71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2020-09-22

“Satô zuzendariak aita-seme batzuen kontakizunean sakontzen du, zeinak hainbat geruza ageri baititu”. Harri Fernández, Noticias de Gipuzkoa

“Matt Dillon eta Latin Jazza gustuko badituzu, filma ezin galtzekoa da, alaia, bizia, eta musikatzarraz betea dago”. Mikel Zumeta, Berria

“Zuzendariak bere lengoaiaren adierazkortasun eta sotiltasun guztia baliatzen du kontakizuna bi ikuspegitatik egiteko: Italiako Veneto eskualdeko base militar batean bizi diren bi neraberen moldetik”. Oti R. Marchante, ABC

 

“Guadagninok barneratzeko interesa pizten duen erritmo bisual bat topatzen du hemen”. Fionnuala Halligan, Screen Daily

“Hura [Drogas] bezalako tipo hain handi, aske eta basati bat gauza izan da horzkada biziz loria-uneak ebasteko musikagintzako beste jeinu batzuei, zeinen erretratuekin batera agertu baita Donostia Zinemaldiaren programazioan”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

“Ekain Irigoyen maisuki gerturatu da [kalean] bizi diren bi pertsona horiengana”. Amaia Garcia, Berria

“Asier Altunak berriketa gutxirekin heldu dio tamaina horretako pertsonaia itzaltsuari, eta protagonistaren atzean ipini du kamera, ikuslea eremu pribatu-pribatu batera eramanez: nora eta haren jatetxeko sukaldera”. Koldo Landaluze, Gara

“Nomadland ederra da, barea, zinez gizatiarra, eta, agian, urteko filma”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco

 

“Chloé Zhao zinemagileak eta antzezpen-karreraren gailurrean dagoen Frances McDormand aktoreak talentuak batu dituzte, sentiberatasun-mirari bat taxutzeko”. Koldo Landaluze, Gara

The Father filmak lortzen du zahartzaroko hondatze mentala jorratzen duten film gutxik hainbestean edo hain ederki lortu ez dutena: burua galtzen ari den baten buruan ipintzen gaitu”. Owen Gleiberman, Variety

“Suzanne Lindon segurtasun eta arrakasta nabarmenez estreinatu da aktore eta zuzendari gisa”. Wendy Ide, Screen Daily

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: