74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Filmak
Filmak
Are Austnes
Norvegia 
77 min.
Raven eta Pinky bi adiskide bereziezin dira, Sablehortz Kapitainaren —zazpi itsatsoetako erregearen— aginduetara nabigatzen dabiltzanak. Alabaina, bi protagonisten laguntasuna arriskuan egongo da Sibylla zuhurrak —Greleko kondesak— piraten ontziari eraso egin, katamalo-irudi baliotsua lapurtu eta Pinky bahitzen duenean.
Jens Moller
Finlandia - Frantzia - Polonia 
84 min.
Istripu baten ondoren, 11 urteko Thomasek ibiltzeko gaitasuna galduko du. Fleakekin —beste dimentsio bateko izaki batekin— batera, mundu fantastiko batean murgilduko da, eta bere itzaletik jaiotako munstroari aurre egin beharko dio bertan.
Viktor Glukhushin
Errusia 
89 min.
Maracuda baso misteriotsu batean sartuko da Tinkekin —ahalmen kontrolaezinak dituen txori estralurtar magiko batekin— batera. Izaki harrigarriak eta abentura handiak tartean direla, adiskidetasunaren balioa, erantzukizuna eta barne-indarra ezagutuko ditu.
Philippe Lacheau
Frantzia - Belgika 
99 min.
Zooan duen lanpostua ez galtzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartuko du Hego Amerikan: pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batean ontziratzera eramango du, bere bikotekide ohia, semea eta Stéphane lankide baldar samarrarekin batera. Dena erabat deskontrolatuko da kaxa irekitzen denean.
Jon Holmberg
Suedia - Danimarka 
82 min.
Willek superheroia izan nahi du, aitak bezaka, baina bere anaia Charlie jaiotzen denean, mutikoaren bizitza aldatu egingo da. Haurtxoak superbotereak dituela jakiten dutenean, bi anaiek indarrak batu beharko dituzte bilau arriskutsu bati aurre egiteko.
Nina Wels
Alemania 
82 min.
Tafitik —surikata gazte batek— Bristles —txerri basati bat— topatzen duenean, badaki ezingo direla lagunak izan. Bristlesek arrano baten erasoa jasaten duenean, ordea, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena. Tafitiren aitonari suge pozoitsu hilgarri batek kosk egin dio. Basamortuko lore urdin mitiko batek baino ezingo du salbatu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: