Duela 1.800 urte inguru, Ekialdeko Han dinastia erori eta etengabeko gerrak eragin zituen. Cao Cao, Han dinastiako lehen ministroa, Liu Beiren eta Sun Quanen armaden aurka lehiatuko da, baina Labar Gorrien Batailan porrot handia biziko du. Aldi horretan eratuko dira Hiru Erresumak, Wei , Shu eta Wu estatuez osatuta. Lur jota egon arren, Cao Caok ez du porrota onartuko eta erantzuna planeatuko du.
Zhang Gong ikasle gaztea Yingyingekin maiteminduko da, lehen ikusian; horregatik, hura bizi den monasterioko mendebaldeko aretoan geratzea erabakiko du, hobeto ezagutzeko. Baina Tigre Hegalari izenez ezagututako gaizkile batek monasterioa inguratzera bidaliko ditu bere alprojak, Yingying bahitu nahian. Neskaren amak hitz emango du gaizkileak uxatzea lortzen duenarekin ezkonduko duela alaba. Zhang Gongek bere burua eskainiko du.
1644. urtearen hasieran, Ming dinastian, Li Zichengen armadak Shanxi konkistatu eta Ming garaiko hiriburura jo zuen, Yanjing aldera. Jingyangeko kanpaien bidez, Chongzhen enperadoreak ministroei dei egin zien aholkua eskatzeko. Beldurrak jota zeuden guztiak, baina enperadorearen ustez oraindik alda zitezkeen gauzak. Horregatik, dibisioak gainbegira zitzala agindu zion Li Guozhen jeneralari, eta infanteriaren eta zalditeriaren buruan jar zedila, etsaien erasoari aurre egiteko.
Emei mendiko suge zuria eta suge berdea hilkorren mundura jaitsiko dira ugazabandre eta neskame gisa, arte magiko taoistak ikasi ondoren. Mendebaldeko Lakuan, suge zuriak Xuxian gizon hilkorra aurkituko du. Haien patuek elkar gurutzatuko dute, eta ezkondu egingo dira. Tamalez, festa batean suge zuriak ardoa edango du oharkabean, eta bere egiazko forma azaleratuko da. Emaztea gizakia ez dela ikustean, ezustekoak jota hilko da Xuxian.
Egiazko istorio batean oinarrituta, bere bikiak hazteko mendian lan egiten duen ama baten istorioa kontatzen du filmak. Bikietako bat itsua da. Amak lanean eman dituen 17 urteetan, 140 zapata-pare baino gehiago txikitu eta 70 banbu-kanabera baino gehiago hautsi ditu.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.