71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Made in Spain
Made in Spain
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Joan-Marc Zapata
Espainia - Suitza 
89 min.
Olivia Brontë zinema-izarra Suitzara joango da, moda-aldizkari garrantzitsu batekin argazki-saio bat egitera. Han Tristán del Valekin egingo du topo, urte batzuk lehenago ezagutu zuen filosofo espainiar batekin. Berriro elkartzeak iragana berrikustera eramango ditu biak, eta aukeratu zuten bideak nora eramaten dituen galdetzera.
Klausurako filma
Carlota González-Adrio
Espainia 
88 min.
Emilio eta Rosak familia perfektua sortu dute. 70eko hamarkadan, Kanarietako leku hutsen batean, bost alabenganako maitasunez beteriko etxe bat eraiki zuten; alabek gaztelaniazko lore-izenak dituzte: Lis, Iris, Melisa, Lila eta Dalia. Han, euren herrialdean atzean utzitako zibilizaziorik eta bizitzatik isolatuta, euren paradisu bereziaz gozatzen dute, mundu osotik bereiz. Kanpoko mundua arriskutsua da familiarentzat, eta euren familian nahasiz gero, familia suntsituko luke beharbada. Emiliok eta Rosak baino ez dakite hori. Horregatik daramate bizitza osoa alabei sekretu izugarri bat ezkutatzen.
Carla Simón
Espainia - Italia 
120 min.
Laurogei urte lur bera lantzen eman ondoren, Solé familia azken uzta elkarrekin egiteko bilduko da.
Rodrigo Cortés
Espainia 
95 min.
1942ko urtarrila. Polonia osoko 400.000 juduk urtebetetik gora daramate naziek ezarri dien ghetto estu batean sartuta hiriaren erdian. Hesitik kanpo, bizitzak aurrera jarraitzen du. Barruan, bertako biztanleek bizirik irauteko borrokatzen dute. Alabaina, adreiluzko horma altuak ez du aktore juduen talde baten sorkuntza gelditzea lortuko; hala, neguko gau hotz-hotz batean komedia musikal bat antzeztuko dute Fémina antzokian. Ikus-entzuleek barre egiten dute eta hunkitu egiten dira maitasun-istorio bat ikustean. Bizi duten egoera latza une baterako ahazten dute. Atzealdean, aktoreek hil edo biziko dilema bati egin beharko diote aurre, emanaldiaren ondoren ihes egiteko aukera suertatzen zaienean.
Roberto Sastre
© Roberto Sastre
Juan Zavala, Javier Morales
Espainia 
80 min.
Carlos Boyero zinema espainiarreko figurarik jarraitu eta beldurgarrienetako bat da. Polemikaren atzetik dabil duela berrogei urte baino gehiago bere lehen artikulua argitaratu zuenez geroztik, inoiz ez baita atera eztabaidaren erdi-erditik. Amaitzen ari den garai baten azken ordezkaria ote da? Sare sozialek kritikarien eragin tradizionalarekin amaitu al dute? Hain polemikoa den figura horren ibilbide eta nortasunetik abiatuta, El crítico filmak, gainera, kritika zinematografikoaren generoak Espainian bizi dituen aldaketa handiei buruzko hausnarketa pizteko xedea du.
Unai Canela
Espainia 
71 min.
Unai nerabea Pirinioetako herri txiki batean dago pandemiagatik konfinatuta. Urtebetez baino gehiagoz, intentsitate handiz biziko du urtaroen iragaitea eta hurbileneko naturarekin –askotan ezezagunena ere baden horrekin– konektatuta sentitzearen zirrara.
Zaida Carmona
Espainia 
89 min.
Hogeita hamar urte izanik ere, hogei urte zituztenean bezala bizi dira, baina jada pasatu zaie promesa gazte bihurtzeko adina. Maitasunaz maiteminduta daude, baina, euren bilaketan, elkar suntsitzen dute, andregai ohiez andregai ohi, harremanez harreman dabiltza noraezean. Popa eta autofikzioa testuingurutzat hartuta eta erabat erreala ote den jakiterik ez dagoen abeslari ezagun baten agerpenarekin, Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasiko den jolas batean gaude. La amiga de mi amiga bost protagonista lesbianaz osatutako korapilo-komedia bat da. Bartzelonako kale, ohe eta komunetan gertatzen den ipuin moral bat.
Juan Miguel del Castillo
Espainia - Argentina 
103 min.
Manuel Bianquetti inspektoreak Cádizeko polizia-etxera lekualdatzea onartu behar izan du. Neska gazte baten gorpua aurkitzean, hasierako lasaitasuna amaituko zaio, atsekabetzen duen iragan bat gogoraraziko baitio horrek. Nagusiak aurka izan arren, Bianquettik gurutzada bakarti bati ekingo dio erruduna harrapatzeko, agian imajinatu besterik egiten ez dituen froga batzuei jarraikiz. Bizilaguna bikotekide ohiak jazartzen duen erizain hauskor bat da, eta laguntzen dion pertsona bakarra, agidanez.
Roberto Bueso
Espainia 
109 min.
Sor Marina oso moja ezohikoa da eta El Parralera –ixteko arriskuak dagoen ikastetxe batera– iritsiko da 1994ko udan. Iristean, haurrak erabat deskontrolatuta daude. Familiarik gabeko mutilak dira eta bihurrikeriekin egingo diote harrera emakumeari, Marinak dena aldatuko duen ideia bat izango du: futbol-talde bat osatzea. Bi mojak lagunduta (Angelines xaloa eta hauskorra, eta Tatiana basati baina onbera), benetako familia baten antzeko zerbait sortuko du. Urte batzuk geroago, Valdok, mutiletako batek, debuta egingo du Real Madrideko lehen taldean.
Adrián Silvestre
Espainia 
98 min.
Raphi pertsona gaztea, androginoa eta naif samarra da. Olerkiak idazten ditu eta bere ametsetako printzearekin maitemintzea du amets. Bere jaioterritik Bartzelonara joan zen bizitzera, eta han errealitatea oso urrun dago imajinatzen duen bezalakoa izatetik. Genero-disforiaren diagnostikoa jaso eta bidaia nekez bat hasiko du bere benetako nortasuna onartzeko. Medikuak, lankideak, trans lagunak, queer artistak eta aplikazio bidez ezagutzen dituen gizonak: denek emango dizkiote aholkuak, baina denborak eta bizi-esperientziak bakarrik lagunduko diote Raphiri bere lekua aurkitzen munduan.
Jonás Trueba
Espainia 
64 min.
Bi lagun bikote berriz elkartu dira. Musika entzuten dute, solasean aritzen dira, irakurri eta jan egiten dute, pasieran ibiltzen dira, ping-pongean jolasten... Film baterako gauza txikia dirudi baina, horregatik, IKUSI EGIN BEHAR DUZUE.
Alvaro Longoria
Espainia 
92 min.
Tequila. Sexo, Drogas y Rock and Roll dokumentala Cecilia Rothek kontatua da, Tequila rock-talde ospetsutik bizirik atera ziren Ariel Rot, Alejo Stivel eta Felipe Lipe kideen parte-hartzearekin. Trantsizioan gazte espainiarren askapenari soinu banda jarri zion rock-talde mitikoaren istorioa kontatzen du. Bost gazte, beren garaipen-ametsa bat-batean lortu baina ospeak eta arrakastak suntsitu zituenak. Alabaina, euren abestiek klasiko suntsiezin gisa iraun dute denboran.
Albert Serra
Espainia 
165 min.
Tahiti uhartean (Polinesia Frantsesa), De Roller (Errepublikako goi-komisario eta Frantziako Estatuaren ordezkaria) gizon kalkulatzaile eta jokamolde akatsgabekoa da. Harrera ofizialetan zein legez kanpoko establezimenduetan, etengabe hartzen die pultsua edozein unetan haserretzeko arriskua dakarten tokiko biztanleei. Eta are gehiago zurrumurru bat finkatzen denean: agidanez, itsaspeko bat ikusi da, eta haren presentzia fantasmala, beharbada, Frantziako entsegu nuklearrak berriro hasiko direlako seinale da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: