Alejandro Alvarado Jódar, Concha Barquero Artés
Espainia - Portugal
98 min.
Fernando Ruiz Vergarak inoiz egin ezin izandako filmen zirriborroak utzi zituen hil aurretik. Zinemagile andaluziarrak dokumental bakar bat zuzendu zuen, Rocío, lazgarri, liluragarri eta madarikatua, Espainiako demokraziaren lehen urteetan zentsura judiziala jasan ondoren. Harrezkero, bere asmoak irudimenean eta desiran geratu ziren, sor. Caja de resistencian istorioak asmatzen ditugu amestutako proiektuen inguruan, orainetik zinemara eramateko, erresistentzia-keinu gisa.
50 urteko askatasuna
Manuel Diéguez Sánchez, Belén Alonso Fernández-Pacheco
Cuelgamuroseko kriptak lehenengoz grabatu dira, basilikako kaperetako hormetan ezkutatuak. 33.800 pertsona baino gehiago daude han, Espainiako hobi komunik handiena izanik. Lantalde forentsearekin sartuko gara bertan. 2023tik, pertsona haietako 214 aurkitu eta identifikatu nahi ditu. Aurkikuntza harrigarriak deskubrituko ditugu, baita ezinezkotzat jotzen zuten erronka historikoa onartu ondoren protagonistek aurre egin behar izandako kritikak, salaketak eta burokrazia gogorra ere.
50 urteko askatasuna
Cecilia Barriga Cabezón
Hainbat gazte bildu dira egungo demokraziaz hausnartu eta eztabaidatzeko, ideien, gogoeta lerratuen eta norgehiagoka dialektikoen topaketa batean. Hitzek gorputzei lekua uzten diete. Tentsioa jolas bihurtzen da, eta desberdintasunak koreografia kolektibo eta, azkenik, festa. Elkarrekin egotea eta aniztasuna ospatzen dute, non demokraziak ideia abstraktu izateari utzi eta esperientzia partekatu, bizi eta dibertigarri bihurtzen baita.
50 urteko askatasuna
Fernando Ruiz Vergara
Rocío dokumental zentsuratuan, Fernando Ruiz Vergarak desmuntatu egiten ditu El Rocíoko Birjinagatiko debozioaren atzeko oinarri ekonomikoak —klasearekin eta boterearekin lotutakoak,— eskualde osoa alienatzen dutenak. Dokumentu historikoa, Memoria Histórica y Justicia Andaluziako Elkarteak berreskuratua.
50 urteko askatasuna
Isabel Cadenas Cañón
Rocíok, Espainiako erromeriarik ezagunena irudikatzeaz gain, Almonteko errepresio frankista ere ezagutarazi zuen. Ordaina oso handia izan zen: epaimahai batek zentsuratu egin zuen eta zuzendariak ez zuen sekula beste filmik egin. Berrogei urte geroago, Isabel Cadenas Cañónek Rocío dokumentalaren zaleei jarraitzen die: lekukoa hartu zuten zinemagileak, zentsurak markatutako familia bat, eta isiltasun hori egun emakume guztien isiltasuna zergatik den azaltzen duen legelari bat. Elkarrekin hausnartzen dute: zer gertatuko litzateke azkenean mamuak hilko bagenitu? De eso no se habla podcast dokumentalaren zuzeneko ikuskizuna.
50 urteko askatasuna
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
Cecilia Barrigak zuzendutako dokumentala da, 2025 eta 2026an filmatua, "Comisionado para la Celebración de los 50 años de España en Libertad" eta "Instituto de la Juventud"-ekin batera. Bertan, Espainia osoko 80 gaztek baino gehiagok generoaren krisiari eta bizi dituzten kontraesanei buruz hausnartzeko elkartuko dira: gazte izatearen esanahiari, egungo harremanei, identitateari, sexualitateari, indarkeriari eta festari buruzko gogoeta kolektibo bat. Demokrazia ariketa bat -ezezagunen arteko elkarrizketa moduan-, pentsamendua eta etorkizunaren aurreko beldurra eta poza azaltzen eta ospatzen dituena.
50 urteko askatasuna
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (astelehena) 9:00etatik aurrera