71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Nelson Shin
Txina 
86 min.
Igelen Erregeak jakitera ematen duenean Igelolinpiaden irabazleak alabaren eskua izango duela, printzesak ihes egiteko erabakia hartuko du. Herritar xumeen gisara jantzita, Mecha izeneko saltzaile ibiltariaren lagun egingo da, eta harekin batera jokoetarako entrenatzen hasiko da, irabazi eta bere aitaren ezkontza-planak zapuzteko asmoz. Bien bitartean, suge gaizto bat Igelolinpiadak hondatzeko asmotan da, bide batez bere lagun fidelaren laguntzarekin erresuma eskuratzeko. Mechak eta printzesak erresuma suge gaiztoarengandik salbatzeko planak egingo dituzte.
Mark Osborne
Frantzia 
108 min.
Neskatxa batek ama gogorra dauka, helduen munduan bizitzeko prestatzen ari baita. Haien bizilaguna hegazkinlari zahar bat da, bihotz onekoa eta bitxia. Gizonak dena posible den mundu paregabe bat erakutsiko dio neskatxari. Berak, duela denbora asko, Printze txikiari esker ezagutu zuen mundu hori.
Alicja Jaworski, Karin Nilsson, Lasse Persson, Per Åhlin
Suedia 
45 min. Film ertaina
Laban, mamu txikia, bere familiarekin bizi da Morningsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahi ditu, baina saiatu izanagatik ere ez du lortzen. Gazteluan errege-familia bat bizi da, eta errege-erreginaren semea, Mischief printzea, eta Rufus, haren txakur txikia, Labanen lagun onenak dira. Eta garrantzitsuena, mamu protagonista iluntasunaren beldur da.
Alberto Rodríguez, Nacho La Casa
Espainia - Kanada 
90 min.
Ozzy kotoi artean hazi den Beagle atsegin eta baketsua da. Bere bizitza idilikoa goitik behera aldatuko da, bere familia bidaia luze batean joan eta Ozzy eraman ezingo duelako. Itxuraz onena dirudien txakurrentzako bainu-etxe batean utziko dute: Blue Creek. Baina, laster, Ozzyk jakingo du Blue Creek txakurrentzako kartzela bat dela.
Gorka Sesma
Espainia - Kolonbia 
91 min.
Orain mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako. Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mendekatzeko plan bat landu du mendez mende: jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko eta bere burua Jeinu Bakar aldarrikatzeko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat harentzat: Pixi Post, elfo gazte bat, Gabonen zaindari bihurtua.
Alexey Tsitsilin
Errusia 
80 min.
Elurretako Erregina garaitu ondoren, trolek askatasuna lortu dute. Orm trolak funtsezko zeregina izan du garaipen horretan, baina ez du lortu merezi duen aitorpena; beraz, bere arrakastak esajeratzen eta gezur mordoa sortzen hasiko da, Elurretako Erregina berak garaitu zuela esanez, eta printzesarekin ezkontzea eta botere eta aberastasun handiak jasotzea dela bere patua… baina, nora eramango dute bere gezurrek?
Chris McKay
AEB - Danimarka 
106 min.
Aldaketak egiten ari dira Gotham hirian. Joker zitalak hiria konkistatu nahi du, eta Batmanek hiria haren erasotik babestu ahal izateko, baliteke bakarrik lan egiteari utzi, beste batzuekin lan egin eta, agian, erlaxatzen ikasi behar izatea.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: