tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > ''La novia'' eta ''Truman'', Donostia Zinemaldiaren iragan edizioan aurkeztutako bi film, Feroz Sarietan arrakastatsu
''La novia'' eta ''Truman'', Donostia Zinemaldiaren iragan edizioan aurkeztutako bi film, Feroz Sarietan arrakastatsu
Asteazkena, 2016(e)ko urtarrilaren 20

Zinemagintzako Espainiako Informatzaileen Elkarteak (AICE) Feroz Sariak eman zituen atzo, Espainiako 2015eko zinemaren onena saritzeko. Sari gehien eraman zituzten bi filmak 63. Donostia Zinemaldian aurkeztu ziren.

Paula Ortizen La Novia filma izan zen garaile handiena, sei sari irabazita: pelikula onena (drama), zuzendari onena, emakumezko aktore protagonista onena (Inma Cuesta), antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Luisa Gavasa), jatorrizko musika onena eta trailer onena. Filmak Zabaltegi sailaren barruan izan zuen munduko estreinaldia.

Cesc Gay-ren Truman filma Zinemaldiaren iragan edizioaren Sail Ofizialean lehiatu zen, eta Ricardo Darin eta Javier Cámara filmeko protagonisten interpretazioa saritu zen orduan. Orain, gizonezko aktore protagonista onenaren Feroz Saria irabazi du Darinek; Cesc Gayk eta Tomàs Aragay-k, berriz, gidoi onenaren kategoriako saria eraman dute.

Bestalde, Mario Casas-ek antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria jaso du, Álex de la Iglesiaren Mi gran noche filman egindako lanagatik. Film horrek ere parte hartu zuen Zinemaldiaren Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo.

Komediazko film onenaren Feroz Saria Borja Cobeagaren Negociador filmari eman diote. Zinemaldian estreinatu zen mundu mailan; hain zuzen, 62. edizioko Zabaltegi Sailean.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea