71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash 9/16/2011
2011-09-18

«Iriak iradokitzen ederki daki.Ez du isipua erabiltzen, pintzela baizik.Bi xehetasunekin adierazi digu zer-nolako bizitza duten Negus, Chale, Chata eta Sapo laukoteak, skatetik jaitsitakoan, grafitia amaitu dutenean edota porrua lauren artean erretakoan.»
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

«Ikasgai hunkigarria: poesia zer den nola ulertu eta transmititu.»
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

«Bertsolarien artean zer hunkidura eta adierazkortasun dagoen ohartzeko gauza diren pertsonek egindako omenaldia; gustu handiz jakin dute pantaila handira igarotzen.»
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

«Irudi poetiko eta harrigarriak lortu ditu.»’
Maddalen Larrinaga, GARA

«Zinemagile gazteen kontatzeko indarraren erakustaldia; Horizontes Latinos sailean hamahiru film ditugu indar hori erakusteko.»
Alicia G., EFE

«Era guztietako publikoa baliatuta, Labakik istorio garaikidea kontatzen digu, era guztietako publikoari gustatzeko modukoa.’
Koldo Landaluze, GARA

«Livig in the Material World lan epikoa baina batez ere gizatiarra da; protagonistaren dualtasuna nabarmentzen du.»
B.D., PÚBLICO

«Fresnadillok tapiz perfektua lortzen du haurrentzako ipuinen belztasunaren eta adinekoen munduaren zikoizkeriaren artean. Eta argudioaren puntu nagusiak sekulako abileziarekin ipintzen ditu, ikuslea ez dadin errazegi sartu ez fantasian, ez errealitatean.»
E. Rodríguez Marchante, ABC

«Tenerifetarrak faktura bisual paregabeko filma lortu du.»
O. Belategui, EL CORREO

«Kontakizunak liluratu arte guztian izutzen du, eta izuaren muga zeharkatzeraino liluratu.»
Luis Martínez, EL MUNDO

«Filmaren helburua, atsegin eta gosea ematea ordu eta erdiz. Biak lortu ere, gainera; bi sentimental traketsen ika-mikei esker (...) zeharo maiteminduko dira, txokolate-fabrika baten porrota saihesteko lan egiten duten bitartean.»
Víctor Esquirol, GARA

«Film harrigarria, iraganaren eta orainaren artean jauzika dabilena; errealitate paraleloak zeharkatzen ditu, eta ez dio ikusleari arreta galtzen uzten. Eta amaitzen denean ez da bukatzen: jarraitu egiten du.»
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

«Narkotrafikoaren mundu lazgarrian barrena egindako bidaia.»
Alicia G., EFE

«Bere patuak, bere zoritxarreko halabeharrak inguratutako gizonaren analisi paregabea.»
Antón Merikaetxebarría, EL CORREO

«Berriketa gutxiko zinema da film hau; ikusleak dardarka utziko ditu, Espainiako zinemagintzan aspaldian ikusi den hasierarik biziena du film honek.»
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

«José Coronadok bi kolpetan irudikatu du Santos Trinidad; Coronadok berak mereziko luke Zinemaldiko koroa.»
E. Rodríguez Marchante, ABC

«Arimaren hatz lodian mailukada gogor eta irmo bat ematea bezala, edota goraxeago, erretinaren bizkarrezurrean.»
Luis Martínez, EL MUNDO

«Espainian mende honetan gertatutako zorigaitzik handienak, martxoaren 11 madarikatu hark, bilatu du ordaindu ezineko kronikalaria; Urbizuk egiazko datu ikaragarriak oinarri hartuta egindako fikzioa.»
Carlos Boyero, EL PAÍS

«José Coronadok sekulako lan bikaina egin du.Pantaila bete-betekoa.»
Carlos Pumares, LA RAZÓN

«Iluntasun gorena, hanpatua.»
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

«Opera prima bikaina, harrigarria eta originala.»
B. Eizagirre Indo, BERRIA

«Erabat ederra, mirarizkoa, berezia; iragandako zinemaz blaitua baina oraindik egin gabeko bideetan barrena eramaten gaituena, oraindik existitzen ez diren erreietatik barrena.»
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

«Pantailarantz eramaten gaituzte pertsonaiek, autotxokeen pista kamioian hartuta jairik jai ibiltzen diren pertsona horien bitartez.»
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

«Emakumearen rola ijitoen etniaren tradizioen arabera; eskaletasuna, alkoholismoa, leialtasun eza, heriotza. Ez dago kamerari ezkutatzen zaion ezer, eta, hala, kamera bera bilakatzen da protagonista.»
B.D., PÚBLICO

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: