenengo pelikula da. Locarnoko zinema-jaialdian aipamen berezi bat jaso zuen.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea