71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Gazteriaren Epaimahaia - Parte hartzeko arau orokorrak

Gazteriaren TCM Saria
Gazteriaren Saria
Gazteriaren Epaimahaia - Parte hartzeko arau orokorrak

Izena emateko epea amaitu da


I. SARRERA

  1. Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian izango da 2019ko irailaren 20tik 28ra.
  2. Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
    DONOSTIA ZINEMALDIA
    TABAKALERA
    Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
    Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
    20012 Donostia (Espainia)
    Tel.: +34 943 481 212
    ssiff@sansebastianfestival.com
    Webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com) informazio xehatua aurkitu daiteke, baita Zinemaldiaren eta horren departamentuen harremanetarako informazioa ere.
  3. Donostia Zinemaldia SA sozietate anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kiroletako Ministerioak osatzen dute zati berdinetan. Donostiako alkateari, dagokio presidentetza. Zinemaldiaren antolakuntzaren burua José Luis Rebordinos zuzendaria da.
  4. Donostia Zinemaldiari «lehiazko zinema-jaialdien» kategoria aitortzen dio Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org).
  5. Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.

II. EPAIMAHAIKO KIDEEN LEHEN HAUTAKETA

  1. Gazteriaren epaimahaian parte hartzeko ezinbestekoa da Zinemaldiko Zuzendaritzak ezarritako arauak onartzea eta izena emateko formularioa behar bezala betetzea.
  2. Gazteriaren epaimahaiko kide izateko interesa dutenek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • 18 eta 25 urte bitartean izatea.
    • 2019ko irailaren 20tik 28ra arte denbora osoan jarduteko prest egotea.
    • Izena ematean motibazio-gutun bat eranstea.
    • Izena emateko formularioa betetzea.
    • Parte hartzeko arauak onartzea.
  3. Gazteriaren epaimahaiko kideen hautaketa-prozesua 2019ko uztailaren 31n amaituko da.
  4. Gazteriaren epaimahaian izena emateko prozesua online gauzatuko da Zinemaldiaren webgunearen bitartez.

III. HAUTATUTAKO KIDEAK

  1. Zinemaldia hasi baino egun bat lehenago, hautatutako epaimahaikideek nahitaezko bilera batera joan beharko dute akreditazioa jasotzera.
  2. Emanaldien ordutegiak zorrotz bete beharko dituzte, eta ezingo dute saioa hasi ondoren sartu emanaldietara.
  3. Erantsitako ordutegian programatutako emanaldi guztietara joan beharko dute nahitaez. Justifikatutako arrazoirik gabe horietako batera joaten ez badira, akreditazioa kenduko zaie. Hezkuntza-konpromisoak eta osasunarekin lotutako gertakariak joko dira justifikatutako arrazoitzat. (Bi falta justifikatu soilik onartuko zaizkie).
  4. Akreditazioa pertsonala eta besterenezina da.
  5. Filmei 0tik 10era arteko puntuazioa emango zaie, puntuazio txikiena 0 izanik eta handiena 10. Horretarako, ebaki zure puntuazioa eta sartu txartelaren gainerakoa irteeran aurkituko duzun kutxan. Gainera, txartelaren atzeko aldean zure akreditatu-zenbakia adierazi beharko duzu.
  6. Ezustekoaren bat izanez gero (antolakuntzarekin edo funtzionamenduarekin lotuta) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak subiranotasuna izango du eta berak hartuko du azken erabakia.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.

 
Sariak
Gazteriaren Saria
71. Edizioa 2023
La estrella azul
Javier Macipe (Espainia - Argentina)
70. Edizioa 2022
A los libros y a las mujeres canto
Maria Elorza (Espainia)
69. Edizioa 2021
Mass
Fran Kranz (AEB)
68. Edizioa 2020
Limbo
Ben Sharrock (Erresuma Batua)
67. Edizioa 2019
Las buenas intenciones
Ana García Blaya (Argentina)
66. Edizioa 2018
Viaje al cuarto de una madre
Celia Rico Clavellino (Espainia - Frantzia)
65. Edizioa 2017
Matar a Jesús
Laura Mora (Kolonbia - Argentina)
64. Edizioa 2016
Bar Bahar / In Between
Maysaloun Hamoud (Israel - Frantzia)
63. Edizioa 2015
Paulina
Santiago Mitre (Argentina - Brasil - Frantzia)
62. Edizioa 2014
Güeros
Alonso Ruizpalacios (Mexiko)
61. Edizioa 2013
Wolf
Jim Taihuttu (Holanda)
60. Edizioa 2012
7 CAJAS
JUAN CARLOS MANEGLIA, TANA SCHÉMBORI (PARAGUAI)
59. Edizioa 2011
Wild Bill
Dexter Fletcher (Erresuma Batua)
58. Edizioa 2010
Abel
Diego Luna (Mexiko)
57. Edizioa 2009
Min dît / The Children of Diyarbakir
Miraz Bezar (Turkia-Alemania)
55. Edizioa 2007
Caramel
Nadine Labaki (Libano - Frantzia)
54. Edizioa 2006
Kunsten at græde i kor / The Art of Crying
Peter Schønau Fog (Danimarka)
53. Edizioa 2005
Aupa Etxebeste!
Asier Altuna, Telmo Esnal (Espainia)
52. Edizioa 2004
In My Father’s Den
Brad McGann (Zeelanda Berria)
51. Edizioa 2003
Noviembre
Achero Mañas (España)
50. Edizioa 2002
Real Women Have Curves
Patricia Cardoso (AEB)
49. Edizioa 2001
Elling
Peter Naess (Norvegia)
48. Edizioa 2000
Face
Junji Sakamoto (Japon)
47. Edizioa 1999
Agnes Browne
Anjelica Huston (AEB - Irlanda)
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: