71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Culinary Zinema
Culinary Zinema
Filmak
Filmak
Programa
Programa
Alessio Rigo de Righi
Argentina 
70 min.
Duela 20 urte, gazteak zirela, hiru lagun erronka bat buruan zutela elkartu ziren: Uruguaiko herri txiki bateko hondartzan 50eko hamarkadakoak bezalako hondartza-ostatu bat eraikitzea. Sinpletasun eta zintzotasun hutsa. Lastoz eta egurrez egindako etxalde bat Ozeano Atlantikoaren ertzean. Bertan den-denen istorioak elkartzen dira: argentinarrak, uruguaitarrak, burbinak, abitxoi-txikiak, Pedro Figari margolari handia, arrantzaleak, ardo onak, Francis Mallmann eta beti sua, topa eta adiskidetasuna, abiapuntu eta helmuga gisa.
Inaugurazioa
Roger Zanuy
Espainia 
83 min.
Mibu gure garaiko jatetxe garrantzitsuenetako baten ateak irekitzen dizkigun film dokumentala. Japonia klasikoa Tokioko abangoardia kosmopolitarekin baterazen duen leku batean ezkutaturik, Ishida senar-emazteek beren istorioa kontatzen digute eta ikus-entzuleekin partekatzen dituzte beren inspirazio-iturriak. Hori guztia Mibuk ukitutako munduko sukaldari handienetako batzuek kontatua: Ferran Adrià, José Andrés, Massimo Bottura, Joan Roca, Andoni Aduriz, Oriol Castro eta Albert Raurich.
Yuji Nakae
Japonia 
112 min.
Tsutomu bakarrik bizi da mendietan, entseguak idazten eta landatzen dituen barazkiekin eta muinoetan biltzen dituen perretxikoekin zen janaria prestatzen. Zorionez, bere errutina aldatu egingo da atsegin duen Machiko bere editoreak bisitatzen duenean. Tsutomuk pozik dirudi bere eguneroko bizitzarekin. Bestalde, oraindik ez ditu emaztearen errautsak barreiatu, nahiz eta 13 urte lehenago hil zitzaion...
Klausurako filma
Alfred Oliveri
Argentina - Uruguai 
89 min.
Virgilio Martínez sukaldari hutsa baino askoz gehiago da, artista bat da. Liman (Peru) duen Central jatetxea hamarkadako onena da Latinoamerikan, bigarren onena munduan; bere emazte Pía León munduko emakumezko sukaldari onentzat jo zuten 2021ean. Alabaina, chefaren inspirazioa, ikerketa-lana eta sorkuntzak aitorpen horietatik askoz ere haratago doaz: Virgilio Peruko eskualde guzti-guztietako esploratzailea da eta "desnibeleko mundu" kontzeptu iraultzailea (lur-goraguneetan oinarrituta egonik egungo munduan toki-gastronomia ikusteko modua betiko aldatu zuena) sortu zuen.
Peng Chen
Txina 
94 min.
25 urte zituela, Qinghe Shenzendik bere jaioterri itxuraldatura itzuli zen, eta negozio bat hastera bultzatu zuen horrek. Amonarekin landan ematen dituen egunetan, Qinghek etxe zahar horretan jazotakoa gogoratzen du. Gazterik hil zitzaion aita gogoratzen du, berriro ezkondu zen ama barkatzen du, eta kontsolamendua aurkitzen du bi lagunekin.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: