tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatutako 'Truman', nagusi 2016ko Goya Sarietan
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatutako 'Truman', nagusi 2016ko Goya Sarietan
63. Zinemaldian aurkeztutako 5 film, 11 Goya sariren irabazle
Igandea, 2016(e)ko otsailaren 7

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak atzo banatu zituen XXX. Goya Sariak, eta iragan Donostia Zinemaldian aurkeztutako bost film espainiar 11 kategoriatan izan dira sarituak.

Truman izan da gaueko garailerik nabarmenena, bost Goya lorturik: film onena, zuzendari onena (Cesc Gay), jatorrizko gidoi onena (Cesc Gay eta Tomás Aragay), gizonezko aktore nagusi onena (Ricardo Darin) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Javier Cámara). Gogoan izango duzuen moduan, joan den Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Truman, eta Ricardo Darinek eta Javier Cámarak eraman zituzten gizonezko aktore onenen sariak.

Paula Ortizen La novia filmak, berriz, Zabaltegi Sailean izan zuen munduko estreinaldia; atzo, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren (Luisa Gavasa) eta argazki-zuzendaritza onenaren Goya sariak irabazi zituen.

Bestetik, Dani Torreren El desconocido filmak Belodromoan izan zuen aurkezpena, eta muntaia eta soinu onenaren Goya Sariak eraman zituen atzo.

Irene Escolar emakumezko aktore berri onenaren saria lortzeko lehiatzen zen, Un Otoño sin Berlín filmean egindako antzezpen lana dela-eta. Hain zuzen, Lara Izagirreren film horrexek inauguratu zuen Zinemira Saila.

Pablo Traperoren El Clan Perlak Sailean aurkeztu zen, estreinaldia Veneziako zinema-jaialdian izan ostean, eta Iberoamerikako film onenaren Goya sarietan nagusitu zen atzo.

Azkenik, Daniel Guzmánen A cambio de nada filma, Malagako zinema-jaialdian nagusi, Made in Spain sailaren barruan programatu zen Zinemaldian, eta bi Goya saritan izan da irabazle: zuzendari berririk onena eta gizonezko aktore berririk onena (Miguel Herrán).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea