tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Sailak eta filmak
Sail Ofiziala
68. Edizioa 2020
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Rifkin's Festival
Woody Allen
Espainia - AEB - Italia 
Lehiaketatik kanpo
Rifkin's Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta Espainiaren edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit bat...

Rifkin's Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta Espainiaren edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit batekin maiteminduko da. Amaiera dibertigarriko komedia erromantiko bat.

Klausurako filma
El olvido que seremos / Forgotten We'll Be
Fernando Trueba
Kolonbia 
Lehiaketatik kanpo
Izen bereko liburuan oinarrituta, El olvido que seremos filma bihotz oneko gizon bati buruzkoa da; Héctor Abad Gómez mediku eta giza eskubideen aldeko aktibista ezaguna izan zen 70eko hamarkadako Medellín polarizatu eta bortitzean. Istorioak mediku horren bizitza kontatzen du, seme-alabez ez ezik, klase behartsuenetako umeez&...

Izen bereko liburuan oinarrituta, El olvido que seremos filma bihotz oneko gizon bati buruzkoa da; Héctor Abad Gómez mediku eta giza eskubideen aldeko aktibista ezaguna izan zen 70eko hamarkadako Medellín polarizatu eta bortitzean. Istorioak mediku horren bizitza kontatzen du, seme-alabez ez ezik, klase behartsuenetako umeez ere kezkatzen zen aita baten bizitza, hain zuzen. Eszenatokia: etxea, tolerantzian eta maitasunean funtsaturiko hezkuntza batek berezko dituen bizitasunez eta sormenez beteriko tokia. Erabat ezustean, gizonaren alaba maiteetako bat minbizi izugarri batek jota hilko da. Izaki ezin bereziago bat galdu izanak eragindako tristurak eta amorruak bultzatuta, Héctorrek begiak irekiko ditu, eta ikusiko du gizartea, ez entzuteaz eta zeharo intolerantea izateaz gain, bere atzetik joango dela, isilarazteko. Kontakizun intimoa, protagonistarengizonezko seme bakarraren –Héctor Abad Faciolinceren– begietatik ikusia. Gaur egungo Kolonbiak duen idazlerik nabarmenetakoa da Abad.

Akelarre
Pablo Agüero
Espainia - Frantzia - Argentina 
Forum Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa
Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak pre...

Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu. 2017ko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria. 

Asa ga kuru / True Mothers
Naomi Kawase
Japonia 
Haurdun geratzeko borroka luze eta asegabe baten ondoren, Satokok eta bere senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute, adopzio-elkarte batek konbentzituta. Urte batzuk geroago, bere familia arriskuan dago Hitari izeneko neska ezezagun baten erruz, ama biologikoa dela baitio. Satokok Hitariren aurka egitea erabakiko du.

Haurdun geratzeko borroka luze eta asegabe baten ondoren, Satokok eta bere senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute, adopzio-elkarte batek konbentzituta. Urte batzuk geroago, bere familia arriskuan dago Hitari izeneko neska ezezagun baten erruz, ama biologikoa dela baitio. Satokok Hitariren aurka egitea erabakiko du.

Courtroom 3H (Auzitegia 3H)
Antonio Méndez Esparza
Espainia - AEB 
Tallahaseeko (Florida) Familiaren Auzitegi Bateratua adingabeak tartean dauden kasuetan espezializatutako epaitegia da. AEBetan gurasoekin eta seme-alabekin lotutako gaiez arduratzen den auzitegi bakarra da. Familiak auzitegi horretan sartzen dira adingabeekin abusua, abandonua edo zabarkeria leporatu badiete. Legearen arabera, epaitegi honen helburua da familiak ahalik eta azk...

Tallahaseeko (Florida) Familiaren Auzitegi Bateratua adingabeak tartean dauden kasuetan espezializatutako epaitegia da. AEBetan gurasoekin eta seme-alabekin lotutako gaiez arduratzen den auzitegi bakarra da. Familiak auzitegi horretan sartzen dira adingabeekin abusua, abandonua edo zabarkeria leporatu badiete. Legearen arabera, epaitegi honen helburua da familiak ahalik eta azkarren eta ahalik eta modurik seguruenean bateratzea.  Filma James Baldwinen hitzetan oinarritzen da: "Jakin nahi baduzu nola administratzen den justizia herrialde batean, hurbildu babesgabearengana eta entzun horien testigantza".

Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan
Julien Temple
Erresuma Batua 
Musika-taldearen eta MacGowanen familiaren beraren artxiboko irudi argitaragebeak erabilita, Ralph Steadman bezalako ilustratzaileen animazioekin batera, Crock of Gold filma Shane MacGowan –The Pogueseko abeslari eta konpositore nagusia– punk/poeta irlandarraren ospakizuna da. Johnny Deepek ekoitzitako filma.

Musika-taldearen eta MacGowanen familiaren beraren artxiboko irudi argitaragebeak erabilita, Ralph Steadman bezalako ilustratzaileen animazioekin batera, Crock of Gold filma Shane MacGowan –The Pogueseko abeslari eta konpositore nagusia– punk/poeta irlandarraren ospakizuna da. Johnny Deepek ekoitzitako filma.

Dasatskisi / Beginning
Dea Kulumbegashvili
Frantzia - Georgia 
Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala.

Probintziako herri lasai batean, talde estremista batek eraso egin dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, Yanaren mundua (komunitate-buruaren emaztea) gainbehera etorriko da poliki-poliki. Yanaren barne-atsekabea handitu egingo da bere nahien zentzua topatzeko borrokatu ahala.

Druk / Another Round
Thomas Vinterberg
Danimarka - Suedia - Herbehereak 
Teoria baten arabera, gure odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke, mozkor puntu batekin, gure burua inguratzen gaituen mundura zabaldu, gure arazoak arindu eta sormena areagotzen delako. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagun –bigarren hezkuntzako irakasle dira hirurak, eta nazkatuta daude– esperimentu batean murgilduko dira; lanaldian, be...

Teoria baten arabera, gure odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke, mozkor puntu batekin, gure burua inguratzen gaituen mundura zabaldu, gure arazoak arindu eta sormena areagotzen delako. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagun –bigarren hezkuntzako irakasle dira hirurak, eta nazkatuta daude– esperimentu batean murgilduko dira; lanaldian, beti intoxikazio etiliko maila berari eutsiko diote. Churchillek alkoholaren eraginpean irabazi bazuen Bigarren Mundu Gerra, nork daki zer egin dezaketen trago gutxi batzuek beraien eta ikasleen alde?

Été 85 / Summer of 85
François Ozon
Frantzia 
Alexis (16 urte betetzear) itotzeko zorian da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David (18 urte) agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisek bere ametsetako laguna ezagutu berri du. Baina, uda bat baino gehiago iraungo al du amets horrek? 1985eko uda.

Alexis (16 urte betetzear) itotzeko zorian da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David (18 urte) agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisek bere ametsetako laguna ezagutu berri du. Baina, uda bat baino gehiago iraungo al du amets horrek? 1985eko uda.

Sutemose / In the Dusk
Šarūnas Bartas
Lituania - Frantzia - Txekiar Errepublika - Serbia - Portugal - Letonia 
Lituania, 1948. Gerra amaitu da, baina herrialdea hondatuta dago.  Untė 19 urteko gazte bat da, eta sobietarren okupazioari aurre egiten dion mugimendu partisanoko kide. Ez dute baldintza berdinetan borrokatzen, baina borroka desorekatu horrek biztanle guztien etorkizuna baldintzatuko du. Bizitza deskubritzen den adinean, Untėk indarkeria eta traizioa deskubrituko ditu. Mug...

Lituania, 1948. Gerra amaitu da, baina herrialdea hondatuta dago.  Untė 19 urteko gazte bat da, eta sobietarren okupazioari aurre egiten dion mugimendu partisanoko kide. Ez dute baldintza berdinetan borrokatzen, baina borroka desorekatu horrek biztanle guztien etorkizuna baldintzatuko du. Bizitza deskubritzen den adinean, Untėk indarkeria eta traizioa deskubrituko ditu. Mugak lausotu egingo dira bere gazte grina sutsuaren eta borrokatzeko arrazoiaren artean. Buru eta bihotz arituko da, inozentzia galtzea badakarkio ere...

Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around?
Takuma Sato
Japonia 
Gizon bat biluzik eta mozkortuta agertu da Japoniako telebista-kate batean, Namahage egunean. Egun hori ospatzeko, ogroz mozorrotutako gizonak etxez etxe ibiltzen dira, haurrak ikaratu eta urte osoan txintxo portatu daitezen agintzeko. Tasuku, aita gazte bat, ostrazismora kondenatuko dute, herria eta tradizioa lotsagarri uzteagatik, eta bakarrik egingo du ihes Tokiora...

Gizon bat biluzik eta mozkortuta agertu da Japoniako telebista-kate batean, Namahage egunean. Egun hori ospatzeko, ogroz mozorrotutako gizonak etxez etxe ibiltzen dira, haurrak ikaratu eta urte osoan txintxo portatu daitezen agintzeko. Tasuku, aita gazte bat, ostrazismora kondenatuko dute, herria eta tradizioa lotsagarri uzteagatik, eta bakarrik egingo du ihes Tokiora. Bi urte geroago, herrira itzuliko da bere emazte ohiarekin eta alabarekin gauzak konpontzen saiatzeko, baina egoera oso gogorra aurkituko du.

Nosotros nunca moriremos / We Will Never Die
Eduardo Crespo
Argentina 
Rodrigo eta bere ama Rodrigoren anaia nagusia hil berri den herrira joango dira. Toki lasai hartan, doluaren lehen etapak igaroko dituzte. Rodrigo helduen atsekabera hurbildu eta haurtzaroa atzean utziko du, konturatu gabe. Ama heriotza horren misterioak argitzen saiatuko da. Nosotros nunca moriremos film garbia da, malenkonia ez ezik, umore arina ere baduena, maitasun pixka ba...

Rodrigo eta bere ama Rodrigoren anaia nagusia hil berri den herrira joango dira. Toki lasai hartan, doluaren lehen etapak igaroko dituzte. Rodrigo helduen atsekabera hurbildu eta haurtzaroa atzean utziko du, konturatu gabe. Ama heriotza horren misterioak argitzen saiatuko da. Nosotros nunca moriremos film garbia da, malenkonia ez ezik, umore arina ere baduena, maitasun pixka bat ematen saiatzen diren pertsonaia bakartiz osatua. Denboran etendako istorioa, probintzia-toki galduetan flotatzen duena.

Passion simple
Danielle Arbid
Frantzia - Belgika 
“Iazko irailetik gizon baten zain egon naiz etengabe: deitu ziezadan nahi nuen, ni ikustera etor zedin... Gizon horrek duen guzti-guztia ezin ederragoa iruditzen zitzaidan: bere begiak, bere ahoa, bere zakila, bere haurtzaroko oroitzapenak, bere ahotsa...”

“Iazko irailetik gizon baten zain egon naiz etengabe: deitu ziezadan nahi nuen, ni ikustera etor zedin... Gizon horrek duen guzti-guztia ezin ederragoa iruditzen zitzaidan: bere begiak, bere ahoa, bere zakila, bere haurtzaroko oroitzapenak, bere ahotsa...”

Supernova
Harry Macqueen
Erresuma Batua 
Sam eta Tuskerrek hogei urte daramate elkarrekin eta beti bezain grinatsu daude elkarrekin maiteminduta. Baina azken bi urteetan, Tuskerri fase goiztiarreko dementzia diagnostikatu ziotenetik, bikotearen bizitza aldatu egin da. Udazkena heltzean, errepideko bidaia bat egiteko plana egingo dute, Tuskerrek oraindik bidaiatzeko aukera duen bitartean, euren lagun eta senideekin ber...

Sam eta Tuskerrek hogei urte daramate elkarrekin eta beti bezain grinatsu daude elkarrekin maiteminduta. Baina azken bi urteetan, Tuskerri fase goiztiarreko dementzia diagnostikatu ziotenetik, bikotearen bizitza aldatu egin da. Udazkena heltzean, errepideko bidaia bat egiteko plana egingo dute, Tuskerrek oraindik bidaiatzeko aukera duen bitartean, euren lagun eta senideekin berriz konektatzeko eta iraganeko lekuak bisitatzeko. Bidaiak aurrera egin ahala, etorkizunari buruz ideia desberdinak dituztela konturatuko dira. Sekretuak jakingo dituzte, plan pribatuak agerian geratuko dira eta inoiz ez bezala probatuko da elkarri dioten maitasuna.

Wuhai
Zhou Ziyang
Txina 
Yang Hua eta Miao Wei senar-emazte zoriontsuak Wuhain bizi dira, Barne Mongoliako basamortu-paisaia liluragarri batez inguratutako hiri txiki batean. Yang Hua senarra kezkatuta dago bi familiek maila ekonomiko desberdinak dituztelako. Bere lagun Luo Yurekin mailegu komertzialen negozio bat sortuko du baina, zoritxarrez, porrot egingo die negozioak eta zor handiak hartuko ditu Y...

Yang Hua eta Miao Wei senar-emazte zoriontsuak Wuhain bizi dira, Barne Mongoliako basamortu-paisaia liluragarri batez inguratutako hiri txiki batean. Yang Hua senarra kezkatuta dago bi familiek maila ekonomiko desberdinak dituztelako. Bere lagun Luo Yurekin mailegu komertzialen negozio bat sortuko du baina, zoritxarrez, porrot egingo die negozioak eta zor handiak hartuko ditu Yang Huak. Egun batean, familia, adiskideak, hartzekodunak eta zordunak bata bestearen atzetik iritsiko zaizkio eta geratzen zitzaion duintasun apurra kenduko diote pixkanaka.

Antidisturbios / Riot Police
Rodrigo Sorogoyen
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Istiluen aurkako sei poliziak kaleratzea egin dute Madrilgo erdigunean; egoera konplikatu, eta gizon bat hil da. Barne Arazoetarako talde bat arduratzen da gertakariak ikertzeaz, eta istiluen aurkako sei poliziei zuhurtziagabekeriazko homizidioa leporatzen diete. Agenteak irtenbide bat bilatzen hasten dira beren kabuz, baina, azkenean, banandu, eta are gehiago konplikatzen da e...

Istiluen aurkako sei poliziak kaleratzea egin dute Madrilgo erdigunean; egoera konplikatu, eta gizon bat hil da. Barne Arazoetarako talde bat arduratzen da gertakariak ikertzeaz, eta istiluen aurkako sei poliziei zuhurtziagabekeriazko homizidioa leporatzen diete. Agenteak irtenbide bat bilatzen hasten dira beren kabuz, baina, azkenean, banandu, eta are gehiago konplikatzen da egoera. Laia, Barne Arazoetako agenteetako bat, kasuarekin obsesionatzen da, eta, azkenean, konturatzen da huts egin duen kaleratze horren atzean gauza asko ezkutatzen dela. Sei ataleko telesaila, bakoitza 50 minutukoa.

El Gran Fellove / The Great Fellove
Matt Dillon
Mexiko - Kuba - AEB 
Emanaldi Bereziak
El Gran Fellove Matt Dillon aktore eta zinemagilearen film dokumentala da, Francisco Fellove abeslari eta showman kubatarraren musika-ibilbidea eta artistaren azken albumaren grabazioa kontatzen dituena. Artxiboko elkarrizketa, argazki eta bideoen bidez, eta baita Matten beraren grabazioen bitartez ere, Felloveren bizitza deskribatu eta gogorarazten da filmean: Kuban izugarri a...

El Gran Fellove Matt Dillon aktore eta zinemagilearen film dokumentala da, Francisco Fellove abeslari eta showman kubatarraren musika-ibilbidea eta artistaren azken albumaren grabazioa kontatzen dituena. Artxiboko elkarrizketa, argazki eta bideoen bidez, eta baita Matten beraren grabazioen bitartez ere, Felloveren bizitza deskribatu eta gogorarazten da filmean: Kuban izugarri ahalegindu zen musikari gisa, azkenean arrakasta izan zuen Mexikon, eta musikari erakutsi zion maitasuna kutsakorra izan zen amaierara arte.

Patria
Aitor Gabilondo
Espainia 
Emanaldi Bereziak
ETAk armak utziko dituela iragartzen duen egunean, Bittori hilerrira doa, terroristek hil zuten El Txato senarraren hilobiari esatera bizi izan ziren herrira itzultzea erabaki duela. Bizikide izan ahalko da bere eta familiaren bizitza aldarazi zuen atentatuaren aurretik eta ondoren jazarri ziotenekin? Jakin ahalko du nor den bere senarra garraio-enpresara bidean hil zuen kaputx...

ETAk armak utziko dituela iragartzen duen egunean, Bittori hilerrira doa, terroristek hil zuten El Txato senarraren hilobiari esatera bizi izan ziren herrira itzultzea erabaki duela. Bizikide izan ahalko da bere eta familiaren bizitza aldarazi zuen atentatuaren aurretik eta ondoren jazarri ziotenekin? Jakin ahalko du nor den bere senarra garraio-enpresara bidean hil zuen kaputxaduna? Bittoriren presentziak herriko lasaitasun faltsua aldatuko du, eta, batez ere, Mirenena. Miren kartzelan dagoen Joxe Mari terroristaren ama da, eta, garai batean, lagun minak ziren. Zer gertatu zen bi emakume horien artean? Zerk pozoitu du beren seme-alaben eta senarren bizitza, iraganean harreman hain estua bazuten? Urradura disimulatuekin eta uste ezin hautsizkoekin, baita zauriekin eta ausardiarekin ere, El Txatoren hilketak eragindako kraterraren aurreko eta ondorengo istorio goriak ahazteko ezintasunaz eta barkamenaren beharraz hitz egiten digu. Zortzi ataleko telesaila, Fernando Arambururen izen bereko eleberrian oinarritua eta HBO Europerako ekoitzitako lehen telesaila espainolez.

We Are Who We Are
Luca Guadagnino
Italia 
Emanaldi Bereziak
Fraser, hamalau urteko mutil bat, Venetoko base militar amerikar batera bizitzera joan berri da. Han Caitlin ezagutuko du, bere adineko neska bat. Biak ala biak nahasita daude sexu- eta genero-nortasunei dagokienez. Pixkanaka, lagun bihurtu eta elkarri lagunduko diote. Azkenean, harreman bat dutelako itxurak egingo dituzte, kideen eta kanpoko munduaren presioa saihesteko. Caitl...

Fraser, hamalau urteko mutil bat, Venetoko base militar amerikar batera bizitzera joan berri da. Han Caitlin ezagutuko du, bere adineko neska bat. Biak ala biak nahasita daude sexu- eta genero-nortasunei dagokienez. Pixkanaka, lagun bihurtu eta elkarri lagunduko diote. Azkenean, harreman bat dutelako itxurak egingo dituzte, kideen eta kanpoko munduaren presioa saihesteko. Caitlinek bere alderdi femeninoa baztertzen du, ez baitu ezer jakin nahi horri buruz, eta Fraserrek, bestalde, erakarpena sentituko du bere ama Sarahrekin lan egiten duen mutil zaharrago batengandik. Bi protagonisten lehen maitasun-esperientziek eragin ikaragarria izango dute euren bizitzetan.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea