71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Álvaro Longoria
Espainia 
77 min.
Jun Jie Teng
Txina 
121 min.
Duela 1.800 urte inguru, Ekialdeko Han dinastia erori eta etengabeko gerrak eragin zituen. Cao Cao, Han dinastiako lehen ministroa, Liu Beiren eta Sun Quanen armaden aurka lehiatuko da, baina Labar Gorrien Batailan porrot handia biziko du. Aldi horretan eratuko dira Hiru Erresumak, Wei , Shu eta Wu estatuez osatuta. Lur jota egon arren, Cao Caok ez du porrota onartuko eta erantzuna planeatuko du.
Wei Liang Xia
Txina 
137 min.
Zhang Gong ikasle gaztea Yingyingekin maiteminduko da, lehen ikusian; horregatik, hura bizi den monasterioko mendebaldeko aretoan geratzea erabakiko du, hobeto ezagutzeko. Baina Tigre Hegalari izenez ezagututako gaizkile batek monasterioa inguratzera bidaliko ditu bere alprojak, Yingying bahitu nahian. Neskaren amak hitz emango du gaizkileak uxatzea lortzen duenarekin ezkonduko duela alaba. Zhang Gongek bere burua eskainiko du.
wei liang xia
Txina 
101 min.
1644. urtearen hasieran, Ming dinastian, Li Zichengen armadak Shanxi konkistatu eta Ming garaiko hiriburura jo zuen, Yanjing aldera. Jingyangeko kanpaien bidez, Chongzhen enperadoreak ministroei dei egin zien aholkua eskatzeko. Beldurrak jota zeuden guztiak, baina enperadorearen ustez oraindik alda zitezkeen gauzak. Horregatik, dibisioak gainbegira zitzala agindu zion Li Guozhen jeneralari, eta infanteriaren eta zalditeriaren buruan jar zedila, etsaien erasoari aurre egiteko.
Hai Tao
Txina 
122 min.
Emei mendiko suge zuria eta suge berdea hilkorren mundura jaitsiko dira ugazabandre eta neskame gisa, arte magiko taoistak ikasi ondoren. Mendebaldeko Lakuan, suge zuriak Xuxian gizon hilkorra aurkituko du. Haien patuek elkar gurutzatuko dute, eta ezkondu egingo dira. Tamalez, festa batean suge zuriak ardoa edango du oharkabean, eta bere egiazko forma azaleratuko da. Emaztea gizakia ez dela ikustean, ezustekoak jota hilko da Xuxian.
Hao Wang
Txina 
116 min.
Egiazko istorio batean oinarrituta, bere bikiak hazteko mendian lan egiten duen ama baten istorioa kontatzen du filmak. Bikietako bat itsua da. Amak lanean eman dituen 17 urteetan, 140 zapata-pare baino gehiago txikitu eta 70 banbu-kanabera baino gehiago hautsi ditu.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: