tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
Zabaltegi-Tabakalera
66. Edizioa 2018
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Tabakalera
Zabaltegi-Tabakalera
592 metroz goiti
Maddi Barber
Espainia 
Zinemira Kimuak
Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak marra banatzaile bat marrazten du bailarako paisaian: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.

Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak marra banatzaile bat marrazten du bailarako paisaian: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.

Belmonte
Federico Veiroj
Uruguai - Mexiko - Espainia 
Gizakia eta haren tolestura eta neurrigabekeriak erretratatzeak pizten du Belmonteren interesa, eta aurki pintura-erakusketa bat egitekoa du Montevideoko Arte Bisualen Museoan, baina denbora gehiago ematen du familian bizi dituen aldaketei buruz pentsatzen: emazte ohia haurdun du beste gizon batekin duen harremanaren ondorioz, eta sumatzen du bere alaba Celesterekin denbora gut...

Gizakia eta haren tolestura eta neurrigabekeriak erretratatzeak pizten du Belmonteren interesa, eta aurki pintura-erakusketa bat egitekoa du Montevideoko Arte Bisualen Museoan, baina denbora gehiago ematen du familian bizi dituen aldaketei buruz pentsatzen: emazte ohia haurdun du beste gizon batekin duen harremanaren ondorioz, eta sumatzen du bere alaba Celesterekin denbora gutxiago igaroko duela haren anaia jaiotzen denean. Norabideari eusteko, Belmontek beharrezkoa du alabarekin egotea, haren bazkaria prestatzea, eskolara laguntzea eta, batez ere, bere barne-mundua harekin partekatzen hastea, kezkak ezkutatu gabe, helduen berezko kezkak izan arren.

Bergman — ett ar, ett liv / Bergman - A Year in a Life
Jane Magnusson
Suedia 
Ingmar Bergmani buruzko dokumental honen ardatza haren lan-ibilbidean funtsezkoa izandako urte bat da; hain zuzen, 1957, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) maisu-lanak zuzendu zituenekoa. Baina, Bergmanen alderdi artististikoa jorratzera mugatu ordez, inoiz ez bezala heltzen dio haren bizitza intimoari eta, bereziki, emakum...

Ingmar Bergmani buruzko dokumental honen ardatza haren lan-ibilbidean funtsezkoa izandako urte bat da; hain zuzen, 1957, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) maisu-lanak zuzendu zituenekoa. Baina, Bergmanen alderdi artististikoa jorratzera mugatu ordez, inoiz ez bezala heltzen dio haren bizitza intimoari eta, bereziki, emakumeekin –besteak beste, harekin lan egin zuten zenbait aktoreekin– izan zituen maitasun-harreman gorabeheratsuei.

Coincoin et les z'inhumains / Coincoin and the Extra-Humans
Bruno Dumont
Frantzia 
Quinquin heldua da orain eta CoinCoin deitzen diote. Côte D’Opale-n, egonean, Alderdi Nazionalistaren bileretara joan ohi da bere txikitako lagun Fatsorekin. Bere maite ohiak, Evek, Corinnerengatik utzi du. Herritik gertu magma arraro bat aurkitzen dutenean, biztanleak jokabide bitxia izaten hasiko dira bat-batean. Gure bi heroiek, Van Der Weyden kapitainak eta haren laguntz...

Quinquin heldua da orain eta CoinCoin deitzen diote. Côte D’Opale-n, egonean, Alderdi Nazionalistaren bileretara joan ohi da bere txikitako lagun Fatsorekin. Bere maite ohiak, Evek, Corinnerengatik utzi du. Herritik gertu magma arraro bat aurkitzen dutenean, biztanleak jokabide bitxia izaten hasiko dira bat-batean. Gure bi heroiek, Van Der Weyden kapitainak eta haren laguntzaile leial Carpentierek, estralurtar-eraso horiek ikertuko dituzte. Hasia da inbasio estragizatiarra.

Da xiang xi di er zuo / An Elephant Sitting Still
Hu Bo
Txina 
Eskola-istripu batek zorigaiztoko lau patu elkartuko ditu: lagun bat babesteko, Buk eskaileretatik behera bultzatuko du Shuai, institutuko harroputza; Buren ikaskide Lingek amarengandik eta errutinatik ihes egin nahi du, irakasleak hura seduzitu eta gero; Shuairen anaia nagusia, Cheng, bere lagun minaren suizidioaren erantzule sentitzen da; eta azkenik, Wang erretirodun gogotsu...

Eskola-istripu batek zorigaiztoko lau patu elkartuko ditu: lagun bat babesteko, Buk eskaileretatik behera bultzatuko du Shuai, institutuko harroputza; Buren ikaskide Lingek amarengandik eta errutinatik ihes egin nahi du, irakasleak hura seduzitu eta gero; Shuairen anaia nagusia, Cheng, bere lagun minaren suizidioaren erantzule sentitzen da; eta azkenik, Wang erretirodun gogotsuak ez du bere semeak egoitza batean barneratzerik nahi. Badirudi Manzhouli hirira ihes egitea dela protagonisten aukera bakarra: diotenez, besterik gabe munduari jaramonik egiten ez dion elefante bat dago han eserita. Trena abian jarri aurretik, 24 ordu soilik izango dituzte euren bizitzak konpontzeko...

De natura
Lucile Hadzihalilovic
Errumania 
De Natura bat-bateko poema bat da, bi neskatoren ibilaldi lasai eta alaia, naturaren erdian, helduen begien bistatik urrun. Baina, orduan, apurka-apurka desagertzen hasiko da poza, nostalgia bihurtuko da ametsa, eta errepidearen ertzean, udako fruitu ustelen artean, aurpegi lauso batzuk agertuko dira. Bizitzaren zikloak ez du murrizten munduaren magia, ilargiaren nahiz eguzkiar...

De Natura bat-bateko poema bat da, bi neskatoren ibilaldi lasai eta alaia, naturaren erdian, helduen begien bistatik urrun. Baina, orduan, apurka-apurka desagertzen hasiko da poza, nostalgia bihurtuko da ametsa, eta errepidearen ertzean, udako fruitu ustelen artean, aurpegi lauso batzuk agertuko dira. Bizitzaren zikloak ez du murrizten munduaren magia, ilargiaren nahiz eguzkiaren argipean egon.

Di Qiu Zui Hou De Ye Wan / Long Day's Journey into Night
Bi Gan
Txina 
Luo Hongwu Kailira itzuliko da, bere jaioterrira, aspaldian handik ihes egin ondoren. Maite zuen eta inoiz ahaztu ez duen emakumearen bila hasiko da. Bere izena Wan Quiwen zela esan zion…

Luo Hongwu Kailira itzuliko da, bere jaioterrira, aspaldian handik ihes egin ondoren. Maite zuen eta inoiz ahaztu ez duen emakumearen bila hasiko da. Bere izena Wan Quiwen zela esan zion…


Kraben Rahu / Manta Ray
Phuttiphong Aroonpheng
Thailandia- Frantzia 
Tailandiako kostaldeko herri batetik hurbil, milaka Rohingya errefuxiatu ito diren lekuan, gizon zauritu eta konorterik gabea aurkituko du bertako arrantzale batek basoan. Arrotza jasoko du, eta hark ez du hitzik ere esango; adiskidetasuna eskaini, eta Thongchai deituko dio. Baina arrantzalea bat-batean itsasoan desagertzen denean, apurka-apurka bere lagunaren lekua beteko...

Tailandiako kostaldeko herri batetik hurbil, milaka Rohingya errefuxiatu ito diren lekuan, gizon zauritu eta konorterik gabea aurkituko du bertako arrantzale batek basoan. Arrotza jasoko du, eta hark ez du hitzik ere esango; adiskidetasuna eskaini, eta Thongchai deituko dio. Baina arrantzalea bat-batean itsasoan desagertzen denean, apurka-apurka bere lagunaren lekua beteko du Thongchaik: haren bizitzan, etxean, lanean eta emazte ohiarekin…

La casa lobo
Cristóbal León, Joaquín Cociña
Txile 
Txilen alemaniar erlijio-fanatikoen sekta batetik ihes egin ondoren, etxetzar batean babestuko da María gaztea. Han bi txerrik, bertako bi biztanle bakarrek, egingo diote abegi. Amets batean bezala, etxeko unibertsoak Maríaren sentimenduei erantzungo die. Astiro, animaliak gizaki bihurtuko dira, eta etxea amesgaiztoko mundu. Colonia Dignidad-en kasua harturik oinarri, sektare...

Txilen alemaniar erlijio-fanatikoen sekta batetik ihes egin ondoren, etxetzar batean babestuko da María gaztea. Han bi txerrik, bertako bi biztanle bakarrek, egingo diote abegi. Amets batean bezala, etxeko unibertsoak Maríaren sentimenduei erantzungo die. Astiro, animaliak gizaki bihurtuko dira, eta etxea amesgaiztoko mundu. Colonia Dignidad-en kasua harturik oinarri, sektaren buruak bere jarraitzaileak doktrinatzeko egindako maitagarri-ipuin bat itxuratzen du La casa lobo filmak.

Song for the Jungle
Jean-Gabriel Périot
Frantzia 
Calaiseko Oihana, desegin aurreko asteetan: milaka migrante bizi dira bertan, Ingalaterrara joateko zain edo, besterik gabe, norbaitek haien gaineko ardura hartzeko zain. Eremu abandonatu horretan nora ezean, gure axolagabekeriatik onik ateratzeko itxaropenez.

Calaiseko Oihana, desegin aurreko asteetan: milaka migrante bizi dira bertan, Ingalaterrara joateko zain edo, besterik gabe, norbaitek haien gaineko ardura hartzeko zain. Eremu abandonatu horretan nora ezean, gure axolagabekeriatik onik ateratzeko itxaropenez.

Sophia Antipolis
Virgil Vernier
Frantzia 
Sophia Antipolis: teknopolis bat Frantziako Rivieran, ametsak gauzatu beharko liratekeen leku batean. Baina, gainazalaren azpian, zelatan dira beldurra eta etsipena. Eguzki faltsu baten pean, bost bizitzak emakume gazte baten istorio asaldagarria planifikatuko dute: Sophiarena.

Sophia Antipolis: teknopolis bat Frantziako Rivieran, ametsak gauzatu beharko liratekeen leku batean. Baina, gainazalaren azpian, zelatan dira beldurra eta etsipena. Eguzki faltsu baten pean, bost bizitzak emakume gazte baten istorio asaldagarria planifikatuko dute: Sophiarena.

Teatro de guerra
Lola Arias
Argentina - Espainia - Alemania 
1982an, Argentina eta Britainia Handia Malvinetako Gerran borrokatu ziren. Britainiar armadaren garaipenarekin eta bi mila hildako ingururekin amaitu zen gerra. Aspaldi gertatu zen gatazka, baina irlen subiranotasunak eztabaidan jarraitzen du oraindik. Teatro de guerra-k Malvinetako Gerrako sei beterano bildu ditu filma egiteko. Gatazkaz geroztik ia 35 urte igaro direnean,...

1982an, Argentina eta Britainia Handia Malvinetako Gerran borrokatu ziren. Britainiar armadaren garaipenarekin eta bi mila hildako ingururekin amaitu zen gerra. Aspaldi gertatu zen gatazka, baina irlen subiranotasunak eztabaidan jarraitzen du oraindik. Teatro de guerra-k Malvinetako Gerrako sei beterano bildu ditu filma egiteko. Gatazkaz geroztik ia 35 urte igaro direnean, hiru ingeles eta hiru argentinar beteranok hilabeteak eman dituzte gerrari buruzko oroitzapenak berreraikitzen. Film honek gizarte-esperimentu bat dokumentatzen du, hain zuzen, zer den behinolako gerra-etsaiekin arte-proiektu bat egitea: protagonistak aurkitzeko entzunaldiak, haiekin egindako lehenengo bilerak eta izandako lehen elkarrizketak, eta haien oroitzapenak eszenan birsortzea askotariko espazioetan: igerileku batean, eraikuntza-obra batean, erregimentu militar batean. Filmeko eszena guztiak benetakoak eta artifizialak dira aldi berean.

The Men Behind the Wall
Ines Moldavsky
Israel 
Tinder. Emakume bat gizon bila. Gizon bat emakume bila. Oso erraza izango litzateke guztia, emakumea Isralen egongo ez balitz, eta gertuko gizonak Zisjordanian egongo ez balira. Ines Moldavsky israeldar zuzendaria legez debekatuta dituen gizonak ezagutzekotan da. Zisjordanian sartzeko muga zeharkatu, eta eremu fisiko ezezagun hori esperimentatuko du. Elkarrizketak telefono-dei ...

Tinder. Emakume bat gizon bila. Gizon bat emakume bila. Oso erraza izango litzateke guztia, emakumea Isralen egongo ez balitz, eta gertuko gizonak Zisjordanian egongo ez balira. Ines Moldavsky israeldar zuzendaria legez debekatuta dituen gizonak ezagutzekotan da. Zisjordanian sartzeko muga zeharkatu, eta eremu fisiko ezezagun hori esperimentatuko du. Elkarrizketak telefono-dei birtualetan eta bilera errealetan gauzatzen dira. Indarkeriaren oihartzuna – mugak bortxatu nahian.

Trote
Xacio Baño
Espainia - Lituania 
Ikusmira Berriak I
"Norbaiten alaba". "Norbaiten arreba". Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramónekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. "Rapa das Bestas" festa,...

"Norbaiten alaba". "Norbaiten arreba". Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramónekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. "Rapa das Bestas" festa, gizon eta zaldi arteko aspaldiko borroka, ospatzen den asteburuan girotuta dago Trote. Herrixka festarako prestatzen hasi da. Luís, Carmeren anaia nagusia, familiaren etxera itzuliko da egun batzuetarako, bere bikotekide Maríarekin. Trote gizakiaren eta zaldiaren, arrazoiaren eta senaren, arteko borroka da.

Las hijas del fuego
Albertina Carri
Argentina 
Hiru emakume ausaz gurutzatuko dira munduaren bazterrean, eta poliamodiozko bidaia bati ekingo diote. Haren ondorioz eraldatu, eta bestelakotuta itzuliko dira sorlekura. Ezarritako ordenaren, atzerakorik ez duen pasioaren eta amodio bakarraren utopiaren mende sufritzen duten subjektu horiek, egindako bidea desibili, eta harremanetan jartzeko modu berriak bilatuko dituzte, kanon...

Hiru emakume ausaz gurutzatuko dira munduaren bazterrean, eta poliamodiozko bidaia bati ekingo diote. Haren ondorioz eraldatu, eta bestelakotuta itzuliko dira sorlekura. Ezarritako ordenaren, atzerakorik ez duen pasioaren eta amodio bakarraren utopiaren mende sufritzen duten subjektu horiek, egindako bidea desibili, eta harremanetan jartzeko modu berriak bilatuko dituzte, kanon guztietatik kanpo, amodioaren ezinbesteko posesioaren eta saminetik urrun. Horrela osatuko da Las hijas del fuego: beste emakume batzuei beren erotika, atxikitasunik ezaren sentsualtasuna ezagutzen ez duen mundu honetan egoteko modu egokia, bilatzen laguntzeaz arduratzen den taldea.

Le livre d'image / The Image Book
Jean-Luc Godard
Suitza - Frantzia 
Ezer ez, isiltasuna izan ezik. Ezer ez, iraultza-abestia izan ezik. Bost kapitulu dituen istorio bat, eskuaren bost hatzak bezala.

Ezer ez, isiltasuna izan ezik. Ezer ez, iraultza-abestia izan ezik. Bost kapitulu dituen istorio bat, eskuaren bost hatzak bezala.

Los que desean
Elena López Riera
Suitza - Espainia 
Espainia hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa bitxi batek ez dio azkarrenari emango saria, ezpada uso emea limurtu eta harekin batera luzaroen hegan egiten duenari.

Espainia hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa bitxi batek ez dio azkarrenari emango saria, ezpada uso emea limurtu eta harekin batera luzaroen hegan egiten duenari.

Sobre cosas que me han pasado
José Luis Torres Leiva
Txile 
Sobre cosas que me han pasado Marcelo Matthey idazlearen liburuan dago oinarrituta. Mattheyk eskolako idazlanak gogorarazten dituen estilo batean kontatzen du bere bizitza. Idatziz jasotzen ditu kaleetan, etxeetan eta hondartzetan zeharko ibilaldi etengabeetan ikusi, sentitu eta pentsatutakoak, baina prozesuak, gertakizunen eta pentsakizunen denbora-lerroa, eta elkarren segidak...

Sobre cosas que me han pasado Marcelo Matthey idazlearen liburuan dago oinarrituta. Mattheyk eskolako idazlanak gogorarazten dituen estilo batean kontatzen du bere bizitza. Idatziz jasotzen ditu kaleetan, etxeetan eta hondartzetan zeharko ibilaldi etengabeetan ikusi, sentitu eta pentsatutakoak, baina prozesuak, gertakizunen eta pentsakizunen denbora-lerroa, eta elkarren segidako asoziazioen zantzua –kalean dabilen norbaiten elkarren segidako urratsak bezala– besterik ez ditu ateratzen ahazmenetik. Film labur honetan, irudien eta soinuen bidez atzematen dira berehalako inpresioak, normalean denboran galtzen diren momentu iheskorrak.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea