71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
David Thompson
AEB 
52 min.
Hollywoodeko koreografiarik ikusgarrienak diseinatu eta genero musikalari ekarpen berezia egin zion zuzendariaren ordainetan buruturiko dokumentala da. Musikalak zinera eramandako antzerki ekoizpen txikiak ziren garaian, estudioetako leku-mugaketak alde batera uztea erabaki zuen Berkeleyk. Kamera ez zen behatzaile hutsa, Depresio Handiaren aroko ikusleak hunkitu zituzten koreografia oparoen parte baizik. Bere estilo bereziak modan jarri zituen Mickey Rooney, Judy Garland, Carmen Miranda eta Esther Williams bezalako zine izarrak. Donostiako Zinemaldiaren aurtengo kartela Busby Berkeleyk Footlight Parade (Oinargi desfilea, 1933) lanerako sortu zituen uretako koreografietan oinarritzen da.
Arturo Ripstein
Mexiko 
25 min. Film laburra
Crimen filmearen argumentua oso xumea da, sexu-saio bat (batere bizitasunik gabe irudikatua) eta etxetik kanpo maitaleen zelatan eskopeta batez armatuta dagoen gizon bat. Honek azkenerako tiro egingo dio amoranteari. Paraje bakarti eta etxe kalamastraren gaineko filme hasierako panoramika laburrak baino ez du kameraren finkotasuna aldatzen . (...) Soinu bakarra hurbil sumatzen den errepide baten hondoko zarata da. Jesús Angulo (Nosferatu)
Arturo Ripstein
Mexiko - Espainia - Argentina 
112 min.
Milurtekoaren amaieran, Mamá Dorita eta Papá Basiliok munduaren amaiera espero duten dizipulu batzuk beren etxean hartzen dituzte. Mexikoko bazterren batean kokatutako erlijio-komunitate bitxi eta urrun honen erritoek 50eko hamarkadako pelikula biblikoak gogorarazten dituzte. Nornahi abegiz hartzen dute komunitatean, Nélida prostituta eta Tomasa nerabe kaletarra barne; biak eguneroko miseria gorritik ihes egin nahi dute. Mamá Dorita hilzorian dago eta Tomasa hura ordezkatuko duen profeta berritzat aukeratzen du. Boterea eskuratzen duenean, Tomasak arau berriak ezarriko ditu: erle erregina bailitzan, bera da sektako gizonezko guztiekin sexu-harremanak izan ditzakeen bakarra, komunitatearen salbazioa lortzearren.
Pedro Mari Santos
Espainia 
13 min. Film laburra
Pertsonaia bakarzale batek hainbat gora-beheren ondoren, bere bizitzari zentzua emango dion zoriontasun inozo eta komikoa aurkituko du azkenik, aurrez egindako huts egiteak gaindituz.
Carlos Salces
Mexiko 
10 min. Film laburra
Luisek, landako ume batek, artasoroaren inguruko uretan islatzen den hegazkin bat harrapatzeko fantasia du. Behin eta berriz saiatu ondoren eta amak aurka egiten dion arren, zurezko kutxa batean sartzea lortzen du. Hegazkina hain da zaratatsua, ezen Luis bere ama esna dadin beldur da; horregatik bildutako arto azpian ezkutatzen du kutxa. Biharamunean, hegazkina hilzorian da.
Timothy Greenfield-Sanders
AEB 
75 min.
Elkarrizketak, artxiboko materiala eta argazkien bidez, 1965ean John Cale, Sterling Morrison eta Maureen Tuckerrekin batera The Velvet Underground sortu zuen Lou Reed musikari, poeta eta konpositorearen erretratua aurkezten du dokumentalak. Musika talde honek eragin handia izan zuen garai hartako musikari askorengan. 1972an, Lou Reedek bakarka ekin zion bere ibilbide oparoari, gai ez-komertzialak eta Walk on the Wild Side bezalako kanta ezagunagoak tartekatuz. Azken urteotan, rock musikarekin zerikusia ez duten arloetan aritu da, hala nola zinean, Wayne Wangen Blue in the Face (1994) filmean bere buruaz hitz eginez, eta operan, Robert Wilsonen Time Rocker lanean kolaboratuz.
Michael Glawogger
Austria - Suitza 
90 min.
Bombay, Mexiko, Mosku, New York: munstro higuingarri eta seduzitzaileak dira. Kontraesan honek makrohiri hauetako biztanleen eguneroko bizitza zipristintzen du. Megacities dokumentaleko hamabi kapituluek hiri hauetako beste hainbeste bizilagunen istorioak kontatzen dituzte: Oleg, Moskuko kalekumea; Lola, saltzaile ibiltari mexikarra; Badu Khan, pintura birziklatzaile indiarra; Toni, New Yorkeko proxeneta berezi samarra... Egunez egun, bizirauteko borrokatzen dute adimena, inozokeria eta duintasunaz baliatuta. Eta denek gauza bera amesten dute: bizitza hobeago bat.
Patxi Barco
Espainia 
9 min.
Arraza beltzeko etorkin afrikar bat zirtzileria saltzeaz bizi da. Taberna batean sartzen da kafetxo bat hartzeko asmoz, baina kamareroak modu txarrean tratatzen du eta kalera bota nahi du. Ordea, karta-jokalari talde batek afrikarraren kaleratzea ekiditen du eta saltzen dituen gauzekiko interesa agertzen dute, baina adarra jo nahi diotela konturatzen da. Afrikar "gizarajoak" kalterik gabeko baina euren egoentzat birrintzailea izango den azpijokoa prestatu die jokalariei.
Tinieblas Gonzalez
Espainia 
9 min.
Julito, haur triste eta lotsati bat, giro ziztrin batean halamoduz bizi da bere guraso alkoholiko eta ozpinduekin. Familiak egoera larri honetan bizirik iraun dezan, euren gorputz-atalak moztu eta gero janariaren truke harategi batean aldatuko dituzte. Arratsalde batez, Clementa, umearen amak, semea harategira bidaltzen du. Julitok, eskarmentu tragiko honen ondorioz, mundu errealaren benetako ikuspegi beldurgarria ezagutuko du. Modurik krudelenean galdu du umetasuna, eta bere inguruko guztiekiko bat-bateko gorrotoa piztuko zaio.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: