tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Berriak > Zabalik dago Zinema Eraikitzen sailaren 29. edizioan izena
Zabalik dago Zinema Eraikitzen sailaren 29. edizioan izena
2016ko 17an eta 18an izango da, Cinélatino, Rencontres de Toulouse barruan
Asteartea, 2015(e)ko azaroaren 3

Irekita dago 29. Zinema Eraikitzen ekimenean proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko zinema-jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.

Ekimenaren helburua honako hau da: postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako ekoizpeneko film luzeak bukatzen laguntzea. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film aurkeztuko dituzte profesional talde baten aurrean, amaitzen, banatzen eta zinema-jaialdietan estreinatzen lagun dezaten.

Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du talentu berriak ezagutarazten eta azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta merkaturatzen. Beste hainbaten artean, Gloria (Sebastián Lelio), Pelo Malo (Mariana Rondón), Matar a un hombre (Alejandro Fernández Almendras), Ixcanul (Jayro Bustamante), Desde allá (Lorenzo Vigas) edota Eva no Duerme (Pablo Agüero).

Zinema Eraikitzen ekimen errotua da eta funtsezko hitzordu bilakatu da Atlantikoko bi aldeetako produktoreentzat eta industriako kideentzat.

SARIAK

Zinema Eraikitzen saileko 29. edizioan honako sari hauek banatuko dira:

  • ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA film baten postprodukzio-zerbitzuak eta CNCren beka bat Frantzia barruan postprodukzio-lanak egiteko, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana:

    CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari, Titra Film.
  • CINE + ERAIKITZEN SARIA Ciné+ kateak emana filma Frantzian banatuko duen etxearentzat.
  • EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EXHIBITZAILEEN SARIA Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE exhibiltzaileen sareak (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) filma sustatuko dute.

INSKRIPZIOA

  • Latinoamerikako ekoizpena (gehiengoa izan ala ez) duten film luzeek parte har dezakete.
  • Film luzeek, amaitu ostean, 60 minutu baino luzeago izan behar dute.
  • Film luzeek postprodukzio-fasean egon behar dute (lehen kortea gutxienez).
  • Ebaluatzeko aurkeztutako korteak ingelesez edo gaztelaniaz azpititulatuta egon beharko du, baldin eta jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Izen-ematea doakoa da.

Izena on line eman nahi izatera, hemen duzu formularioa: http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php

FILMEN IZENA EMATEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2016KO URTARRILAK 20

HAUTAKETA

Hautaketa martxoaren hasiera aldera jakinaraziko dute

Hautatuz gero:

  • Zuzendariak eta ekoizleak 29. Zinema Eraikitzen ekimenean izateko konpromisoa hartzen dute, 2016ko martxoaren 17an eta 18an.
  • Proiektatzeko kopiak jatorrizko bertsioan egon beharko du, ingelesezko azpitituluekin.
  • Emanaldietarako Blue Ray formatuan aurkeztu beharko da (hiru back up kopia).

HARREMANANETARAKO

Inskripzioak
Esther Saint-Dizier
arcalt31@orange.fr

Profesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.m.k@orange.fr

Cinélatino, Rencontres de Toulouse

11-13 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse
T: 00 33 561 32 98 83
arcalt31@wanadoo.fr
eva.m.k@orange.fr
www.cinelatino.com.fr

Donostia Zinemaldia

T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com


Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Programa Ibermedia, CACI (Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión, y con la colaboración de Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Cetim, Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toul


Ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea