Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 63. Edizioa 2015  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
63. Edizioa 2015
Filmak
Filmak
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen 28. Donostia
Zinema Eraikitzen 28. Donostia
Aquí no ha pasado nada / Much Ado About Nothing
Alejandro Fernández Almendras
Txile 
Vicente gazte ausart eta bakartiak hondartzan igaroko du uda, gurasoen etxean. Lasai ederrean, uretan eta edozeinekin festan ibiltzeko egunak izango dira. Baina parrandan eta nesketan igarotako gau batek betirako aldatuko dio bizitza: arrantzale bat autoarekin harrapatzea, hiltzea eta ihes egitea leporatuko diote. "Ni ez nintzen gidaria" esango du, politikari boteretsu baten se...

Vicente gazte ausart eta bakartiak hondartzan igaroko du uda, gurasoen etxean. Lasai ederrean, uretan eta edozeinekin festan ibiltzeko egunak izango dira. Baina parrandan eta nesketan igarotako gau batek betirako aldatuko dio bizitza: arrantzale bat autoarekin harrapatzea, hiltzea eta ihes egitea leporatuko diote. "Ni ez nintzen gidaria" esango du, politikari boteretsu baten semeak gidatzen zuela esango du, baina alkoholak oroimena lausotu dio. Botereak, manipulazioak eta erruak Vicenteren opor gozoak garraztuko dituzte azkenean. Zuzendariak hirugarrenez hartzen du parte Zinema Eraikitzen sailean. Aurreko filmarekin –Matar a un hombre–, Grand Jury saria lortu zuen Sundanceko zinema-jaialdian.

La emboscada / The Ambush
Daniel Hendler
Uruguai - Argentina 
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2012
Martín Marchand lehia politikoan hasiko da. Egitura politiko tradizional batek bere zerrendan sartzera gonbidatuko du, gizarte-sareetan egiten duen lana dela-eta. Martínek teknikari eta ahokulariak hartuko ditu bere kanpaina-irudia sortzeko. Asteburu batean, landetxe baten paisaia bukolikoan murgilduta, bere buruzagi-irudia eratuko du. Baina hauteskunde-aliantzari buruzko inf...

Martín Marchand lehia politikoan hasiko da. Egitura politiko tradizional batek bere zerrendan sartzera gonbidatuko du, gizarte-sareetan egiten duen lana dela-eta. Martínek teknikari eta ahokulariak hartuko ditu bere kanpaina-irudia sortzeko. Asteburu batean, landetxe baten paisaia bukolikoan murgilduta, bere buruzagi-irudia eratuko du. Baina hauteskunde-aliantzari buruzko informazio bila dabilen infiltratu batek mesfidantza-giro bat sortuko du. Filmak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu zuen, El Palomar behin-behineko izenburuarekin.

Era o Hotel Cambridge / The Cambridge Squatter
Eliane Caffé
Brasil - Frantzia 
Film honek Brasilgo etxegabe- eta errefuxiatu-mugimenduaren ezohiko egoera erakusten du; protagonistak Sao Paoloko hirigunean bizi dira, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuta. Kaleratze-mehatxuaren eguneroko kezkak argitara aterako ditu bertako okupen ezbehar, poztasun eta ikuspuntuak.

Film honek Brasilgo etxegabe- eta errefuxiatu-mugimenduaren ezohiko egoera erakusten du; protagonistak Sao Paoloko hirigunean bizi dira, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuta. Kaleratze-mehatxuaren eguneroko kezkak argitara aterako ditu bertako okupen ezbehar, poztasun eta ikuspuntuak.

Princesita / Princess
Marialy Rivas
Txile - Argentina - Espainia 
Txile hegoaldean izandako egiazko gertaera batean oinarritutako filma. Familia-sekta batek asmo eta uste bakarra du: beharrezkoa da ordena berri bat. Hamaika urteko Tamarak mundu berriko buruzagiak sortu beharko ditu. Tamara bere klasekide batekin sexua esploratzen hasiko da, bere "patua"ren aurka, baina horrek ondorio pentsaezinak ekarriko ditu, eta Tamararen emakumetze bortit...

Txile hegoaldean izandako egiazko gertaera batean oinarritutako filma. Familia-sekta batek asmo eta uste bakarra du: beharrezkoa da ordena berri bat. Hamaika urteko Tamarak mundu berriko buruzagiak sortu beharko ditu. Tamara bere klasekide batekin sexua esploratzen hasiko da, bere "patua"ren aurka, baina horrek ondorio pentsaezinak ekarriko ditu, eta Tamararen emakumetze bortitza markatuko du. Tamarak aurrez imajinatuko ez lukeen moduan irabaziko du bere askatasuna. Marialy Rivasen aurreko filmak –Joven y alocada– Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen; besteak beste, Sundancen eta BAFICIn saritu zuten.

Rara
Pepa San Martín
Txile - Argentina 
Epaile txiletar baten istorioak inspiratutako kontakizun bat: lesbiana izateagatik, alaben zaintza kendu zioten. Istorioa alaba nagusiaren, 13 urteko Sararen, ikuspuntutik kontatzen da. Gidoiak benetako gertaerak ditu oinarri; abokatu eta auzitegi, salaketa, salatzaile, salatu eta biktimen kontakizun moduan ere eman liteke, baina hau familia baten kontakizuna da.

Epaile txiletar baten istorioak inspiratutako kontakizun bat: lesbiana izateagatik, alaben zaintza kendu zioten. Istorioa alaba nagusiaren, 13 urteko Sararen, ikuspuntutik kontatzen da. Gidoiak benetako gertaerak ditu oinarri; abokatu eta auzitegi, salaketa, salatzaile, salatu eta biktimen kontakizun moduan ere eman liteke, baina hau familia baten kontakizuna da.

Sobrevivientes
Rober Calzadilla
Venezuela - Kolonbia 
1988. urtea. El Amparo herria, Kolonbiarekin mugan. Chumba eta Pinilla onik aterako dira Arauca ibaiaren inguruetan gertatutako eraso armatu batetik; hamalau kide hilko dizkiete han, ordea. Venezuelako Armadak gerrillari izatea leporatuko die, eta ahaleginak egingo ditu haiek zeldatik ateratzeko, han daude-eta gordeta, poliziaren eta herriko jendearen babespean. Haiek arrantzal...

1988. urtea. El Amparo herria, Kolonbiarekin mugan. Chumba eta Pinilla onik aterako dira Arauca ibaiaren inguruetan gertatutako eraso armatu batetik; hamalau kide hilko dizkiete han, ordea. Venezuelako Armadak gerrillari izatea leporatuko die, eta ahaleginak egingo ditu haiek zeldatik ateratzeko, han daude-eta gordeta, poliziaren eta herriko jendearen babespean. Haiek arrantzale hutsak direla esango dute, baina handia da bertsio ofizialari men egiteko presioa.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones