71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Loreak infernuan
Loreak infernuan
Filmak
Filmak
Retrospectiva clásica
Retrospectiva clásica
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Kim Soo-yong
Hego Korea 
79 min.
Yoon Gi-jun farmazia-laborategi bateko presidentearen alabarekin ezkondu eta, horri esker, lanpostu exekutibo bat lortu du, baina enpresako bizitza aspergarria iruditzen zaio. Emazteak proposatuko dio, akziodunen batzarra prestatzen ari dela (zuzendari nagusi izendatuko dute bertan), atseden hartu eta Mujin jaioterrira joateko. Mujinen, Yoon Gi-junek iragana oroituko du: desertorea izan zen eta biriketako gaixotasun bat izan zuen. Zerga-bulegoko nagusiaren etxean Ha In-suk ausaz ezagutu eta  maitasun-harremana hasiko dute biek.
Im Kwon-taek
Hego Korea 
100 min.
Unibertsitateko ikasle aberkoiek, beren irakaslea buru dutela eta lagun britainiarrek lagunduta, familiak utziko dituzte eta Mantxuriara joango dira, beren herrialdearen askatasunaren alde borrokatzeko, inbaditzaile japoniarren aurka.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Lee Man-hee
Hego Korea 
108 min.
Yeon-sil banda bateko buruzagiarekin ezkonduta dago, eta adulterioa leporatuko diote, baina, benetan, opiora emana dagoen erakundeko kide batek bortxatu du. Ondorioz, erakundearen arauak betez, desitxuratu egingo dute, eta senarrarengandik bereizi, eta, ordutik aurrera, opiozalearekin bizi beharko da eta prostituzioan aritu beharko da bi gizonak mantentzeko.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Kim Ki-young
Hego Korea 
112 min.
Musika-irakasle batek eta emazteak gogor egin dute lan bi solairuko etxe bat erosi ahal izateko. Emaztea –jostuna bera– gaixotu egingo da etxea ordaintzeko egindako ahalegin izugarriagatik; orduan, etxeko langile bat kontratatuko dute. Haurdun geratu eta gutxira, emaztea bidaian joango da familia bisitatzera; orduan, neskameak irakaslea seduzituko du eta haurdun geratuko da. Emazteak neskamea konbentzituko du bere burua eskaileretatik behera botatzeko, abortatu dezan; haurtxoa galdu ondoren, bortizkeria gero eta handiagoz jokatuko du.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Shin Sang-ok
Hego Korea 
97 min.
Young-shik eta bere banda kanpamentu militar iparramerikar batean bizi dira, eta merkantziak lapurtzen dituzte biltegitik, merkatu beltzean saltzeko. Dong-shik anaia txikia Seulera iritsiko da, jaioterrira bueltatzeko konbentzitzera, baina, azkenean, bera ere kanpamentuan instalatuko da. Young-shik saiatuko da Dong-shik bera baino lehen itzultzea herrira, eta Sonia neska-lagunari eskatuko dio berarekin ezkontzeko prestatzen ari den lapurretaren ondoren. Baina, Soniak begiz jota du Dong-shik, eta seduzitu egingo du, Young-shikek eta bere bandak lapurreta egiten duten bitartean.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Shin Sang-ok
Hego Korea 
131 min.
Romantic Papa familiako kide bakoitzaren irudiarekin hasten da, zutik daudela kameraren aurrean, euren burua aurkeztuz. Aita, emaztea, bi seme eta hiru alaba. Txikikeriez eztabaidatzen dute, baina denek laguntzen dute, zintzotasun eta bizitasunez jokatuz. Narrazioak atal txikiak ehundu eta pertsonaia askoren eguneroko bizitza erakusten du.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Kim Kee-duk
Hego Korea 
116 min.
Jo Doo-soo kaleko banda bateko kidea da eta Joanna unibertsitateko ikasleari lagundu dio gaizkile batzuk poltsa lapurtzen saiatu direnean. Joanna diplomatiko baten alaba da eta goi-klasekoa da. Bitartean, Jo Doo-sook bandarentzako lanak egiten ematen du eguna. Euren kontrako bizitzek erakarrita, Doo-soo eta Joanna azkar maiteminduko dira. Joanna kristau sutsua da, eta Doo-sook daraman bizitza aldatzen badu, pertsona erabat berria izango dela sinetsita dago. 
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Yu Hyun-mok
Hego Korea 
110 min.
Song familia txabola-auzo batean bizi da. Cheol-hok haurdun dagoen emaztea eta semea, gerran mutilatu zuten anaia txikia, bi arreba adingabeak eta makal-makal ohean dagoen ama mantentzen ditu, eta haginetako min etengabea du. Familia errealitate latzari aurre egiten saiatuko da, nola edo hala, tragediak kolpatzen dituen arte.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Hong Eun-won
Hego Korea 
85 min.
Jin-sookek epaile-lanbidean sartzeko azterketa gainditu du. Senarrak sentituko du emaztea baino beherago dagoela gizartean, eta amak babesa eman, bere alde jarri eta erraina gaizki ulertuko du. Jasango duen jazarpena gorabehera, Jin-sook lan- eta familia-betebeharrak betetzen saiatuko da.
KOREAN FILM ARCHIVE
© KOREAN FILM ARCHIVE
Kang Dae-jin
Hego Korea 
98 min.
Gurdizain alargun baten familiaren bitartez, klase sozial baxuko familia batek gizarte-asaldura handiko eta belaunaldi-aldaketa sakoneko garai batean dituen zailtasunak islatzen ditu filmak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: