Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Sailak eta filmak
Zinemira
69. Edizioa 2021
Antolatzaileak:
Babesleak:
Laguntzaileak:
Zinemira
Zinemira
Filmak
Filmak
Zinemira
Zinemira
Zinemira Saria
Zinemira Saria
Inaugurazioa
No somos nada / We Are Nothing
Javier Corcuera
Espainia - Peru 
La Polla Records, punkaren talde mitikoenetako bat, taldeak egingo duen azken biraren harira itzuliko da agur esateko, eta taldearen abeslari Evaristo Páramosek 40 urteko historia oroituko du, Euskadin jaio zeneko herritik. Baserritar batzuen istorio sinestezina da hau, euren abestien bidez musika erretxindua irauli zutela eta lortutako milaka jarraitzaileek abesti horiek ere...

La Polla Records, punkaren talde mitikoenetako bat, taldeak egingo duen azken biraren harira itzuliko da agur esateko, eta taldearen abeslari Evaristo Páramosek 40 urteko historia oroituko du, Euskadin jaio zeneko herritik. Baserritar batzuen istorio sinestezina da hau, euren abestien bidez musika erretxindua irauli zutela eta lortutako milaka jarraitzaileek abesti horiek ereserki bihurtu zituztela kontatzen diguna.

Klausurako filma
Aztarnak - Huellas / Imprints
Maru Solores
Espainia 
Haurtzaroan ereiten al da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Baina, aztarna hori betiko al da? Edo, aldiz, aldatu egiten da? Hau bidaia pertsonal bat da ahaztutako leku horretara, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.

Bolante baten historia / Story of a Steering Wheel
Iñaki Alforja, Iban Toledo
Espainia 
Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desb...

Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.

El radioaficionado / The Radio Amateur (Irratitzailea)
Iker Elorrieta
Espainia 
Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bidaiatzea erabakiko du. Misio bat bete nahi du, bi egunean itsaso zabalera heltzea. Bertan Ane aurkituko du, laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra. Hala ere, komunikatzeko dituen zailtasunak direla-eta, Nikorentzat ez da erraza izango. Izan ere, mundu guztiak ez du maiztasun bera sinto...

Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bidaiatzea erabakiko du. Misio bat bete nahi du, bi egunean itsaso zabalera heltzea. Bertan Ane aurkituko du, laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra. Hala ere, komunikatzeko dituen zailtasunak direla-eta, Nikorentzat ez da erraza izango. Izan ere, mundu guztiak ez du maiztasun bera sintonizatzen.

Erlauntza / The Hive
Mireia Gabilondo
Espainia 
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joan da horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta elkarren artean lotura handia sentitzen badute ere, ezer ez da lehen zen bezalakoa; edo bai... Ustez asteburu zoro bat izan behar zuen esperientzia are gehixeago erotuko da, trapu zaharrak, inoiz elkarri esan gabekoak, aitorpenak, al...

Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joan da horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta elkarren artean lotura handia sentitzen badute ere, ezer ez da lehen zen bezalakoa; edo bai... Ustez asteburu zoro bat izan behar zuen esperientzia are gehixeago erotuko da, trapu zaharrak, inoiz elkarri esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Animalia-erreinuan erleak omen dira hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta, agidanez, dantzaren bidez komunikatzen dira...

Fantasía
Aitor Merino
Espainia 
Ikusmira Berriak II
Amaia eta Aitor anai-arrebek laster beteko dituzte 50 urte. Ez dute seme-alabarik. Oso gaztetatik Kontxi eta Iñaki guraso erretiratuengandik urrun bizi dira. Uda batean, Fantasía izeneko gurutzaontzi batean elkartuko dira. Badirudi itsaso zabalean denbora gelditu egiten dela, baina ostertzetik haratago errealitateak aurrera egiten jarraitzen du atsedenik gabe.

Ilargi Guztiak. Todas las lunas / All the Moons
Igor Legarreta
Espainia - Frantzia 
Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasune...

Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasunean bizi beharko dutela biek, "betirako". Kondizio berri horretan, mingarria egingo zaio denbora igaro baina haur-gorputz berarekin segitzea; alabaina, Cándido ezagutuko du, etxean alaba izango balitz bezala hartuko duen gizon xume bat, eta bere izaeraren aurkako borrokan eta lapurtu zioten bizitza berreskuratzeko ametsean lagunduko dio. Ilargi Guztiak. Todas las lunas fabula fantastikoa da, heriotzari beldurra izateaz eta hilezkortasunaz hausnartzen duena.

Kuartk Valley
Maider Oleaga
Espainia 
2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreina...

2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Kuartk Valley filmak azkenean argitara eman du abentura kolektibo hori, eta kondaira finkatuta geratuko da.

O gemer / The Moaning (Intziria)
Xabier Erkizia
Espainia 
O gemer film esperimentala da, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa. Soinu horrek 60ko hamarkadara arte iraun zuen Kantauri isurialdearen zati batean, baina gaur egun ia erabat desagertu da Iberiar penintsula osoan. Filmak ibilbide bat egiten du, soinuak gure lurraldean gaur egun duen isiltasunetik Brasilgo erdialdean berragertu den art...

O gemer film esperimentala da, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa. Soinu horrek 60ko hamarkadara arte iraun zuen Kantauri isurialdearen zati batean, baina gaur egun ia erabat desagertu da Iberiar penintsula osoan. Filmak ibilbide bat egiten du, soinuak gure lurraldean gaur egun duen isiltasunetik Brasilgo erdialdean berragertu den arte, hainbat urteko ikerketa baten ondoren. Gurdiak aurrera egiten duenean sortzen duen soinu kirrinkari (baina afinatu) berezi horrek zalantzan jartzen ditu ikusten dugun munduak nolako soinuak egiten dituen jakiteko baliatzen ditugun zentzumenak eta esperientzia.

Pandemic Tour 2020 Belako
Hernán Zin
Espainia 
2020ko martxoan, covid-19ak mundua geldiarazi zuen. Eta musika ere gelditu egin zen. Begirunerik gabe. Denok konfinatu gintuen etxean. Belakok, Espainian musikaren sari guztiak irabazi dituen talde bizkaitarrak eta BMG konpainiak Europan eta Mexikon 2020rako egina zuen nazioarteko apustu handiak, New Yorken mundu-birako lehen kontzertua amaitu ondoren, etxera ihes egin behar iz...

2020ko martxoan, covid-19ak mundua geldiarazi zuen. Eta musika ere gelditu egin zen. Begirunerik gabe. Denok konfinatu gintuen etxean. Belakok, Espainian musikaren sari guztiak irabazi dituen talde bizkaitarrak eta BMG konpainiak Europan eta Mexikon 2020rako egina zuen nazioarteko apustu handiak, New Yorken mundu-birako lehen kontzertua amaitu ondoren, etxera ihes egin behar izan zuen Donald Trump AEBko presidenteak mugak ixteko emandako mezuaren ondorioz. Beraz, musika-taldeak bertan behera utzi behar zituen 2020rako aurreikusita zituen gutxienez 60 kontzertuak. Hilabete horiek nola bizi izan zituzten. Elkarrekin nola jarri ziren harremanetan, bakoitza bere etxean isolaturik. Nola berrasmatu behar izan zuten taldea. Nola sortu zuten munduko lehen bira pandemia betean, autokarabanetan drive-in zinemetan road movie bat asmatuz eta Europako hedabide guztiak harrituta utziz. Eta nola egin zioten aurre erronka horri aurrera egiteko, indarrez, irudimenez eta ilusioz.

Paperezko Hegoak
Josu Martinez, Samara Velte
Espainia 
Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? Dokumental hau, galdera horientzako erantzunen bila abiatuko da, fokua ga...

Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? Dokumental hau, galdera horientzako erantzunen bila abiatuko da, fokua garaiko gako eta faktore ezberdinetan ipinita. Ikerketa sakon baten ondorio, lehen mailako pertsonaien testigantzen bidez eta Egunkariaren beraren artxiboetatik ateratako irudi ineditoei esker, orain arte ezezagunak diren ikuspegi eta datuak azalaratzea izango da filmaren parioa.

Azaletik azalera / Skin to Skin
Mel Arranz
Espainia 
Zinemira Kimuak
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Berak baleki / If They Knew
Aitor Gametxo
Espainia 
Zinemira Kimuak
Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.

Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.

Heltzear
Mikel Gurrea
Espainia 
Zinemira Kimuak
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.

Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.

Inner Outer Space
Laida Lertxundi
Espainia 
Zinemira Kimuak
Aktore ez-profesionalez osatutako talde batek hainbat zentzumen-ariketa egiten ditu, besteak beste, elkarrizketa telepatikoak, begiak estalita paseatzea eta plein air marrazkiak Euskal Herriko itsas paisaietan eta mendietan. Horrela, konfinamenduaren ondoko baldintzek markatutako errealitatea ukitu nahia eta han egon nahia jartzen dute martxan.

Resonancias / Resonances (Oihartzunak)
Iñigo Aranburu
Espainia 
Zinemira Kimuak
Atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.

Atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.

Trumoiak / Thunder
Iker Maguregi
Espainia 
Zinemira Kimuak
Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.

Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.

Ur azpian lore / Flower under Water
Aitor Oñederra
Espainia 
Zinemira Kimuak
Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.

Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.

Zerua blu / Blue Sky
Lur Olaizola
Espainia 
Zinemira Kimuak
1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

Etxean / Home
Mikel Rueda
Espainia 
Itxitik
Gorrotoz beteriko iraganeko urteak, itxi gabeko zauriak eta berrartu gabeko maitasunak. Covid-19arekin eta konfinamenduarekin ate atzeko arerio gisa, María Luisa eta Mai ama-alabek elkarrekin igaroko dute gau oso bat.

Hikikomori
Borja Crespo
Espainia 
Itxitik
Nara youtuber gazte bat da, eta ez da bere gelatik ezertarako irteten. Nahi duelako bizi da isolatuta eta Interneten ematen du bere konfinamenduaren berri, mundu-pandemia batek guztiak etxean geratzera behartzen dituen arte.

Los días que (nunca) fueron (Izan (ez) ziren egunak )
Kevin Iglesias
Espainia 
Itxitik
Hiru pertsonaia euren bizitzako unerik onena bizitzear daude... fenomeno bitxi bat agertzen den arte.

Hiru pertsonaia euren bizitzako unerik onena bizitzear daude... fenomeno bitxi bat agertzen den arte.

Kinka
Maider Oleaga
Espainia 
Itxitik
Bi emakume ezezagun: Doroty, 45 bat urteko etxeko langile bat, Erdialdeko Amerikakoa, eta Mari, adinekoa eta gorreria-arazoak dituena; bi emakumeak behartuta egongo dira ezarritako konfinamendua elkarrekin igarotzera, koronabirusa heda ez dadin.

Serendipia
Iban del Campo
Espainia 
Itxitik
Euskal birologo bat laborategi abangoardista batean konfinatuko da, koronabirusaren aurkako txertoaren bila.

Euskal birologo bat laborategi abangoardista batean konfinatuko da, koronabirusaren aurkako txertoaren bila.

Tartea
Imanol Gómez de Segura
Espainia 
Itxitik
Tartea filmak benetako istorio bat kontatzen digu, Santiago Ospitaleko (Gasteiz) kanpo-langile bati eta laugarren solairuan covid-19az gaixo dagoen paziente bati 2020ko martxoaren 26an jazoa. Istorio "txiki" bat, humano eta erreala, isolamenduari buruzkoa.

Vatios
David Pérez Sañudo
Espainia 
Itxitik
Laida Mentxaka txirrindulari beteranoak ezin du bere maila berreskuratu ezuseko lesio baten ondorioz. Alarma-egoeran, etxeko konfinamendua aginduko da. Dopinaren Aurkako Espainiako Agentziako inork ez du bere atea joko 2 astean.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea