tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Haurrentzako zinema
67. Edizioa 2019
Filmak
Filmak
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Asterix, edabe magikoaren sekretua / Asterix: The Secret of the Magic Potion
Louis Clichy, Alexandre Astier
Frantzia 
Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera eroriko da. Han etzanda hausnartzen hasiko da. Orkatila bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bil...

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera eroriko da. Han etzanda hausnartzen hasiko da. Orkatila bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua jakinarazteko eta, hala, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzeko.

Harpetarra / Early Man
Nick Park
Erresuma Batua 
Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardman estudioen abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, historian bitartetxoa izateko lehiatuko dira. Nola? Bada, arbasoek erakutsi bezala: historiako futbol-partida epikoena eginez!

Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardman estudioen abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, historian bitartetxoa izateko lehiatuko dira. Nola? Bada, arbasoek erakutsi bezala: historiako futbol-partida epikoena eginez!

Lego Filma 2 / The Lego Movie 2: The Second Part
Mike Mitchell
AEB - Danimarka - Australia 
Bost urte igaro dira gertakari sinestezin haiez geroztik, eta herritarrek beste mehatxu itzel bati egin beharko diote aurre: Lego Duplo inbaditzaileak kanpo-espaziotik datoz, berreraiki daitekeena baino bizkorrago suntsituz guztia. Haiek garaitzeko eta Lego Unibertsoan harmonia berrezartzeko borrokak esploratu gabeko mundu urrunetara eramango ditu Emmet, Lucy, Batman eta haien ...

Bost urte igaro dira gertakari sinestezin haiez geroztik, eta herritarrek beste mehatxu itzel bati egin beharko diote aurre: Lego Duplo inbaditzaileak kanpo-espaziotik datoz, berreraiki daitekeena baino bizkorrago suntsituz guztia. Haiek garaitzeko eta Lego Unibertsoan harmonia berrezartzeko borrokak esploratu gabeko mundu urrunetara eramango ditu Emmet, Lucy, Batman eta haien lagunak.

Oin handiren semea / Bigfoot Junior
Ben Stassen, Jeremy Degruson
Belgika - Frantzia 
Adam, 13 urteko mutil xelebre bat, misio ausart eta epiko batean abiatuko da aspaldi desagertu zen aitaren atzean gordetzen den misterioa argitzeko. Laster konturatuko da kondairako Oin Handi ezaguna dela bere aita.

Adam, 13 urteko mutil xelebre bat, misio ausart eta epiko batean abiatuko da aspaldi desagertu zen aitaren atzean gordetzen den misterioa argitzeko. Laster konturatuko da kondairako Oin Handi ezaguna dela bere aita.

Ploey / Ploey: You Never Fly Alone
Árni Ásgeirsson
Islandia - Belgika 
Txori gazte batek hegan egiten ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua iritsitakoan, ezingo du familiarekin migratu leku beroago batera. Adiskideen laguntzari esker, gai izango da etsaiz betetako mundu batean aurrera ateratzeko.

Txori gazte batek hegan egiten ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua iritsitakoan, ezingo du familiarekin migratu leku beroago batera. Adiskideen laguntzari esker, gai izango da etsaiz betetako mundu batean aurrera ateratzeko.


Udare erraldoiaren istorio harrigarria / The Incredible Story of the Giant Pear
Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick
Danimarka 
Villasol herrixkan bi lagun bizi dira: Sebastián izeneko elefantea eta Micho izeneko katua. Sebastián, Micho eta Villasoleko herritarrak oso triste daude haien alkate maitea, Jerónimo Braulio Severin Olsen, desagertu egin delako. JBren faltan, Chist alkateordea jabetu da botereaz. Bere udal zitalak ilunpetan du herrixka, eta itxura denez JBren karguan betiko geratu nahi du C...

Villasol herrixkan bi lagun bizi dira: Sebastián izeneko elefantea eta Micho izeneko katua. Sebastián, Micho eta Villasoleko herritarrak oso triste daude haien alkate maitea, Jerónimo Braulio Severin Olsen, desagertu egin delako. JBren faltan, Chist alkateordea jabetu da botereaz. Bere udal zitalak ilunpetan du herrixka, eta itxura denez JBren karguan betiko geratu nahi du Chistek.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea