tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Industria > Koprodukzio Foroa > Hautatutako proiektuak
  • Hautatutako proiektuak
  • Zer da?
  • Elkarrizketak
  • Sariak


1
ANE & PEIO, MAITASUN ISTORIO BAT PIPER ARTEAN
Lara Izagirre (Espainia - Frantzia)
Ekoizpena: Gariza Films

2
DEMOCRACIA (DEMOCRACY)
Tata Amaral (Brasil)
Ekoizpena: Tangerina Entretenimento, Ltda.

3
DIáRIO DE VIAGEM
Paula Un Mi Kim (Brasil)
Ekoizpena: Dezenove Som e Imagens

4
DÚO
Meritxell Colell (Espainia - Argentina - Frantzia - Txile)
Ekoizpena: Polar Star Films

5
EL VELO
STEFANO PASETTO (Belgika - Argentina - Italia)
Ekoizpena: EKLEKTIK PRODUCTIONS

6
HERMANO PELIGRO
Pablo Fendrik (Argentina)
Ekoizpena: Rei Cine, SRL.

7
LA FELICIDAD (ZORIONTASUNA)
PEPA SAN MARTÍN (Txile)
Ekoizpena: MANUFACTURA DE PELÍCULAS

8
LA LLORONA
Jayro Bustamante (Guatemala)
Ekoizpena: LA CASA DE PRODUCCIÓN

9
LA NOCHE MáS LARGA
Moroco Alfredo Colman (Argentina)
Ekoizpena: Más Allá Productora

10
LAS MIL Y UNA
Clarisa Navas (Argentina)
Ekoizpena: Varsovia Films

11
LIBERTAD
Clara Roquet (Espainia - Danimarka)
Ekoizpena: Avalon PC, Lastor Media

12
LOS EXTRAñOS DE LA MONTAñA HELADA (IZOTZ MENDIAREN EZEZAGUNAK)
Albertina Carri (Argentina)
Ekoizpena: El Borde

13
MAREA
Emiliano Torres (Argentina)
Ekoizpena: Gaman Cine, SRL.

14
QUERIDA VERA
José Luis Torres Leiva (Txile)
Ekoizpena: Globo Rojo Producciones

15
THE JUNGLE
Matthias Huser (Suitza)
Ekoizpena: 8horses

16
UN NUEVO AMANECER
Priscila Padilla (Kolonbia)
Ekoizpena: Doce Lunas Producciones


IBERMEDIA PROIEKTUA (Ez du proiektu onenaren saria eskuratzeko parte hartuko)

17
LA LLUVIA
Lony Welter (Kolonbia - Mexiko)
Ekoizpena: Romeo: Laboratorio + películas

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Koprodukzio Foroa San Telmo Museoan egiten da, Príncipe zinematik gertu. Han, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress ekimenetako filmak proiektatzen dira. Donostian biltzen diren industriako profesional guztien arteko topaleku bat ere bada Foroa.

Koprodukzio Foroan sari garrantzitsuak banatzen dira. Besteak beste, Foroko Proiektu Onenaren Saria; EFADS-CAACI Saria; Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria eta ArteKino International Prize saria.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako  lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur (Buenos Aires), dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

2018an, Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako zinema-merkatu handiena den Ventana Surrekin zuen elkarlana zabaldu zuen –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua– eta Proyecta abiatu zen. Jarduera berri honek Latinoamerikarekiko koprodukzioak sustatzen ditu eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako Europako nazioarteko ibilbidea bultzatzen du.

2012an sortu zenetik, 114 proiektu bildu dira Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren aukeran; horietatik, 51 amaitu eta estreinatu dira, 14 preprodukzio- edo postprodukzio-fasean daude egun; eta 25ek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance eta Venezian.
Kasu arrakastatsuak:Álvaro Brechnerren La noche de los 12 años, Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aukeratua 2018an; César Augusto Acevedoren La Tierra y la sombra, Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren Astean aurkeztua 2015ean; David de Pablosen Las elegidas, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aukeratua 2015ean; eta Fernando Guzzoniren Jesús, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatua 2016an.

Harremanetarako:


Astelehena 24 | 10:00 - 11:30 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

ETORKIZUNERA ATZERA: NOLA EMAN BIZITZA ETA MERKATU HOBEA HIRU URTETIK GORAKO FILMEI?

Europa Distributionek bultzatua (Akreditazioarekin)

MAHAI-INGURUA

  • Moderatzailea: Michael Gubbins | Sampomedia (Erresuma Batua)

Hizlariak:

  • Joséphine Létang | La Toile (Frantzia)
  • Anke van Diejen | Pickl (Herbehereak)
  • Wendy Bernfeld | Rights Stuff (Herbehereak)
  • William Page | FilmDoo & EuroVod (Erresuma Batua)
  • Margherita Chiti | Teodora (Italia)

Astelehena 24 | 13:00 - 14:00 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

PRESTAKUNTZATIK LANBIDERA, JOAN-ETORRIKO BIDEA

MAHAI-INGURUA

  • Moderatzailea: Hernán Musaluppi | Rizoma (Argentina)

Hizlariak:

  • Macarena López | Manufactura de Películas (Txile)
  • Carlos Muguiro | EQZE - Elías Querejeta Zine Eskola (Espainia)
  • Michel Gaztambide | Gidoilaria (Espainia)
  • Agustina Chiarino | Mutante Cine (Uruguai)
  • Julie Bergeron | Marché du Film - Festival de Cannes (Frantzia)

Asteartea 25 | 10:00 - 11:00 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

"ZINEMALDIA & TECHNOLOGY 2018"
FILM INDUSTRY & BLOCKCHAIN

Tecnaliak sustatua (Akreditazioarekin)

AURKEZPENA

  • Moderatzailea: José Calleja | Tecnalia (Espainia)

Hizlariak:

  • Oscar Lage | Tecnalia (Espainia)
  • Covadonga Fernández | Blockchain Media (Espainia)

Asteartea 25 | 12:00 - 13:30 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

LATINOAMERIKAREKIKO KOPRODUKZIOAREN ETA BANAKETAREN EGOERA BERRIA
PROAk (Ikus-entzunezko Ekoizle Federatuak) bultzatua (Akreditazioarekin)

MAHAI-INGURUA

  • Moderatzailea: David Matamoros | Zentropa Spain (Espainia)

Hizlariak:

  • Mariela Besuievsky | Tornasol Films (Espainia)
  • Fernando López Puig | TVE (Espainia)
  • Antonio Saura | Latido Film (Espainia)
  • Alfonso López de Alba | Alfhaville Cinema (Mexiko)
  • Àngels Masclans | Óberon Cinematográfica (Espainia)
  • Noemí Coloma | Welaw (Espainia)

Asteazkena 26 | 10:00 - 11:30 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

GLOCAL: EUROPAKO ZINEMAGINTZAREN ANIZTASUNA MERKATU-BALIO GISA

(Akreditazioarekin)

AURKEZPENAK

  • Moderatzailea: Roberto Cueto | Donostia Zinemaldia (Espainia)

Hizlariak:

  • Audrius Kuprevicius | Lithuanian Film Centre (Lituania)
  • Eda Koppel | Estonian Film Institute (Estonia)
  • Dita Rietuma | National Film Centre of Latvia (Letonia)

MAHAI-INGURUA

  • Moderatzailea: Roberto Cueto | Donostia Zinemaldia (Espainia)

Hizlariak:

  • Pauline Burt | Fflim Cymru Wales (Erresuma Batua)
  • Aitziber Atorrasagasti | Eusko Jaurlaritza (Espainia)
  • Marian Fernández | Txintxua Films (Espainia)
  • Marija Razgute | M-Films (Lituania)
  • Enrique González Khun | Caramel Films (Espainia)

Asteazkena 26 | 12:00 - 13:30 - San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa

LATINOAMERIKA: EMAKUMEAK ETA ZINEMA. EMAKUMEAREN GORABIDEKO ROLA LATINOAMERIKAKO ZINEMAN

AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) bultzatua (Akreditazioarekin)

MAHAI-INGURUA

  • Moderatzailea: Eva Morsch-Kihn | ARCALT - Cinélatino Rencontres de Toulouse (Frantzia)

Hizlariak:

  • Tata Amaral | Tangerina Entretenimento (Brasil)
  • Albertina Carri | El Borde (Argentina)
  • Tatiana Graullera | Limerencia (Mexiko)
  • Alejandra Paulin | Los Cabos International Film Festival (Mexiko)
  • Dominga Sotomayor | Cinestación (Txile)

EUROPA-LATINOAMERIKA VII. KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK

EUROPA-LATINOAMERIKA VII. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA

  • HERMANO PELIGRO, Pablo Fendrik
    Ekoizlea: Rei Cine, SRL. (Argentina - Danimarka)

EFADs-CACIREN EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO SARIA

  • LA LLORONA, Jayro Bustamante
    Ekoizlea: La Casa de Producción (Guatemala)

KOPRODUKZIOAREN GARAPENAREN EURIMAGES SARIA

  • THE JUNGLE, Matthias Huser
    Ekoizlea: 8Horses (Suitza)

ARTE KINO INTERNATIONAL PRIZE

  • LIBERTAD, Clara Roquet
    Ekoizlea: Avalon P.C. eta Lastor Media (Espainia - Danimarka)

Europa-Latinoamerica Koprodukzio Foroaren Proiektu Onenaren Sariaren Epaimahaia

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

Proiektu Onenaren Saria. Araudia

 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio foroa. EFADS-CACI Saria

Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFACs-CACI Sariak 20.000euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat.

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.

Araudia

 

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Araudia

 

ARTE Kino International Prize

ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.

ARTE etxeak babesten du saria.

ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE Kino International Prize saria ematera.

Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ARTE Kino International Prize, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.

Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.

Araudia


Aurreko edizioak
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea