71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Klausurako filma
Carlos Saura
Espainia - Alemania - Mexiko 
Lehiaketatik kanpo
He Jianjun
Txina 
90 min.
Gauerdia Pekinen. Emakume batek bere autoz gizon bat harrapatzen du eta ihesi doa, izuturik. Haatik, lekuko bat dago, harrapaketaren egileari, Meng Xing modelo ederrari, argazkiak ezkutuan ateratzen ibili den argazkilari bat. Kangping argazkilariak ez daki modeloari argazkiak ateratzeko kontratatu duena modeloaren senarra denik, eta neskak ez daki inor zelatan daukanik. Argazkilariak zauritua ospitalera eramaten du, baina ez du Meng Xing salatuko. Neskarekin zuzenean hitz egin gabe, hark erantzukizuna bere gain har dezan saiatuko da. Azkenean, bere helburua lortuko du. Modako soinekoa presoen uniformearengatik aldatzen duenean, Meng Xingek azkenean bere baitan bakea aurkituko du, irribarretan ederrena ezpaineratuz: ?tximeleten irribarrea?.
Jean-Pierre Améris
Frantzia 
113 min.
Dimitri, Errusian jaiotako frantses bat, La Maisonera iristen da, zainketa aringarrien osasun-zentro batera, non medikuntzak etsipena emandako heriotzaurreko gaixoak jasotzen diren. Bertan laguntzen du Suzannek, bere azken egunetan dauden pertsonen bizitzak arintzeko xedea duen neska boluntario batek. Gazte distiratsu, bizi-bizi honek lagun hurkoarekiko borondate on horren atzean sekretu bat gordetzen du, hauskortasun bat. Bizitzaz ezer gutxi espero zuen Dimitrik ordura arte izan ez duen betetasun bat ezagutuko du egoitzan. Dimitrik eta Suzannek elkar maitatu eta bata-besteari lagunduko diote, harreman eder paregabe bat hasiz.
Åke Sandgren
Danimarka 
93 min.
Zazpi urteko neskato batek bere irudimenaz sortutako lagunak gizaki bihurtzeko aukera izango du magiazko alegia moderno honetan. Fantasiazko izaki bat izatetik, ?P?-k Lisaren logelako hormapaperaren azpiko bere bizimoduari utzi beharko dio eraikina bertan behera botatzen dutenean. Mundu errealean sartzen da hartara, orrialde txuri baten gisan, eta errefuxiatuen zentro batean bukatzen du, besteekin komunikatzen eta beste kide baten moduan gizartean bere burua kokatzen ikasiz. Apartamentu baten jabe izatera eta zapatadenda batean lan egitera iritsiko den arren, azkenik bere tolesgabetasunak eta borondate onak harrapakin erraza bihurtuko dute, haurrenganako sexu-abusuaz salatua izateraino.
José Luis Guerin
Espainia 
125 min.
Berriztatze-plan baten mehatxupean den Bartzelonako auzo enblematiko batean, etxebizitza-multzo baten eraikitzeari ekin diote. Filmaketa-taldea bertan sartuko da, oinetxea oraindik neska-mutilek futbolean jolasten duten orube bat besterik ez denean, eta lekuan bertan jendearekin elkarbizitzen saiatuko dira, eraikitze-lanen harian sortzen diren istorio eta pasadizoak zinera eramateko. Prozesu honetan, berehala somatuko da hiri paisajearen aldaketak giza paisajearenganako mutazioa ere badakarrela. Zimendu hauen gainean eraiki zen pelikula.
Nino Jacusso
Suitza 
90 min.
Familia kurdu bat Suitzako tren-geltoki batean dago, Basileako errefuxiatuen elkartokira eramango dituen herrikide baten zain. Bertan, asilo politikoa eskatu eta egoera berean dauden beste herrialdeetako pertsonentzako zentro batera eramango dituzte. Beraien etorkizuna erabakiko duten agintariekin elkarrizketa ondo prestatzeko asmoz, ustez benetako agiriak eta inmigraziokoak konbenzitzeko istoriak saltzen dituen suitzar batengana joko dute kurduek. Sehmuz, bere seme-alabekin erosi duten istorioa buruz ikasten saiatzen den bitartean, badaezpada ere elkarrizketa ondo aterako ez balitz, bere emazte Delâl beste zenbait errefuxiatu lagundu dituen herrikide batekin harremanetan jarrikoda.
Mike Figgis
Erresuma Batua 
110 min.
Aktore talde bat Veneziako Lidoko hotel batera iristen da John Websterren The Duchess of Malfi-ren Dogma estiloko bertsio bat filmatzera. Hoteleko langileak adeitsuak, baina arraro samarrak dira. Filmaketa taldearen buru Trent Stoken zuzendari abangoardista dago, baina Jonathan Danderfine produktoreak bestelako asmoak ditu: Trent ordezkatzea alegia, eta pelikularen zuzendaritza bere gain hartzea.
Emanaldi Bereziak
Vicente Aranda
Espainia - Italia 
117 min.
Laredo, 1496ko abuztua. Flandriara doan ontzi-talde bat itsasoratzen da. Bere helburua Joana infanta Bruselako gortera eramatea da, non gerora Felipe Ederra bezala ezagutuko denarekin ezkonduko den. Elkartzea sutsua da oso. Bata-bestea begiratu orduko, euren artean menperaezineko erakarpen eta grina pizten baitira. Euren eginkizun politikoak ahaztu eta sentimenduak bete-betean biziko dituzte. Alabaina, halabeharrak eurentzat beste plan batzuk ditu. Bere anaia-arreba zaharragoen eta bere amaren, Isabel Katolikoaren heriotzek Joana infanta Gaztelako erregin eta Aragoiko Koroaren oinordeko bihurtzen dute. Gertaera hauek bi gatazka sortaraziko dituzte: bata, politikoa, noblezia flandestarraren eta gaztelauaren artekoa; bestea, askoz ere mingarriagoa, Joanak bere ezkontidearekin izango duena.
Eduardo Mignogna
Argentina - Espainia 
115 min.
1928ko udan, Buenos Airesko Presondegi Nazionaleko hainbat presok ihes egin zuten. Pelikulak iheslari bakoitzaren zori desberdina kontatzen du: anarkista bat, iruzurgile bat, hiru hiltzaile, karta-iruzurti bat eta errugabe bat. Gizon gogorrak dira, berezko arauak dituztenak, presondegira ez itzultzearren edozer gauza egiteko prest daudenak. Denbora paraleloetan kontatzen diren euren odisea eta zoritxarrek batzuk harrapatu edo heriotz bortitzak izan zituztela azaltzen digute, beste batzuk, berriz, betiko desagertuko ziren bitartean. Istorio zeken eta hunkigarriak dira, samurtasuna eta amodioa, errukia eta izua barne dituztenak.
Ray Lawrence
Australia 
121 min.
Leon Zat detektibea giza harremanen labirinto ilunean barneratzen da emakume baten desagertze misteriotsua argitzeko asmoz. Estalki bat bestearen atzetik kenduz doa, amodioa deritzon gizon eta emakumeen arteko obsesio harrigarri horren puntu ahul iluna aurkitu arte. Eta estalki hauetako bakoitzak bere ezkontzaz gogoeta egitera bultzatuko du, bidean utzi duenaz, eta berreskuratu behar duenaz.
Fred Schepisi
Erresuma Batua - Alemania 
Last Orders ?errepide filmak? errauts-kutxa bat eta lau lagun zahar ditu protagonista. Jack Dodds pertsona normal eta arrunta zen; hortaz, zer dela eta bere errautsak Margateko kaian barreiatzeko azken nahi hori? Eta, zergatik Amy bere emazteak ez zuen hori egin nahi? Itsasorantz doazela, Jacken heriotza ulertzen saiatuko dira harekin bizitako pasadizoak gogoratuz: gerra, seme-alabak, amodio-kontuak, garai on eta txarrak. Taberna, mozkor eta borrokaldi erronda luzea bihurtuko da bidaia, eta hartara konturatuko dira, bihotza hausten dizutenak lagunak baldin badira, hauek direla bihotza berriz ere konpontzen dizutenak.
Philippe Harel
Frantzia - Belgika 
70eko hamarkadan Eddy Merckx txirrindularitzan nagusi zen eta gainerako guztiak honen atzetik zeuden. Horien artean Ghislain Lambert zegoen, Merckxen egun berean jaiotakoa. Merckxek bezala, Belgikan txirrindularitzarekiko arnasten den zaletasunean murgilduta igaro zuen haurtzaroa. Merckx bezala, Ghislain txirrindulari profesional egin zen, eta tamalez hemen bukatzen dira bata-bestearen arteko parekotasunak. Ghislain txirrindulari-taldean laguntzaile xehea da, garaipen-eztia sekula dastatzen ez duen horietakoa; bere eginkizuna helmugara izerdi patsetan iristea zen irabazleak neska politez inguratuta argazkia ateratzen zuen bitartean. Haatik, halabeharraren apetaz, Ghislainek bere lehen garaipena lortzen duenean, horretaz baliatzen jakingo du.
Ineke Smits
Herbehereak  
112 min.
Asteoro, seme batek bere aita bitxiari bisita egiten dio uharte batean. Aitak liluratuta dauka semea Magonia izeneko toki bati buruzko istorioekin. Elkarrekin itsasontzi itxurako kometa bat egiten dute euren irudimena hegaldatuz. Istorio hauen bidez, mutikoak aitaren begiz ikusten du mundua, estreinakoz honen pasioaz eta hauskortasunaz jabetzen delarik. Aita-semearentzat, Magoniak amets eta desira atzemanezinak irudikatzen ditu, baita hodeiez haraindi dagoen toki magiko batera ihes egiteko aukera ere.
Orlando Lübbert
Txile 
90 min.
Laban zorrotz batez baliatuta, Chavelo eta Cotok Ulises Morales taxilaria bahitzen dute, gogoz bestera, bere erasotzaileen txofer bihurtuko dena. Lapurrek, txoferraren harridurarako, harrapakina berarekin banatuko dute. Ulisesek, oraindik ordaintzeke dituen bere Ladaren kuotengatik estututa, ordu gutxitan hilabeetan irabazi ez duena lortuko du. Chavelo eta Coto berriz ere azalduko dira, dotore jantzita eta eskuan errebolberrak daramatzatela: labana betiko baztertu dute, eta ez dituzte sekula gehiago txiroak lapurtuko. Ulises erasotua izatetik erasotzaile izatera pasako da. Goi-mailako auzoko tokiren batean, Lada ordaintzen lagunduko dion harrapakin ederra dago hor nonbait. Gaizki irteten zaizkien hainbat lapurreten ondoren, lapur kaskar hauek Ulisesen etxean bukatuko dute, honen eta Javiera, mizke hazitako haren alabaren bizitzan muturra sartuz. Atzera egin nahi duenerako ordea, Ulises traizioaren bidea beste aukerarik ez duela konturatzen da.
Tim Blake Nelson
AEB 
108 min.
Egiazko gertaeratan oinarritutako pelikula. The Grey Zone Auschwitzeko hamabigarren Sonderkommando-aren istorioa da: preso judutarrez osatutako hamahiru ?brigada berezi? horietako bat, naziek ezbai moral jasanezin baten aurrean jarri zituztenak, hots, euren herriko pertsonak sarraskitzen laguntzea hilabete gutxi batzutako bizitzaren truke. Auschwitzen gertatutako errebolta armatu bakarra antolatu zuen preso-taldearen borroka deskribatzen da bertan. Errebolta hasteko prest daudenean, gas-kameratik bizirik irtendako hamalau urteko neskatila bat aurkituko dute eta hau salbatzen gogotik ahaleginduko dira, milaka bizitza salbatu ditzakeen errebolta arriskuan jarri dezaketen arren.
Inaugurazioa
Rose Troche
AEB 
120 min.
Amerikar bizitegi-auzo batean lau familien bizitzak elkar gurutzatuko dira. Paul Gold koma egoeran dago, Esther Gold bere amak zainduta, zeina nahi gabe, bere senarraz eta Julie alaba nerabeaz aldendu den. Haiengandik oso hurbil bizi den Annete Jennings dibortzio nahasi batean murgilduta dabil eta bere bi seme-alabak oso diru gutxirekin hazi behar ditu. Jim Train urteetan etxearen ardura zorrotz daraman Susan emaztearekin baino denbora gehiago eman duela lanean jabetzen hasia da, eta familia bera gabe primeran moldatzen dela. Azkenik, Helen Christianson, bere senarraz eta eguneroko bizitzaren hutsalkeriaz gogaituta, eragingarri zaion zerbaiten edo norbaiten bila ari da. Pertsonaia horiek guztiak euren gauza kutunenez inguratuta bizi dira, baina lau familia hauek elkarrekin lotzen dituzten munduek azkenerako iraganaren kontra joko dute.
Asif Kapadia
Erresuma Batua - Alemania 
87 min.
Indiako urrutiko eta betiereko basamortuetatik Himalaiako mendietarainoko bidaia epiko baten kontakizuna. Lafcadia gerlari-talde txiki baten buruzagia da, basamortuko bere gotorlekutik eskualdea kontrolpean duen Jaun larderiatsu baten zerbitzura dagoena eta zergen ordainketan atzeratzen diren herriak suntsitzen dituena. Zigor-erasoaldi horietako batean, Lafcadiak biziki hunkituko duen neskatila batekin egingo du topo; hartan, ezpata lurrera bota eta sekula gehiago ez duela inor hilko zin egingo du. Bizimodu bortitzetik ihes egitea eta Katiba bere seme gaztearengana, mendialdeko bere jaioterrira itzultzea erabakiko du. Ordea, bere jaunak ez du desertziorik onartzen...
Ann Hui
Hong Kong 
105 min.
Hong Kongeko diskoteka batean, June erizain ederrak Peter ezagutu eta harekin amodiozko harreman liluragarri baina berezi samarra hasiko du, mamuen agerpenekin, hala benetakoak nola alegiazkoak, korapilatzen dena. Haur zenean istripu ikaragarri baten lekuko izan zenetik, Junek mamuak ikusteko ahalmena du. Peterren aitak ospitalean bere buruaz beste egiten duenean, haren mamua behin eta berriz agertuko zaio semeari, eta beraz, ustezko ?exortzista? bat bisitatzea erabakitzen dute, baina honek ezer gutxi egingo du iraganetik bizidunak, baita agian protagonista eurak ere, deabrutzera datozen mamuak uxatzeko.
Manuel Gutiérrez Aragón
Espainia 
Lehengoz ikusi zuenetik, Joxek ezin ditu begiak Usuarengandik kendu. Eta neskaren begi argi biziak ere mutilarengan pausatu dira. Baina neskak haratago ere ikusten du... Bigarren Errepublikako urteetan, Iparraldeko herri bat asaldatuta dabil Ama Birjinaren agerraldiak direla eta. Beltzez jantzita, negarrez eta ezpata bat eskuetan duela, Ama Birjinak gerra izugarri bat iragartzen du. Gutxienez, hori da Ama Birjina ikusi dutela dioten gazte batzuei adierazi diena. Euskal bailarak fededunez, kuxkuxeroz eta eszeptikoz betetzen dira. Guztiek ikusi nahi dute mirakulua... edo gezurra. Guztiek ikusi nahi dituzte agerraldiak ikusten dituztenak. Eta Usua horietako bat da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: